- EBAZPENA, 2012ko irailaren 19koa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bidez, Arrasateko udalerriko Mondragón-Ariazar, 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna), 4. euskarria eta San Andres TZ tartean, eta haren deribazioek ukituriko zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela deklaratzen da (Erreferentzia: RI 24055/AT-H-2011-115). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko irailaren 19koa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bidez, Arrasateko udalerriko Mondragón-Ariazar, 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna), 4. euskarria eta San Andres TZ tartean, eta haren deribazioek ukituriko zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela deklaratzen da (Erreferentzia: RI 24055/AT-H-2011-115).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 213
- Hurrenkera-zk.: 4862
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/09/19
- Argitaratze-data: 2012/11/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Industria; Hirigintza eta etxebizita; Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Bat. 2011ko irailaren 21ean, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Donostia) arestian adierazitako linea onura publikokoa dela deklaratzeko eskatu zuen, haren zortasun-zerrendaren zabalkuntzak eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; horretaz gain, zabalkuntza horren proiektua eta haren separatak erantsi zituen.
Bi. Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorio-etarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2012-07-02ko EHAAn, 2012-05-04ko GAOn, eta 2012-05-03ko El Diario Vasco egunkarian, enpresak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen eskubide eta ondasunen zerrendarekin batera.
Hiru. 2012ko apirilaren 30ean, Arrasateko Udalari bidali zitzaion iragarkia, udaletxeko ediktu-oholean jartzeko.
Lau. 2012ko apirilaren 20an, aurkeztutako proiektuaren separata igorri zitzaion Arrasateko Udalari, eskariarekin ados ote zegoen, edo aitzitik, kontra ote zegoen adierazteko, eta, hala bazegokion, bidezko baldintza teknikoak ezartzeko eskatu zitzaion; 2012ko ekainaren 4an berriz ere igorri zen eskari hori.
Bost. 2012ko apirilaren 20an, Uraren Euskal Agentzian eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuan aurkeztutako proiektuaren separata bidali zen, eta eskabidearekiko adostasuna edo eragozpenak adierazteko eskatu zen, bai eta, hala egokituz gero, baldintza teknikoak ezartzeko ere.
Sei. Arrasateko Udalak ez zion erantzun proiektua onesteko edo baztertzeko eskaerari; Uraren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak beren adostasuna eman zioten zuhaitzak mozteari, baina horretarako baldintza eta betebehar batzuk ezarri zituzten.
Zazpi. 2012ko ekainaren 22an, Uraren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak jarritako baldintzak jakinarazi zitzaizkion Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresari. Enpresak 2012ko uztailaren 2an eman zion erantzuna, eta baldintza guztiak onartu zituen.
Zortzi. Jendaurrean iragarkia jartzeko epearen barruan ez zen alegazio-idazkirik aurkeztu.
OINARRI JURIDIKOAK
Bat. Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean, Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, nahitaezko desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean eta bat datozen gainerako legeetan agindutako erregelamendu-izapideak bete dira espedientean.
Bi. Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009-09-24ko EHAA) emandako esleipenei jarraikiz, honako hau
Arrasateko udalerriko Mondragon-Ariazar, 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna), 4. euskarria eta San Andres TZ tartean, eta haren deribazioek ukituriko zortasun-zerrendaren zabalkuntza onura publikokotzat deklaratzea. Zabalkuntza horren ezaugarri nagusiak aurkezturiko proiektuan deskribatzen dira.
Deklarazio horrek berekin ekarriko du, azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, ondasunak okupatu beharra edo eraginpeko eskubideez jabetzea, horien premiazko okupazioa inplikatuta. Era berean, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak xedatzen duen Premiazko Okupazioko Deklaraziorako ondorioak izango ditu deklarazioak, bai eta lege horren 53. artikuluak erregistroari begira dituen ondorioak ere.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energiako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 19a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
JORGE juan LETAMENDIA BELZUNCE.


