Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko irailaren 20koa, Gazteriako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako 2012ko plazen esleipenen zerrenda argitara ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko irailaren 20koa, Gazteriako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako 2012ko plazen esleipenen zerrenda argitara ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 4888
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/09/20
  • Argitaratze-data: 2012/11/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2012ko apirilaren 23an argitara eman zen EHAAn Kulturako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Agindua, 2012. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako plazak deitzeko dena.

Gazteria Zuzendaritzak agindu horren eranskineko seigarren oinarriko 6. puntuan ezarritakoa betez esleitu ditu «Auzolandegiak» programako plazak. Esleipeneak pertsona interesdunei jakinarazi zaizkie.

Aginduaren eranskineko seigarren oinarriko 6. puntuan bertan xedaturikoari jarraituz, «Auzolandegiak» programako plazen esleipenen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ondorioz, honako hau

Argitara ematea Euskal Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako 2012ko plaza-esleipenen zerrenda, guztiek ezagut dezaten (ikus eranskina). «Auzolandegiak» programako plazen 2012ko deialdia Kulturako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduaren bidez arautu da (2012ko apirilaren 23ko EHAA).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 20a.

Gazteriako zuzendaria,

IGNACIO RODRÍGUEZ PUERTAS.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.