- EBAZPENA, 2012ko irailaren 24koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bidez Ormaiztegi-Alsasua 30 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bikuna) eta haren deribazioek ukituriko zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela deklaratzen da, eta hori guztia Ormaiztegiko, Idiazabalgo, Mutiloako, Zeraingo, Segurako eta Zegamako udalerrietan (Espedientea: RI 24062/AT-H-2011-100). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko irailaren 24koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bidez Ormaiztegi-Alsasua 30 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bikuna) eta haren deribazioek ukituriko zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela deklaratzen da, eta hori guztia Ormaiztegiko, Idiazabalgo, Mutiloako, Zeraingo, Segurako eta Zegamako udalerrietan (Espedientea: RI 24062/AT-H-2011-100).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 4664
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/09/24
- Argitaratze-data: 2012/10/22
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Industria; Hirigintza eta etxebizita; Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Bat. 2011ko abuztuaren 17an, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Donostia-San Sebastián) arestian adierazitako linea onura publikokoa dela deklaratzeko eskatu zuen, haren zortasun-zerrendaren zabalkuntzak eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; horretaz gain, zabalkuntza horren proiektua eta haren separatak erantsi zituen.
Bi. Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2012-04-24an, EHAAn; 2012-04-26an, GAOn; eta 2012-03-14ean El Diario Vasco egunkarian, enpresak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen eskubide eta ondasunen zerrendarekin batera.
Hiru. 2012ko martxoaren 9an Ormaiztegiko, Idiazabalgo, Mutiloako, Zeraingo, Segurako eta Zegamako Udalei bidali zitzaien iragarkia, udaletxeetako ediktu-oholetan jartzeko.
Lau. 2012ko martxoaren 9an, aurkeztutako proiektuaren separata igorri zitzaien Ormaiztegiko, Idiazabalgo, Mutiloako, Zeraingo, Segurako eta Zegamako Udalei, eskariarekin ados ote zeuden, edo aitzitik, kontra ote zeuden adierazteko eta, hala bazegokien, bidezko baldintza teknikoak ezartzeko eskatuz, 2012ko maiatzaren 4an berriz ere igorri zen eskari hori.
Bost. 2012ko martxoaren 9an Uraren Euskal Agentziari, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiari aurkeztutako proiektuaren separata bidali zen eta eskabidearekiko adostasuna edo eragozpenak adierazteko eskatu zen bai eta, hala egokituz gero, baldintza teknikoak ezartzeko. Eskakizun hori berriz ere Uraren Euskal Agentziari eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiari egin zitzaien 2012ko maiatzaren 4an.
Sei. Idiazabalgo, Mutiloako, Zeraingo, Segurako eta Zegamako Udalek ez zioten erantzun proiektua onesteko edo baztertzeko eskaerari; Ormaiztegiko Udalak beren adostasuna eman zion proiektuari, baina horretarako baldintza teknikoa ezarri zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiak zortasun-zerrendaren zabalkuntzarako baimenak bidali zituzten.
Zazpi. 2012ko ekainaren 7an, Ormaiztegiko Udalak jarritako baldintza jakinarazi zitzaion Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresari. Enpresak 2012ko uztailaren 2an eman zion erantzuna, eta baldintza guztiak onartu zituen.
Zortzi. Horretarako ezarritako jendaurreko informazio-epearen barruan, Lucía Otaegui Arrieta andreak sinatutako alegazio-idazki bat sinatu zen, eta hara hemen laburturik edukia:
Jendaurrean jarritako informazioan esaten da ezen, 121. partzela sagarrondo eta madarionentzako dela, eta Iberdrolako langileekin eta beste jabe batzuekin funtsa bisitatu zutenean, honako hau adierazi zitzaiola: zuhaitzak baxuak zirelako ez zirela moztuko.
Hogeita hamar urteko hiru insignis pinu zeudela eta presente zen iberdrolako pertsonaren arabera ez zela beharrezko botatzea.
Jendaurrean jarritako informazioaren ere sagarrondoak eta madariondoka bakarrik jasotzen zirela, eta pinuak ere kontsideratu zitezela.
Bederatzi. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresa eskatzaileari Lucía Otaegui Arrieta andreak egindako alegazioa helarazi zitzaion, eta laburki esanda, enpresak honako hau erantzun zuen:
121. funtsa, proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrendan sartu zela, izan ere, fruitu-arbolak baitzeuden.
Bertara egindako bisitan, egiaztatu zen ezen, aipatu arbolak ez zirela arrisku linea elektrikoarentzako, eta, beraz, kontsideratu da egoki dela eraginpekoetatik ateratzea.
2011ko martxoaren 8ko Ebazpenaz ezarritako zabalkuntzaren eremutik kanpo direla aipatu insignis pinuak.
121. partzelan ez direla egingo inausketa-lanak.
OINARRI JURIDIKOAK
Bat. Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean, energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, nahitaezko desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean eta bat datozen gainerako legeetan agindutako erregelamendu-izapideak bete dira espedientean.
Bi. Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009-09-24ko EHAA) emandako esleipenei jarraiki, honako hau
Ormaiztegiko, Idiazabalgo, Mutiloako, Zeraingo, Segurako eta Zegamako udalerrietan Ormaiztegi-Alsasua 30 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bikuna) eta haren deribazioek ukituriko zortasun-zerrendaren zabalkuntzaren ondorioetarako onura publikokotzat deklaratzea, zabalkuntza horren ezaugarri nagusiak aurkezturiko proiektuan deskribatzen dira.
Deklarazio horrek berarekin ekarriko du, azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, ondasunak okupatu beharra edo eraginpeko eskubideez jabetzea, horien premiazko okupazioa inplikatuta, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak xedatzen duen Premiazko Okupazioko Deklaraziorako ondorioak zehaztuta, Lege horren 53. artikuluak erregistroari begira dituen ondorioetarako.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko Errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 24a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
JORGE juan LETAMENDIA BELZUNCE.


