Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko uztailaren 24koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, araututako prestakuntza-ikasketak homologatzea dela-eta, oinarrizko mailan eta maila kualifikatuan, produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartelak, zehazki, 242, 243 eta 244 zenbakiko kurtsoetarako ikasleentzakoak ematea baimentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 24koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, araututako prestakuntza-ikasketak homologatzea dela-eta, oinarrizko mailan eta maila kualifikatuan, produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartelak, zehazki, 242, 243 eta 244 zenbakiko kurtsoetarako ikasleentzakoak ematea baimentzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 4665
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/09/24
  • Argitaratze-data: 2012/10/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bistak:

  1. Ondoren zehaztutako kurtsoetako prestakuntza araututako ikasleen garapenari eta aprobetxamendu-mailari buruz Arkauteko Nekazal Eskolak aurkeztutako dokumentazioa: Lorezaintzako erdi mailako kurtsoa; Nekazaritza ekologikoko oinarrizko milako kurtsoa, eta Nekazal enpresen kudeaketa eta antolaketako goi mailako kurtsoa, 242 kurtsokoa.

  2. Ondoren zehaztutako kurtsoetako prestakuntza araututako ikasleen garapenari eta aprobetxamendu-mailari buruz Derioko Nekazal Eskolak aurkeztutako dokumentazioa: Lorezaintzako erdi mailako kurtsoa; Nekazaritza ustiapen intentsiboetako oinarrizko milako kurtsoa, eta Pasaiako Baliabideen eta Baliabide Naturalen Kudeaketa eta Antolaketako kurtsoa (maila kualifikatua), 243 kurtsokoa..

  3. Ondoren zehaztutako kurtsoetako prestakuntza araututako ikasleen garapenari eta aprobetxamendu-mailari buruz Fraisoroko Nekazal Eskolak aurkeztutako dokumentazioa: Lorezaintza intentsiboko erdi mailako kurtsoa (oinarrizko maila); eta Pasaiako Baliabideen eta Baliabide Naturalen Kudeaketa eta Antolaketako goi mailako kurtsoa (maila kualifikatua), 244 kurtsokoa..

    Kontuan izanik:

    Lehenengoa. PRE 2922/2005 Aginduko eranskinean jasotako programei dagokie aipatu kurtsoen edukia.

    Bigarrena. Lehendakaritza Ministerioaren 1994ko martxoaren 8ko Aginduaren bitartez, nekazaritzarako pestizidekin tratamenduan egiteko prestakuntza-kurtsoak zelan homologatu arautzen da. Bada, agindu horren hirugarren xedapeneko bigarren paragrafoan, zera ezartzen da nekazaritza eta basogintza adarretako goi mailako eta erdi mailako unibertsitate tituludunei dagokienez: tratamendu fitosanitarioak egiteko, lehen puntuan aipatu txartela izan beharretik salbuetsita direla.

    Hirugarrena. Lehendakaritza Ministerioaren 1994ko martxoaren 8ko Aginduan ezarritako betekizunak konplitzen dituzte (2005eko irailaren 19ko PRE 2922/2005 Aginduaz aldatu zen aipatu agindua).

    Laugarrena. Landareen Osasuna Koordinatzeko Batzorde Teknikoak aldeko proposamena egin du.

    Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak 2006ko abuztuaren 21ean emandako Aginduaren bitartez, batetik, nekazaritzarako plagizidekin tratamenduak egiteko trebakuntza nola egiaztatu arautzen da, eta, bestetik, kurtsoak homologatu, baliozkotu eta antolatzeko arauak ematen dira. Bada, agindu horren 3. artikulua kontuan izanik,

Lehenengoa. Araututako prestakuntza homologatzearen ondorioz Nekazaritzako produktua fitosanitarioak aplikatuko dituztenentzako txartelak emateko agintzea.

  1. 242. zk.ko kurtsoari dagokionez, ebazpen honetako I. eranskinean zehaztu pertsonen aldeko oinarrizko maila eta maila kualifikatua.

  2. 243. zk.ko kurtsoari dagokionez, ebazpen honetako II. eranskinean zehaztu pertsonen aldeko oinarrizko maila eta maila kualifikatua.

  3. 244. zk.ko kurtsoari dagokionez, ebazpen honetako III. eranskinean zehaztu pertsonen aldeko oinarrizko maila eta maila kualifikatua.

    Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 24a.

    Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

    MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik