- EBAZPENA, 2012ko irailaren 25ekoa, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, zeinen bidez ebatzi eta jakinarazten baita zer diru-laguntza emango zaizkien Euskal Autonomia Erkidegoko udal eta toki-erakundeei, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloan tokiko protokoloak egin ditzaten, Herrizaingoko sailburuaren 2012ko apirilaren 20ko Agindua betez. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko irailaren 25ekoa, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, zeinen bidez ebatzi eta jakinarazten baita zer diru-laguntza emango zaizkien Euskal Autonomia Erkidegoko udal eta toki-erakundeei, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloan tokiko protokoloak egin ditzaten, Herrizaingoko sailburuaren 2012ko apirilaren 20ko Agindua betez.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 202
- Hurrenkera-zk.: 4580
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/09/25
- Argitaratze-data: 2012/10/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Herrizaingoko sailburuaren 2012ko apirilaren 20ko Aginduarekin bat etorriz (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta beste toki-erakunde batzuentzako diru-laguntzak arautu eta deitu dira, emakumeen kontrako indarkeria matxistaren arloan tokiko protokoloak egiteko), eta Epaimahai Kalifikatzailearen 2012ko irailaren 19ko bilerako proposamenak kontuan harturik, honako hau
Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatzen diren udal eta toki-erakundeei guztira laurogeita hamabi mila ehun eta berrogeita bat euro eta berrogeita hamabi zentimoko diru-laguntzak (92.141,52) ematea. Eranskin horretan zehazten da bakoitzari zenbateko diru-laguntza ematen zaion.
Bigarrena. Zenbait udal eta toki-erakunderi diru-laguntza ukatzea, 2012ko apirilaren 20ko Aginduaren 4.2 artikuluan xedatutakoa ez betetzeagatik, ebazpen honen II. eranskinaren arabera.
Hirugarrena. Zenbait udal eta toki-erakunderi diru-laguntza ukatzea, 2012ko apirilaren 20ko Aginduaren 3.3 artikuluan xedatutakoa ez betetzeagatik, ebazpen honen III. eranskinaren arabera.
Laugarrena. IV. eranskinean zerrendatutako eskariak bertan behera utzitakotzat jotzea, dokumentazioa behar den epean eta moduan ez zuzentzeagatik.
Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Seigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2012ko irailaren 25a.
Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria,
Mariola Serrano Argüeso.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


