Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko urriaren 2koa, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariarena, Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioaren estatutuetan egindako aldaketak onartu, eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko urriaren 2koa, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariarena, Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioaren estatutuetan egindako aldaketak onartu, eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 4863
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/10/02
  • Argitaratze-data: 2012/11/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioa EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen 1986ko uztailaren 30ean, 117. zenbakiarekin. Orain Federazioaren estatutuak berriro erre-daktatu dira.

Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioak, 2012ko otsailaren 6an egindako Ezohizko Batzar Orokorrean, bere estatutuen aldaketa onartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioaren Estatutuen 5. artikuluaren aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu hori honela idatzita gelditzen da:

  1. Zuzendaritza Batzordearen kargu guztiak lehentasunez ohorezkoak dira, salbu eta idazkari eta diruzain karguak eta Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 114 eta 115 artikuluetan aurreikusten diren kasuak; horietan ordainsariak jaso baitaitezke.

    Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

    Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Laugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Kiroletako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, ebazpena jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 2a.

    Kiroletako zuzendaria,

    JUAN FRANCISCO MUTILOA ALDAZABAL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik