Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko urriaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari 610/2012 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea igor dakiola ebazten duena, eta interesdun izan daitezkeenak aipatu salan ager daitezen epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko urriaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari 610/2012 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea igor dakiola ebazten duena, eta interesdun izan daitezkeenak aipatu salan ager daitezen epatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5146
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/10/02
  • Argitaratze-data: 2012/11/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 610/2012 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du, zeina «Asociación de Inspectores de Trabajo y Seguridad Social del País Vasco» erakundeak aurkeztu baitzuen Euskal Autonomia Erkidegoko sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzeari buruzko Dekretua aldatzen duen Justizia eta Herri Administrazio Sailaren apirilaren 24ko 57/2012 Dekretuaren aurka.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan agindutakoa betez, honako hau

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari eskatu duen administrazio-espedientea bidaltzea.

  2. Espediente horretan interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, aipatu auzitegiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen.

  3. EHAAn argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 2a.

    Funtzio Publikoko zuzendaria,

    m.ª LUISA CUESTA ARANDILLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.