- EBAZPENA, 2012ko urriaren 8koa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urriaren 8koa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 207
- Hurrenkera-zk.: 4714
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/08
- Argitaratze-data: 2012/10/24
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak
Testu legala
Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariak, 2009ko urriaren 30eko Ebazpenaren bidez (abenduaren 17ko EHAA, 242. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa ematea onartu zuen.
Farmazia Zuzendaritzatik jasotako jakinarazpenaren bidez, batzordeko kide bat kentzeko eskaera egin dela aditzera eman da. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak akreditatzen dituen Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 3. eta 7. artikuluetan xedatutakoa (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.) eta Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuaren 13. artikuluan emandako funtzioak betez, hau
Lehenengoa. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua den Javier Vivanco Martínez jauna Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide-kargutik kentzea, berak hala eskatuta.
Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak. Ebazpena, bestalde, Osasun eta Kontsumo Ministerioari jakinaraziko zaio.
Hirugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Sailburuordetzan edota Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 8a.
Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaria,
JOSÉ ASUA BATARRITA.


