Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko urriaren 8koa, Hezkuntza sailburuordearena, 2012ko udan Irale programaren Hezkuntza Sailordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onetsiak izan diren ikasketa-elkarteen behin betiko zerrenda jakinarazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko urriaren 8koa, Hezkuntza sailburuordearena, 2012ko udan Irale programaren Hezkuntza Sailordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onetsiak izan diren ikasketa-elkarteen behin betiko zerrenda jakinarazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 212
  • Hurrenkera-zk.: 4841
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/10/08
  • Argitaratze-data: 2012/11/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko klase-emankizunez diharduenean, honela dio bere 23. artikuluko 4. pasartean: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.

Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduak (EHAA, 2012ko abuztuaren 24koa) 2012ko udarako eta 2012-2013 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.

Horren ondorioz, honako hau

Ondoren zerrendatzen diren ikasketa-elkarteok Irale programaren 2012ko udako klase-emankizunetarako behin betiko indarrez onestea, Lurralde Historiko hauetan:

Araba:

Aixkiria euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Amurrioko AEK euskaltegia (Amurrio)

Arana AEK euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Aratz-Pinto euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Gasteiz-Adur euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Hegoalde euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Laudioko AEK euskaltegia (Laudio)

Laudioko udal euskaltegia (Laudio)

Udaberria euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Zadorra AEK euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Zaldiaran euskaltegia (Vitoria-Gasteiz).

Bizkaia:

Amorebieta-Etxanoko udal euskaltegia (Amorebieta-Etxano)

Arrigorriagako udal euskaltegia (Arrigorriaga)

Aurten Bai Fundazioa (Amorebieta-Etxano)

Barakaldoko AEK euskaltegia (Barakaldo)

Barakaldoko udal euskaltegia (Barakaldo)

Basauriko udal euskaltegia (Basauri)

Bilbo Zaharra euskaltegia (Bilbao)

Busturialdeko AEK euskaltegia (Gernika-Lumo)

Durangaldeko AEK euskaltegia (Durango)

Enkarterriko AEK euskaltegia (Zalla)

Ermuko AEK (Ermua)

Ermuko udal euskaltegia (Ermua)

Euskal Irakaslegoa-Deustuko Unibertsitatea (Bilbao)

Euskaraz Koop. E. AEK euskaltegia (Bilbao)

Gabriel Aresti euskaltegia (Bilbao)

Getxoko udal euskaltegia (Getxo)

Gotzon Garitaonaindia euskaltegia (Bermeo)

Hego Uribeko AEK euskaltegia (Basauri)

Indautxu-Iralako AEK euskaltegia (Bilbao)

Juan Mateo Zabala euskaltegia (Bilbao)

Labayru Ikastegia (Bilbao)

Lea Artibaiko AEK euskaltegia (Ondarroa)

Lizardi AEK euskaltegia (Bilbao)

Matxintxu-Larrako AEK euskaltegia (Bilbao)

Meatzaldeko AEK euskaltegia (Valle de Trápaga-Trapagaran)

Mikelats euskaltegia (Orixe E. SAL.) (Bilbao)

Mungiako udal euskaltegia (Mungia)

Santurtziko udal euskaltegia (Santurtzi)

Santutxuko AEK euskaltegia (Bilbao)

Sestaoko AEK euskaltegia (Sestao)

Ulibarri euskaltegia (Bilbao)

Uribe Kosta AEK (Getxo)

Xaribari AEK euskaltegia (Portugalete).

Gipuzkoa:

Amara Berri AEK euskaltegia (Donostia)

Azpeitiko udal euskaltegia (Azpeitia)

Bergarako udal euskaltegia (Bergara)

Emun Koop. E. (Arrasate)

Euskal Herriko Ikastolen Elkartea (Donostia)

Hernaniko AEK euskaltegia (Hernani)

Herri Jakintza euskaltegia (Irun)

Hitzez euskaltegia (Donostia)

Ilazki euskaltegia (Donostia)

Irungo AEK euskaltegia (Irun)

Irrintzi AEK euskaltegia (Donostia)

Lasarteko Muntteri AEK euskaltegia (Lasarte-Oria)

Legazpi 6 euskaltegia (Donostia)

Maizpide euskaltegia (Lazkao)

Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegia (Oiartzun)

Soraluzeko AEK euskaltegia (Soraluze-Placencia de las Armas)

Urrats euskaltegia (Donostia)

Urumea euskaltegia (Donostia)

Zumaiako Txomin Agirre AEK euskaltegia (Zumaia).

Lehenengoa. EGA edo HE2tik gorako ikastaroetarako berariazko eta jatorrizko materiala prestatu eta banatu behar denean, kasuan kasuko euskaltegi edo ikasketa-elkarteak aldez aurretik adieraziko dio Hezkuntza Sailari, eta hartarako onespena jaso beharko du. Bestelako materialik ez du Hezkuntza Sailak ordainduko.

Bigarrena. EGA edo HE2tik gorako ikastaroen emanaldietarako euskaltegi edo ikasketa-elkarteak bere egoitzatik hamar kilometro baino gehiago egin behar dituenean, Hezkuntza Sailak gastu horiek ordaindu egingo ditu kilometroko ohiko prezio estandarrak aplikatuz.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka interesatuak gorako errekurtsoa jar dezake Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Bigarrena. Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 8a.

Hezkuntzako sailburuordea,

M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.