- EBAZPENA, 2012ko urriaren 9koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa betetzeke uzten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urriaren 9koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa betetzeke uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 208
- Hurrenkera-zk.: 4736
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/09
- Argitaratze-data: 2012/10/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Lehendakaritzako idazkari nagusiak 2012ko maiatzaren 5ean emandako Ebazpeneko hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (apirilaren 3ko EHAA, 63. zk.), honako hau
Lehenengoa. Bete gabe uztea Kanpo Harremanetarako Teknikari Aditu lanpostua hau: Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza, 511291 kodea, 14. dotazioa.
Bigarrena. Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lehendakaritzako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 9a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.


