Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko urriaren 9koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariaren 2012ko urriaren 8ko Ebazpena Herrizaingo Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan zein egunetan jarriko den iragartzen da. Aipatutako ebazpenaren bidez, Herrizaingo Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako lan-zerbitzuak emateko lan-poltsak eguneratzeko neurriak hartu dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko urriaren 9koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariaren 2012ko urriaren 8ko Ebazpena Herrizaingo Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan zein egunetan jarriko den iragartzen da. Aipatutako ebazpenaren bidez, Herrizaingo Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako lan-zerbitzuak emateko lan-poltsak eguneratzeko neurriak hartu dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 212
  • Hurrenkera-zk.: 4838
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/10/09
  • Argitaratze-data: 2012/11/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariaren 2012ko urriaren 8ko Ebazpenaren bidez, Herrizaingo Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako lan-zerbitzuak emateko lan-poltsak eguneratzeko neurriak hartzen dira, eta horren arabera, honako hau

Lehenengoa. Jendaurrean azalduko da 2012ko azaroaren 5ean Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariaren 2012ko urriaren 8ko Ebazpena jarriko dela Herrizaingo Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan. Aipatutako ebazpenaren bidez, Herrizaingo Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako lan-zerbitzuak emateko lan-poltsak eguneratzeko neurriak hartzen dira.

Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dute Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. eta 114. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 9a.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

NÉLIDA SANTOS DÍAZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik