Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko urriaren 9koa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bidez, baimendu egiten da Gaubea udalerriko (Araba) honako instalazio hau: «Estrambasaguas TEAren Berguenda egungo aireko linea elektrikoaren eraberritzea, Fresneda eta 20425. euskarriaren arteko tartean»; halaber, exekuzio-proiektua onartu, eta instalazio hori onura publikokoa dela deklaratzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko urriaren 9koa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bidez, baimendu egiten da Gaubea udalerriko (Araba) honako instalazio hau: «Estrambasaguas TEAren Berguenda egungo aireko linea elektrikoaren eraberritzea, Fresneda eta 20425. euskarriaren arteko tartean»; halaber, exekuzio-proiektua onartu, eta instalazio hori onura publikokoa dela deklaratzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 5271
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/10/09
  • Argitaratze-data: 2012/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erref.: 17960-PML-mmb.

Esp.: 01-AT-H-2012-00007.

Espedientea ebazterakoan, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

Bat. 2012ko maiatzaren 22an, Oscar Villanueva Moreno jaunak, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ren izenean eta ordez (aurrerantzean, Iberdrola), ondoko linea elektrikoari dagokionez, exekuzio-proiektua onartzea, onura publikokoa deklaratzea eta administrazio-baimena ematea eskatu zuen: Gaubea udalerriko (Araba) «Estrambasaguas TEAren Berguenda egungo aireko linea elektrikoaren eraberritzea, Fresneda eta 20425. euskarriaren arteko tartean».

Bi. Jendaurrean erakusgai jarri dira, hilabetez, honako hauek: delako proiektua, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana, eta bai aipatu enpresaren arabera desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua (2002ko abenduaren 23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautzen dituena: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; Sektore Elektrikoaren azaroaren 27ko 54/1997 Legeren 53. artikulua (1997ko azaroaren 28ko BOE); 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak (1954ko abenduaren 17ko BOE) eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua (1957ko ekainaren 20ko BOE).

Hiru. Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkia argitara eman zen Gaubeako udalerriaren iragarki-taulan, 2012ko ekainaren 8tik uztailaren 9ra, 2012ko uztailaren 6ko ALHAOn, 2012ko uztailaren 4ko EHAAn eta 2012ko ekainaren 19ko «El Correo» egunkarian.

Lau. Jendaurreko erakustaldiaren izapidearekin batera, sail honek dagozkion txostenak eskatu dizkio Gaubeako Udalari. Ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat. Energia eta Meategien Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, hala ezarrita baitago Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan.

Bi. Sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 21. eta 28. artikuluetan ezartzen denez, energia elektrikoa ekoizteko instalazioak eraiki, ustiatu, nabarmen aldatu, eskualdatu eta ixteko, beharrezkoa izango da aldez aurretik administrazio-baimena izatea.

Hiru. Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bidez, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen dira: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.

Lau. Sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52. artikuluan ezartzen da onura publikokoak direla energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko instalazio elektrikoak, horiek ezartzeko beharrezko diren ondasunen eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen, eta bide-zortasunaren ezarpen eta erabileraren ondorioetarako. Halaber, lege horren beraren 54. artikuluan ezartzen denez, onura publikoko deklarazioak, nolanahi ere, ondasunak okupatzeko edo eraginpean hartutako eskubideak eskuratzeko beharra dakar, eta, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako, okupazioa premiazkoa izango da.

Bost. Espedientea bideratzean, administrazio-prozedurari buruzko arauetan zein arestian aipatutako legerian aurreikusitako prozedura-baldintzak eta izapideak kontuan hartu eta bete dira.

Sei. Proiektuak betetzen ditu aplikagarriak diren segurtasun-araudietan biltzen diren eskakizun teknikoak.

Aipaturiko lege-xedapenak eta gai honi lotuta oro har aplikatzekoak diren bestelako xedapenak aztertu ondoren, honako hau

Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri baimena ematea Gaubea udalerriko (Araba) honako proiektu honi dagozkion instalazioetarako: «Estrambasaguas TEAren Berguenda egungo aireko linea elektrikoaren eraberritzea, Fresneda eta 20425. euskarriaren arteko tartean», eta, halaber, linea burutzeko proiektua onartzea. Hona linearen ezaugarri nagusiak:

Kokalekua: Gaubea udalerrian.

Aurrekontua: 33.386,99 euro.

Xedea: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.

Ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa.

Zerbitzuko tentsioa: 13,2 kV.

Zirkuitu-kopurua: 1.

Eroale-kopurua: 3.

Eroaleak: 100-AL1/17-ST1A.

Luzera: 1.284 m.

Hasiera: 850. euskarria; Fresneda inguruan dago.

Bukaera: egungo 20425. euskarria; Osma inguruan dago.

Baimentzen den instalazioa Onura Publikokoa dela deklaratzea, eta deklarazioak, azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu behar direla eta okupazioa, gainera, presaz egin behar dela. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak ekartzen ditu, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Beherago zehaztutako baldintza orokorrekin eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz ematen da ebazpen hau.

  1. Onartutako proiektuarekin bat egin beharko dira obrak, eta, halakorik bada, eskatzen eta baimentzen diren aldakuntzekin bat.

  2. Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen honen egunetik aurrera.

  3. Obrak bukatzen direnean, horren berri emango dio Arabako Lurralde Ordezkaritzari instalazioen titularrak, hain zuzen ere, behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta martxan jartzeko akta egiteko.

  4. Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumeneko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik ematen da ebazpen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.

    Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria eta Energiako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriaz.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 9a.

    Energia eta Meategien zuzendaria,

    JORGE JUAN LETAMENDIA BELZUNCE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik