- EBAZPENA, 2012ko urriaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena. Honen bidez, aldatu egiten da Deustuko unibertsitateari Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2009ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez emandako diru-laguntza, «Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxiak» lana euskaraz argitaratzekoa. (ISBN 978-84-9830-352-0). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urriaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena. Honen bidez, aldatu egiten da Deustuko unibertsitateari Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2009ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez emandako diru-laguntza, «Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxiak» lana euskaraz argitaratzekoa. (ISBN 978-84-9830-352-0).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 5169
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/10
- Argitaratze-data: 2012/11/23
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abuztuaren 28ko Agindu bidez onartu ziren, batetik, goi-mailako irakaskuntzara bideratutako liburuak euskaraz argitaratzeko diru-laguntzen arauak, eta, bestetik, 2009ko ekitaldian eskariak aurkezteko deialdia (2009ko irailaren 16ko EHAA, 178. zk.).
Bigarrena.Deialdi hori Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2009ko abenduaren 30eko Ebazpenaz ebatzi zen. Deustuko Unibertsitateari emandako diru-laguntzen artean, Juan Fco. López Paz egilearen «Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxiak» lana euskaraz argitaratzekoa zegoen. Horretarako, 3.728 euroko guztizko zenbatekoa onartu zen argitalpen-gastuak finantzatzeko.
Hirugarrena. Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2010eko urtarrilaren 22ko Ebazpen bidez argitaratu ziren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi hartan emandako diru-laguntzak (2010eko otsailaren 17ko EHAA, 32. zk.).
Laugarrena. Euskarazko lana «Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxiak» (ISBN 978-84-9830-352-0) izenburupean argitaratu ondoren, Deustuko Unibertsitateak aurkeztu ditu eskatutako agiriak eta argitalpen-gastuen fakturak, 2.449,50 (BEZ gabe) euroko guztizkora iristen direnak; zenbateko hori emandako diru-laguntza baino txikiagoa da, 1.278,50 euro gutxiagokoa, zehazki.
ZUZENBIDE-OINARRIAK
Lehenengoa. Deialdi honen arauen arabera, laguntza hauek liburuak argitaratzeak eragindako gastu mekanikoak berdintzera bideratuta daude eta, hala badagokio, itzulpen-gastuak finantzatzera.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuz onartuak, 49.10 artikuluan dio, hitzez hitz:
Diru-laguntzen zenbatekoa, bakarka hartuta edo beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuek emandako diru-laguntza edo laguntzak batuta, edo helburu bera lortzeko diren beste sarrera edo baliabide batzuk ere batuta (azken hori arauetan hala zehazten baldin bada), ez da inoiz ere onuradunak aurrera eraman nahi duen jardueraren kostua baino edo hasieran jarri zen helburuaren kostua baino handiagoa izango.
Hirugarrena. Erakunde onuradunak emandako zenbatekoa baino gutxiagoko argitalpen-gastuak justifikatu dituela aintzat hartuta, eta aintzat hartuta, orobat, diru-laguntza horren arauek, 2009ko abuztuaren 28ko Aginduz onartuek, 25. artikuluan adierazten duela gain-finantzaketa gertatuz gero Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak emango duela, Unibertsitate Zuzendaritzak hala proposatuta, emandako laguntzaren zenbatekoa doitzeko Likidazio Ebazpena.
Laugarrena. Aintzat hartuta, halaber, Unibertsitate Zuzendaritzak bidali duela, azaldutako zuzenbide-oinarriekin bat etorrita, 2012ko urriaren 9ko Ebazpen bidez onartutako laguntza aldatzeko proposamena, bai eta laguntza horren zenbatekoa 2.449,50 eurotan finkatu ere, aurkeztutako fakturen arabera zenbateko horrek ez baitu gainditzen eragindako gastuen BEZ gabeko zenbatekoa.
Horregatik guztiagatik, aipatutako arauei eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenei jarraituz,
Lehenengoa. 2009ko abenduaren 30eko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen Ebazpen bidez Deustuko Unibertsitateari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa aldatzea «Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxiak» lana euskaraz argitaratzekoa (ISBN 978-84-9830-352-0).
Bigarrena. Goiko paragrafoak aipatutako diru-laguntza bi mila, laurehun eta berrogeita bederatzi eta berrogeita hamar zentimotan (2.449,50) euro finkatu da.
Errekurtsoak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, 107. eta 114. artikuluetan ezartzen duenari jarraiki, administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 10a.
Unibertsitate eta ikerketako sailburuordea,
PEDRO LUIS ARIAS ERGUETA.


