- EBAZPENA, 2012ko urriaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez jakinarazten baita Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki bat. Erabaki hori Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1998ko urriaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzak 2012ko ekitaldian finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoa aldatzeari buruzkoa da. Agindu horren bidez, pertsona desgaituak enplegu-zentro berezietan laneratzeko laguntza eta diru- - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urriaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez jakinarazten baita Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki bat. Erabaki hori Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1998ko urriaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzak 2012ko ekitaldian finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoa aldatzeari buruzkoa da. Agindu horren bidez, pertsona desgaituak enplegu-zentro berezietan laneratzeko laguntza eta diru-
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 231
- Hurrenkera-zk.: 5273
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/10
- Argitaratze-data: 2012/11/29
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
2012ko martxoaren 30eko bilkuran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki zuen baliabide ekonomikoak esleitzea Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1998ko urriaren 16ko Aginduan araututako laguntzak 2012ko ekitaldian finantzatzeko. Laguntza horien bidez, pertsona desgaituek enplegu-zentro berezietan laneratzeko duten bidea sustatu nahi da. Laguntzen zenbatekoa 32.677.047 eurokoa izango da, eta Enplegua-32110 Programaren kontura emango da; horietatik 800.000 euro enplegua sortzeko proiektuei buruzko dirulaguntza-lerroa finantzatzeko erabiliko dira; lerro hori 4. artikuluaren A) atalean araututa dago. Bestalde, 31.877.047 euro lanpostuei eusteko laguntzak finantzatzeko erabiliko dira; laguntza horiek agindu horren 4. artikuluaren B) atalean araututa daude.
Erabaki hori 2012ko maiatzaren 4ko EHAAn argitaratu zen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2012ko apirilaren 18ko Ebazpenaren bidez.
Aurrekontuaren betearazpenaren une honetan, Lanbidek enplegu-zentro bereziei eta zentro horietan ari diren pertsona desgaituei buruz dituen datuak oinarritzat harturik, argi ikusi da aurreikusitako zenbatekoa baino txikiagoak izango direla 1998ko urriaren 16ko Aginduaren 4. artikuluaren B) atalean jasotako enplegu-zentro berezietan lanpostuei eusteko dirulaguntza-programa betetzeko behar diren baliabide ekonomikoak. Beraz, gastu publikoaren eraginkortasun-printzipioa dela-eta -are gehiago gaur egun, baliabide ekonomikoak urriak izanda, langabeziaren tasa modu kezkagarrian handitu baita-, gainerako funtsak eskuratu behar dira, abian jarri behar diren enplegu-politika aktiboetarako beste neurri batzuen estaldura ekonomikoari aplikatzeko.
Hori dela bide, 2012ko urriaren 10eko bilkuran Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki zuen Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1998ko urriaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak aldatzea, eta agindu zuen erabaki horren berri zabaltzea, horixe baitu helburu ebazpen honek.
Horregatik guztiagatik, honako hau
2012ko urriaren 10eko bilkuran, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak honako erabaki hau hartu zuen:
Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1998ko urriaren 16ko Aginduan araututako laguntzak 2012ko ekitaldian finantzatzeko esleitutako baliabide ekonomikoak aldatzea. Agindu horren bidez, pertsona desgaituak enplegu-zentro berezietan laneratzeko laguntza eta diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dira. Baliabide ekonomiko horietatik 4.990.000 euro kenduko dira; beraz, laguntza horiek finantzatzeko kreditu osoaren zenbatekoa 27.687.047 eurokoa izango da.
Kredituaren urritze hori dirulaguntza-lerroari bakarrik aplikatuko zaio. Lerro hori lanpostuei eusteko laguntzak finantzatzeari buruzko 1998ko urriaren 16ko Aginduaren 4. artikuluaren B) atalean araututa dago. Murrizketa eginda, lerro hori finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 26.887.047 eurokoa izango da.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 10a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
Javier Ramos Salazar.


