Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko urriaren 11koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio saileko Zerbitzu eta Araubide Juridikoko zuzendariarena, zeinaren bitartez, batetik, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegira honako espediente hau bidaltzeko xedatzen baita: PCA-235-2012-VI zk.ko administrazio-espedientea, 159/2012-E prozedura laburtuari buruzko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokiona; eta, bestetik, epatu egiten baitira interesdun izan daitekeenak, aipatu epaitegian ag - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko urriaren 11koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio saileko Zerbitzu eta Araubide Juridikoko zuzendariarena, zeinaren bitartez, batetik, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegira honako espediente hau bidaltzeko xedatzen baita: PCA-235-2012-VI zk.ko administrazio-espedientea, 159/2012-E prozedura laburtuari buruzko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokiona; eta, bestetik, epatu egiten baitira interesdun izan daitekeenak, aipatu epaitegian ag

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 207
  • Hurrenkera-zk.: 4710
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/10/11
  • Argitaratze-data: 2012/10/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak honako espediente bidal dakion eskatu du: Herrizaingo Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2012-05-20ko, 2012-05-25eko eta 2012-05-22ko Ebazpenen aurka, 159/2012-E zk.ko prozedura laburtuan bideratu administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko PCA-235-2012-VI zk.ko administrazio-espedientea (ebazpen horien bitartez, ezetsi egin ziren honakoak: Intendente kategoriari doazkion zerbitzu-eginkizunak erreklamatzeko, Ertzaintzako zenbait funtzionarioek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, hau

  1. Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak eskatutako administrazio espedientea bidaltzea.

  2. Prozedura honetan interesdunei epea jartzea, egoki baderitzote, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, euren interesen alde egin dezaten. Epe hori, hain zuzen ere, 9 egunekoa izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  3. jakinaraz bekie interesdunei.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 11.

    Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

    IÑAKI CALONGE CRESPO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik