Euskadi.eus
  • 1362/2012 EBAZPENA, urriaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, lekualdatze-lehiaketako kalifikazio-epaimahaia izendatzeko, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan duten Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide-taldeko kategorian (Fakultatibo Espezialista Familia-medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMT izan ezik). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1362/2012 EBAZPENA, urriaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, lekualdatze-lehiaketako kalifikazio-epaimahaia izendatzeko, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan duten Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide-taldeko kategorian (Fakultatibo Espezialista Familia-medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMT izan ezik).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 222
  • Hurrenkera-zk.: 5065
  • Xedapen-zk.: 1362
  • Xedapen-data: 2012/10/11
  • Argitaratze-data: 2012/11/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 627/2012 Ebazpenaren bitartez, Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa deitu zen (Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMT izan ezik); EHAAn argitaratu zen 2012ko ekainaren 19an (119. zk.)

Aipatu ebazpen horren 7. oinarrian xedatutakoari jarraiki, Osakidetzako zuzendari nagusiak lekualdatze-lehiaketa hori kalifikatu behar zuen epaimahaia izendatu zuen.

Adierazitakoagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe

Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 627/2012 Ebazpenaren bitartez deitutako Fakultatibo Mediko eta Teknikarien lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa (Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMT izan ezik) kalifikatuko duen epaimahaia izendatzea; epaimahai hori ebazpen honen I. eranskinean adierazitako kideek osatuko dute.

Bigarrena. Ebazpen honek duen egunetik aurrera ondorioak izatea ezartzea.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena. Deialdiko 11. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Epaimahai-burua:

Titularra: Zulaica Aristi, Daniel María

Ordezkoa: Aránzabal Pérez, José Ignacio

Lehenengo kidea:

Titularra: Errasti Gutiérrez, Mikel

Ordezkoa: Arcelay Salazar, Andoni

Bigarren kidea:

Titularra: Segurola Lázaro, María Blanca

Ordezkoa: Samper Ochotorena, Ricardo

Hirugarren kidea:

Titularra: Pérez Alonso, Adelina

Ordezkoa: Millán Ortuondo, Eduardo

Laugarren kidea:

Titularra: Peiró Callizo, Enrique Fernando

Ordezkoa: Sarriugarte Irigoyen, Garbiñe

Bosgarren kidea:

Titularra: Lorenzo Lorenzo, Jesús Francisco

Ordezkoa: Oliveros Vela, Marta Pilar

Idazkaria:

Titularra: García Sobrón, María Belén

Ordezkoa: Santamaría García, Ander