- EBAZPENA, 2012ko urriaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2012ko iraileko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urriaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2012ko iraileko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 4992
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/15
- Argitaratze-data: 2012/11/13
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Lana eta enplegua
Testu legala
Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2012ko bigarren deialdia egin zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 9ko Aginduaren zortzigarren puntuak xedatutakoa betez (2012ko abuztuaren 17ko EHAA, 160. zk.), eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, honako hau
Lehenengoa. Onestea ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2012ko bigarrengo deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda hori Bizkaiko epaimahaiak egin du, bera izan baita azterketak epaitu dituena.
Bigarrena. Zerrenda horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web-orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.net) jar daitezela agintzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 15a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.


