- EBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, Euskal Estatistika-Erakundeko (Eustat) zuzendari nagusiarena; horren bidez, produkzio estatistiko ofizialeko estatistika eta matematika metodologien alorrean prestakuntza eta ikerketarako bi beka emateko deialdia egiTEn da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, Euskal Estatistika-Erakundeko (Eustat) zuzendari nagusiarena; horren bidez, produkzio estatistiko ofizialeko estatistika eta matematika metodologien alorrean prestakuntza eta ikerketarako bi beka emateko deialdia egiTEn da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Euskal Estatistika -Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 202
- Hurrenkera-zk.: 4581
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/16
- Argitaratze-data: 2012/10/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikarako apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 29. artikuluak Euskal Estatistika Erakundeari (Eustat) estatistikarako langileen prestakuntza eta espezializazioa sustatzeko alorreko eskumena ematen dio.
Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) produkzio estatistiko ofizialak berezko dituen ikerketa eta garapen gaietan profesionalak espezializatzea sustatzen jarraitu nahi du eta, xede horrekin, bi prestakuntza bekarako deialdia ateratzea xedatu du.
Horregatik guztiagatik, eta Euskal Estatistika Erakundearen egitura organikoa onesten duen urtarrilaren 25eko 12/2000 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoa betetzeko, hauxe
Lehenengoa. Ebazpen honen kontra, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da Eustateko zuzendari nagusiaren aurrean, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo bestela administrazioarekiko auzi-bideko errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioaren gaineko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez, Administrazioarekiko Auzietarako Gasteizko Epaitegian, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 16a.
Eustateko zuzendari nagusia,
FRANCISCO JAVIER FORCADA SAINZ.
Deialdiaren xedea.
Deialdiaren xedea da produkzio estatistikoko ofizialeko estatistika eta matematika metodologien alorrean bi (2) prestakuntza eta ikerketa beka ematea.
Beken edukia.
Bekei esker, estatistika eta matematika aplikatuko metodologiaren alorrean eta Eustatek erabiltzen duen estatistikako softwarean hezteko aukera izango dute adjudikaziodunek.
Prestakuntza beken helburuak bi dira:
Espezializazio osagarria lortzea estatistika eta matematika aplikatuaren alorrean.
Espezializazio osagarria lortzea estatistikarako softwarearen alorrean.
Eskatzaileen betekizunak.
Beka hauei eutsi ahal izateko ezinbestekoa izango da unibertsitateko goi mailako titulazioa edukitzea, estatistika gaia ematen denekoa, edo estatistikan diplomatua izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik eduki berdina edo antzeko edukia duen bekarik jaso gabea izatea eta, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen arabera, sexua tarteko dagoen bereizkeriarik eginagatik administrazio zein zigor zehapenik betetzen ez egotea, edo debeku hori dakarren zehapenik betetzen ez egotea. Nolanahi ere, atzerrian edo Espainiako zentro ez-estataletan eskuratu diren tituluak baliozkotuta edo aintzatetsita egon behar dira eskabidea aurkezten denean.
Bekarik onartu eta ordainduko bada, aurretiaz amaituta egon behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere autonomiadun erakundeek izaera berarekin emandako diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik tramitatzen ari den edozein itzulpen edo zehapen prozedura.
Beken ezaugarriak.
Beka bakoitzaren iraupena bi urtekoa izango da, jasotzen den egunetik zenbatzen hasita.
Beka bakoitzean urtean hamabost mila eta seiehun euro (15.600) emango dira, Gizarte Segurantzari egindako kotizazioak barne, hilero mila berrehun eta berrogeita hamar euroko (1.250) ordainketen bidez, VII.3 puntuan aipatutako txostena aurkeztu eta gero. Ordainketak indarreko zerga arauek finkatzen dituzten atxikipenen mende egongo dira.
Diru zuzkidura horrez gain, Eustatek bekadunak bere proiektuaren gaiarekin zerikusia dutelako egiten dituen ikastaroak eta joaten den kongresuetako prestakuntza, dieta eta bidaien gastuak ere ordainduko ditu. Baina urtean 2.000 euro gehienez ordainduko ditu, betiere Eustateko Zuzendaritzak gastu horiek onetsi baditu eta bekadunak egin direlako frogagiriak aurkezten baditu.
Beka hau jasotzen bada ezin izango da beste erakunderen baten laguntzarik jaso; soilik jaso ahal izango dira, salbuespen moduan, kontu pertsonalei lotutakoak eta onuradunak bere edo besteren baten kontura egindako ordaindutako lanak.
Beka eman eta gozatzeak, prestakuntzako helburuaz egiten denez, ez du inolako kontratu edo estatupeko harremanik sortzen Eustatekin, ez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak erantzukizun zibileko eta istripuetarako poliza bat harpidetuko du, bekadunen alde.
Eustatek bekari etekin egokia atera diotela frogatzen duten bekadunei hala dioen ziurtagiria luzatuko die.
Eskariak formalizatzea.
Eskariak aurkezteko epea hilabetekoa (1) izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agin-taritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzen den biharamunetik zenbatzen hasita.
Eskariak ebazpen honetako II. eranskinean jaso den ereduari lotuko zaizkio, eta honako dokumentuekin batera etorriko dira:
Nortasun Agiri Nazionala edo pasaportea.
Titulua eta Ziurtagiri Akademiko Pertsonala, ikasgai guztien kalifikazioak eta deialdiak zehaztuz.
Curriculum vitae, hauxe zehaztuta:
Estatistika eta matematika alorrean jasotako edo emandako ikastaroak.
Estatistika eta matematika alorreko argitalpenak.
Lan zein lanbide eskarmentua.
Hizkuntzak, zein ziurtagiri edo titulu eskuratu den adierazita.
Ezagutzen diren estatistikari buruzko softwareen azalpena.
Bekaren xedearekin estuki lotuta dagoen bestelako edozein merezimendu.
Curriculum vitaen aipatutako merezimenduen frogagiriak. Beka eskatzaileek ziurtagiriak ekarri beharko dituzte, non besteren artean agertuko diren gai bakoitzeko ordu edo kreditu kopurua eta jorratutako gai zehatzak.
Zinpeko aitorpena. Bertan adierazi behar da Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen arabera sexua tarteko dagoen bereizkeriarik eginagatik administrazio zein zigor zehapenik betetzen ari ez direla, edo debeku hori dakarren zehapenik betetzen ari ez direla.
, b) eta d) idatzi-zatietan adierazitako dokumentuak fotokopia balioetsiaren bidez aurkeztuko dira.
Eskariak Eustaten aurkeztu behar dira (Donostia 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein erregistro edo bulegotan.
Hautagaien hautaketa.
Hautapen Epaimahaian honako kideak egongo dira:
Mahaiburua:
Eustateko zuzendari nagusia, edo berak eskuordetzen duen pertsona.
Mahaikideak:
Eustateko Koordinazio teknikoko eta zabalkundeko zuzendariordea.
Eustateko Produkzio eta Analisi Estatistikoko zuzendariordea.
Eustateko Metodologia Estatistiko-Matematikoa, Berrikuntza eta I+G Arloko arduraduna.
Eustateko teknikari bat, Eustateko zuzendari nagusiak izendatuko duena.
Idazkaria:
Eustateko teknikari bat, Eustateko zuzendari nagusiak izendatuko duena.
Hautapen Epaimahaiak erabaki guztiak gehiengoz hartu beharko ditu.
Bekadunen hautapena bi fasetan egingo da, ondoren zehaztuko ditugun irizpideak kontuan hartuta:
Lehenengo fasea:
Eskatzailearen espediente akademikoa, estatistika eta matematiko alorrei garrantzi berezia emanez. Gehienez 15 puntu.
Graduondoko ikastaroak eta merezimenduak ikerketan eta estatistika eta matematikako garapenean. Baita beste merezimendu akademiko batzuk ere. Gehienez 5 puntu.
Estatistikari buruzko softwarea erabiltzeko ezagutzak. Gehienez 3 puntu.
Euskara maila. Gehienez 3 puntu, honelaxe baloratuko direnak:
C1 ALTE = EGA; PL3- IVAP; Hirugarren Maila HABE = 3 puntu
B2 ALTE= 2. HE- IVAP; Bigarren Maila HABE = 1,5 puntu
B1 ALTE= 1. HE- IVAP; Lehenengo Maila HABE = puntu 1
Ingeles maila. Gehienez 3 puntu, honelaxe baloratuko direnak:
C1 ALTE = Advanced; BEC3; BULATS3 ;ESOL10-11; TRINITY 10-11 = 3 puntu
B2 ALTE= FIRST; BEC2; BULATS3 ;ESOL 7-9; TRINITY 7-8-9 = 1,5 puntu
B1 ALTE= PET; BEC1; BULATS2 ;ESOL 5-6; TRINITY 5,6 = puntu 1
Frantses edota aleman maila. Gehienez 1 puntu, honelaxe baloratuko direnak:
C1 ALTE = puntu 1
Hautapenaren bigarren fasean sartuko dira lehenengo fasean gutxienez hamar puntu lortu dutenen artean puntu gehien lortu dituzten lehenengo hamar pertsonak. Hautagai batzuen artean berdinketa ematen bada eta horrela aurreko muga gainditzen bada, berdinduta dauden pertsona guztiak sartuko dira bigarren fasean, aipatutako muga gainditu arren.
Bigarren fasea:
Zuzeneko elkarrizketa, gai honi buruzko ezagutzak egiaztatzeko. Elkarrizketagatik gehienez 10 puntu emango dira.
Fase honetan gutxienez 5 puntu lortzen ez dituzten eskatzaileak beken adjudikazio prozesutik kanpo geratuko dira.
Hautapen Epaimahaiak beken adjudikaziorako proposamen bat egingo du, eta balizko ukapen edo bestelako gorabeherarik izatekotan, bekak eman dakizkien eskubidea izango duten ordezkoak ere izendatuko ditu. Ordeztu beharrik izatekotan, ordezpena gertatzen denean bekadunari beka amaitzeko geratzen zaion tartean egingo da.
Deialdia hutsik utz liteke, inor aurkeztu ez delako edo hautagai bat bere ere ez delako eskatutako mailara iritsi.
Eustateko zuzendari nagusiak, Hautapen Epaimahaiaren proposamena ikusita, eskariak aurkezteko epea amaitzen denetik hiru hilabeteko epean erabakiko du bekak nori eman, edo zer egin, EHAAn argitaratuko den ebazpenean. Administrazioaren bidea agortuko duen ebazpen horren aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da Eustateko zuzendariaren aurrean, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo bestela administrazioarekiko auzi-bideko errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioaren gaineko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10 eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez, Administrazioarekiko Auzietarako Gasteizko Epaitegian, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Bekak emateko epea inolako ebazpen eta jakinarazpenik gabe amaitzen bada, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/92 Legearen 44.1 artikuluan aurreikusten den ezespen modura ulertuko da.
Beka eman dela jakinarazi eta, beranduen, egutegiko hurrengo zazpi egunetan hasiko da.
Epaimahaiaren bileretara joateagatik kalte-ordainak ordaindu ahal izango dira, zerbitzua tarteko eman daitezkeen kalte-ordainen gaineko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaren arabera.
Onuradunaren betebeharrak.
Emandako diru-laguntza onartu behar du. Onuradunak idazki baten bidez onartu beharko du beka; izan ere, idazkia Eustateko Zuzendaritza Nagusira bidali beharko du beka adjudikatu zaiola jakinarazten zaionetik egutegiko zazpi egunetan. Horrez gain, beka emateak dakartzan betebeharrak betetzeko konpromisoa hartuko du. Beka onartzeak deialdi honetan finkatutako arauak ere onartzen direla esan nahi du.
Halaber, adierazpen bat aurkeztu beharko du, beste erakunde batek beka honekin bateraezina den laguntzarik eman ez diola esanez, eta bere edo besteren baten kontura ordaindutako lanik egin ez duelako adierazpena (bateraezina bada), horrela ezarri baita IV. oinarriko 4) idatzi-zatian.
Prestakuntza eta ikerketa proiektuaren etapa desberdinak ondo aprobetxatuta beteko ditu, Metodologia Estatistiko-Matematikoa, Berrikuntza eta I+G Arloak emandako jarraibideak betez, arlo hori izendatu baita beken jagole.
Hilabete bakoitza amaitzean, eta proiektua amaitzean, hurrengo hamar egunen barruan bekadunek egindako lanaren eta lortutako emaitzen txostena bidaliko diote zuzendari nagusiari; emaitzok Metodologia Estatistiko-Matematikoa, Berrikuntza eta I+G Arloaren adostasuna edo oniritzia izan beharko dute.
Bekadunak behartuta egongo dira sekretu estatistikoa gordetzera, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikako 4/1986 Legearen 19. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako moduan. Horri dagokionez, bekadunek hitz emango dute sekretu horren pean dagoen eta bekaren ondorioz atera duten material guztia entregatuko dutela, eta jakitun dauden eta sekretu estatistiko pean dagoen inolako daturik zein bestelako materialik kopiatu eta zabalduko ez dutela.
Erabiliko diren datuak isilekoak izan eta sekretu estatistikopean egongo direnez, bekadunek ikasketak eta ikerketa lanak Eustateko egoitzan egingo dituzte.
Arestian hitzartutako betebeharrak bete ezean, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura jasotako diru-laguntzen berme eta itzuleren araubidea arautzen duen, eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintza, araubide eta betebeharrak finkatzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak dioena egingo da.
Bekei uko egiten bazaie, aprobetxatu ez den bekaren zatirako IV. oinarrian aurreikusten diren eskubide ekonomikoak galduko dira.
Beken onuradunak behartuta egongo dira Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dien informazio guztia ematera, diru-laguntzen xedea fiskalizatzeko beren zereginetan ari direnean.
Nortasuna:
Deiturak, izena, NAN,...
Helbidea:
Kalea, herria, harremanetarako telefonoa, posta kodea,...
Tituluak:
Izena, data eta jaulkipen data,...
Hizkuntzak:
Mintzamen- eta idazmen-maila, tituluekin.
Eskarmentua eta Ikerketa:
Lekua, data eta kontratu-erakundea.


