Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, aditzera ematen dira Natura- eta Paisaia-Baliabideen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi-mailako Teknikarien kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan hautatuak izan diren pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrendak (2008ko enplegu publikoaren eskaintza). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, aditzera ematen dira Natura- eta Paisaia-Baliabideen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi-mailako Teknikarien kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan hautatuak izan diren pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrendak (2008ko enplegu publikoaren eskaintza).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila; HAEE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 4633
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/10/16
  • Argitaratze-data: 2012/10/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak 2010eko apirilaren 16an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren, 2008. urteko lan-eskaintza publikoaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko deitutako hautaketa-prozesuetarako.

Natura- eta Paisaia-Baliabideen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi-mailako Teknikarien kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan, azken kalifikazioen behin betiko zerrenda eta eskainitako lanpostuen zerrenda argitaratu egin dira. Halaber, eskainitako lanpostuei dagokienez, izangaiek lehentasunen hurrenkera adieraz dezaten deialdiak ezartzen duen epea iragan egin da.

Deialdiaren oinarrien 8.10 atalari jarraituz, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak agindua eman behar du, hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrenda argitaratzeko, eta hamar egun balioduneko epea ezarriko du, zerrenda horren aurka erreklamazioak aurkezteko.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

NATURA- ETA PAISAIA-BALIABIDEEN KUDEAKETA ETA ANTOLAMENDUKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN Hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrendak

Norbanako datu babesaren legedia betetzeko, eranskin hau ikusteko www.ivap.euskadi.net/ope interneteko helbideko Banako kontsultak atalean sartu beharko du interesatuak, bere kode pertsonalaren bidez.