Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, HABEko zuzendari nagusiarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2011-2012 ikasturtean euskara-ikastaroengatik esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, HABEko zuzendari nagusiarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2011-2012 ikasturtean euskara-ikastaroengatik esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila; HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 217
  • Hurrenkera-zk.: 4954
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/10/16
  • Argitaratze-data: 2012/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2011ko azaroaren 2ko EHAAn argitaratu zen udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei eta udal titularitateko euskaltegi publikoei 2011-2012 ikasturteko diru laguntzak emateko baldintzak ezartzen dituen HABEko zuzendari nagusiaren 2011ko urriaren 10eko Ebazpena.

Aipatu ebazpenaren 6.3 artikuluak dioenez, diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

Lehenengoa. HABEko zuzendari nagusiaren 2011ko urriaren 10eko Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntzak eta hauen onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2012ko urriaren 16a.

HABEko zuzendari nagusia,

JOSEBA IÑAKI URIBE BURGOA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.