- EBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2011ko urria eta 2012ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik, Euskal Etxeei esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2011ko urria eta 2012ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik, Euskal Etxeei esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila; HABE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 224
- Hurrenkera-zk.: 5109
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/16
- Argitaratze-data: 2012/11/20
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
- Azpigaia: Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2011ko irailaren 27ko EHAAn argitaratu zen HABEren zuzendari nagusiaren 2011ko irailaren 2ko Ebazpena, 2011ko urria eta 2012ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik, Euskal Etxeei esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituena.
Aipatu ebazpenaren 8.3 artikuluak dioenez, diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. HABEren zuzendari nagusiaren 2011ko irailaren 2ko Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Donostia, 2012ko urriaren 16a.
HABEren zuzendari nagusia,
JOSEBA IÑAKI URIBE BURGOA.
(Ikus .PDF)


