- EBAZPENA, 2012ko urriaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, ondoren zehaztu deialdiko 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera aurkeztutako eskabideak behin-behinean ebazten dituena. Aipatu deialdia: eskola-garraiorako bana-banako esleipenetarako deialdia, 2011-2012 ikasturterakoa, hain justu ere HHan (2. zikloa), LHan eta Derrigorrezko BHan (1. eta 2. zikloak) ikasten ari diren ikasleentzakoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urriaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, ondoren zehaztu deialdiko 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera aurkeztutako eskabideak behin-behinean ebazten dituena. Aipatu deialdia: eskola-garraiorako bana-banako esleipenetarako deialdia, 2011-2012 ikasturterakoa, hain justu ere HHan (2. zikloa), LHan eta Derrigorrezko BHan (1. eta 2. zikloak) ikasten ari diren ikasleentzakoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 226
- Hurrenkera-zk.: 5148
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/22
- Argitaratze-data: 2012/11/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2011ko abenduaren 14ko Aginduaren bidez, eskola garraiorako bana-banako esleipenetarako deialdia egiten da, hain justu ere Haur Hezkuntzan (2. zikloa), Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (1. eta 2. zikloak) ikasten ari diren ikasleei dagokienez. 2011-2012 ikasturtea (2011ko abenduaren 30eko EHAA).
Aipatu aginduko 6.4 artikuluan ezartzen denez, ezarritako epeaz kanpo eskatu ahal izango dituzte laguntzak honako ikasle hauek: deialdiko 6.2 ezarritako dataren azken egunaz gero matrikulatutako ikasleek.
Aipatutako deialdi-aginduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, honakoa
Lehenengoa. Deialdiko baldintzak betetzen badituzte, Bizkaiko Lurralde Historikoko ikasleei laguntzak ematea baimentzea, behin-behineko izaeraz.
Bigarrena. Laguntza honi dagokionez, baiezkoa eta ezezkoa eman zaien eskabideen zerrenda Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako iragarki-oholean argitara ematea, gai berari buruzko iragarkia EHAAn argitaratu eta gero. Jakinarazpen indibidualaren ondorioak izango ditu argitarapen horrek.
Hirugarrena. Ebazpen honek eragiten diola uste duenak behin-behineko ebazpen horren aurka alegazioak edo dokumentuak aurkeztu ahal izango ditu, bere interesen alde egiteko; eta horretarako 15 egun naturaleko epea izango du, iragarkia EHAAn argitaratzen denetik hara.
Laugarrena. Behin-behineko ebazpen honen aurka alegazioak aurkezteko epea amaitutakoan, ebazpen hori behin betiko egingo da, eta Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako iragarki-oholean argitaratuaz jakinaraziko da.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 22a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.


