Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko urriaren 22koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, Familian Esku Hartzeko eta Bitartekotza egiteko Masterraren seigarren promozioa egiteko laguntzak ematen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko urriaren 22koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, Familian Esku Hartzeko eta Bitartekotza egiteko Masterraren seigarren promozioa egiteko laguntzak ematen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5165
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/10/22
  • Argitaratze-data: 2012/11/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2012ko abuztuaren 22ko Ebazpenaren bidez, Deustuko Unibertsitateak antolatutako Familian Esku Hartzeko eta Bitartekotza egiteko Masterraren seigarren promozioa egiteko laguntzetarako deia egin zen.

Ebazpen horretako 13. artikuluan ezartzen da eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez, horretarako izendatutako aukeraketa-batzordearen proposamenari jarraituz.

Aurreko guztiagatik, eta aukeraketa-batzordearen proposamena aintzat hartuta, honako hau

Lehenengoa. Eranskinean aipatzen diren pertsonei laguntzak ematea, Familian Esku Hartzeko eta Bitartekotza egiteko Masterra egiteko. Laguntzaren zenbatekoa mila bederatziehun (1.900) euro izango da. Diru horretatik, mila bostehun eta hogei (1.520) euro 2012. urterako ordainketak egiteko izango da, eta gainerako zenbatekoa, hirurehun eta laurogei (380) euro 2013. urteko ordainketetarako. Diru-laguntzak ordaintzeko, Familian Esku Hartzeko eta Bitartekotza egiteko Masterraren seigarren promozioa egiteko laguntzetarako deia egin duen Emakundeko zuzendariaren 2012ko abuztuaren 22ko Ebazpenaren 15. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke zuzenean dagokion Administrazioarekiko Auzietako epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 22a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.