- EBAZPENA, 2012ko urriaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan zerbitzuak ematen zituen eta ekainaren 28ko 134/2011 Dekretuaren bidez transferituak izan ziren Maisu-maistren Kidegoko pertsonalaren lanpostuen esleipena argitara ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urriaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan zerbitzuak ematen zituen eta ekainaren 28ko 134/2011 Dekretuaren bidez transferituak izan ziren Maisu-maistren Kidegoko pertsonalaren lanpostuen esleipena argitara ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 4987
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/29
- Argitaratze-data: 2012/11/13
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Ekainaren 28ko 134/2011 Dekretuaren bidez (2011ko ekainaren 30eko EHAA) onartu zen Transferentzien Batzorde Mistoaren 2011ko ekainaren 22ko Erabakia, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren arloan irailaren 26ko eta abenduaren 30eko 2808/1980 eta 3195/1980 Errege Dekretuen bidez Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu zitzaizkion Estatuaren Administrazioko zerbitzuei atxikitako bitartekoak handitzeari buruzkoa (espetxe erakundeetako maisu-maistrak).
Han ezarritakoan oinarrituta, Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartzen zituen Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan zerbitzuak ematen zituen Maisu-maistren Kidegoko pertsonalaren funtzioak. Pertsonal hori erantsitako zerrenda batean agertzen zen.
Helduen Hezkuntzako zenbait ikastegiren aldetik ere erantzuna ematen zitzaien Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan betetzen ziren irakaskuntza-funtzioei, ekainaren 28ko 134/2011 Dekretuaren bidez transferitzen zen pertsonalaren lana osatuz.
Urriaren 16ko 207/2012 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako maisu-maistren lanpostuen zerrendak onartu dira, 2012-2013ko ikasturterako.
Aipatutako dekretuaren bidez, lehen aldiz lanpostu espezifikoak sortzen dira espetxeetan kokatutako Helduen Hezkuntzako zenbait ikastegitan eta lanpostu hauek ez dira gainontzekoak bezalakoak izango, zailtasun bereziko lanpostu singulartzat jotzen baitira.
Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan zerbitzuak ematen zituen Maisu-maistren Kidegoko pertsonalaren transferentzia gauzatu eta espetxe horietan egin beharreko irakaskuntza-lanari arreta emateko lanpostuak sortu ondoren, aipatutako transferentzia egin aurretik betetzen zituenekin bat datozen lanpostuak esleitu behar zaizkio Maisu-maistren Kidegoko pertsonal horri.
Horren arabera, honako hau
Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan zerbitzuak ematen zituen eta ekainaren 28ko 134/2011 Dekretuaren bidez transferitua izan zen Maisu-maistren Kidegoko pertsonalari esleitutako lanpostuak, ebazpen honen eranskin gisa.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da indarrean ebazpen hau.
Ebazpen honen eta eranskinean argitara emandako zerrenden kontra interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahalko diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 29a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.
(Ikus .PDF)


