- EBAZPENA, 2012ko urriaren 31koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordeko (DOBAUBA) kideak izendatzeko eta batzorde horren osaeraren berri emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urriaren 31koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordeko (DOBAUBA) kideak izendatzeko eta batzorde horren osaeraren berri emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 224
- Hurrenkera-zk.: 5111
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/31
- Argitaratze-data: 2012/11/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak bere 30.1 artikuluan Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordea sortzen du (DOBAUBA), Kultura Ondarearen Zuzendaritzari atxikita. Diziplina arteko organo kide anitzekoa izango da eta helburu hauek izango ditu: dokumentuak balioesteko eta aukeratzeko irizpide orokorrak egitea eta bateratzea, onar daitezen proposatzea eta behar bezala aplikatzen direla begiratzea.
artikuluak ezartzen duenez, Batzordea lehendakariak, lehendakariordeak eta sei batzordekidek osatuko dute, eta Kultura Sailak izendatuko ditu guztiak.
Horrenbestez, aurkeztutako proposamenak ikusirik, honako hau
Lehendakaria: Jose Luis Iparragirre Mujika jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.
Lehendakariordea: F. Borja Aguinagalde Olaizola jauna, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko (Irargi) arduraduna.
Batzordekideak: Irune Zumalde Igartua andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusiko arduraduna.
Guadalupe Larrarte Iturbe andrea, Tolosako Udal Artxibo Zerbitzuaren arduraduna.
Josu Chueca Intxusta jauna, historia garaikidean espezializatutako historialaria.
Koro Pascual Saleta andrea, artxibozainen elkartearen (ALDEE) izenean.
Roberto Kerexeta Zulaika jauna, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko (Irargi) teknikaria.
Goiatz Aizpuru Lizarralde andrea, administrazioko goi-mailako teknikaria.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean ebazpen hau.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 31.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.


