Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko azaroaren 9koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2012. urterako Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko sei beka esleitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 9koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2012. urterako Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko sei beka esleitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5172
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/11/09
  • Argitaratze-data: 2012/11/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakaritzako idazkari nagusiak 2012ko uztailaren 17ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 140. zenbakia, 2012-07-18koa), 2012. urterako Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko sei beka emateko deialdia egin zuen.

Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak arautzen dituen ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuan (EHAA, 125. zenbakia, 1997-07-02koa), Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluan (EHAA, 131. zenbakia, 2008-07-10ekoa), eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikuluan (EHAA, 65. zenbakia, 2010-04-09koa) ezarritakoarekin bat etorriz, eta 2012ko azaroaren 8an Hautaketa Batzordeak egindako proposamena ikusita (ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuaren 9. artikuluak araututako Batzordea), hau da, hautatutako bekadunen zerrenda eta ordezkoen zerrenda jaso ondoren, honako hau

Lehenengoa. Ebazpenaren I. eranskinean jaso diren pertsonei 2012. urterako Garapen Lankidetza arloan profesionalak espezializatzeko sei beka esleitzea.

Espezializazio-beka 2012ko azaroaren 26an hasita baliatuko da eta garatzeko aldia hamabi hilabetekoa izango da.

Bigarrena. II. eranskinean adierazten diren eskabideak baztertutakotzat jotzea.

Hirugarrena. Uko egiterik edo bestelako gorabeherarik suertatzen denerako, III. eranskinean agertzen diren pertsonak ordezko izendatzea, lortutako puntuazioari dagokion ordenaren arabera.

Laugarrena. IV. eranskinean agertzen diren pertsonen eskaerak ukatzea.

Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabeteko epean ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertuko da, eta administraziarekiko auzietako bidea zabalik geldituko da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 9a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)