Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko azaroaren 9koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinen bidez ebazten baitira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Aginduaren bidez deitutako diru-laguntzen lehen, bigarren eta hirugarren berritzeak. Agindu haren bidez, dei egiten da 2012-2013 ikasturtean ikertzaileen prestakuntza-programetarako diru-laguntza berriak eman eta diru-laguntza horiek berritzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 9koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinen bidez ebazten baitira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Aginduaren bidez deitutako diru-laguntzen lehen, bigarren eta hirugarren berritzeak. Agindu haren bidez, dei egiten da 2012-2013 ikasturtean ikertzaileen prestakuntza-programetarako diru-laguntza berriak eman eta diru-laguntza horiek berritzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 238
  • Hurrenkera-zk.: 5506
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/11/09
  • Argitaratze-data: 2012/12/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 26ko Aginduak(2012-2013 ikasturtean ikertzaileen prestakuntza-programetarako diru-laguntza berriak eman eta diru-laguntza horiek berritzeko dei egiten duenak) dioenez, ikertzaileen prestakuntza-programaren barruan hasieran eman diren diru-laguntzak berrituko dira: AE eta AK modalitateetan 2011-2012 ikasturtean; AE, AK, eta B modalitateetan 2010-2011 ikasturtean eta AE, AK eta B modalitateetan 2009-2010 ikasturtean.

Berritzeko eskaeren ebaluazioa eta Selekzio Batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta, 2012ko ekainaren 26ko Aginduak, 2012-2013 ikasturtean ikertzaileen prestakuntza-programetarako diru-laguntza berriak eman eta diru-laguntza horiek berritzeko dei egiten duenak, xedatutakoa betez, honako hau

Lehenengoa. I. eranskinean agertzen diren AE eta AK modalitateen onuradunei ematea ikertzaileen prestakuntza-programetarako 2012-2013 ikasturtean eman diren diru-laguntzen lehen berritzea. AE eta AK modalitateetan prestakuntza-fasean ari den ikertzaileek bekaren egoera juridikoan jarraituko dute. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin berrituko dira diru-laguntzak.

Bigarrena. II. eranskinean agertzen diren AE, AK eta B modalitateen onuradunei ematea ikertzaileen prestakuntza-programetarako 2012-2013 ikasturtean eman diren diru-laguntzen bigarren berritzea. AE eta B modalitateetako ikertzaileak bekaren egoera juridikotik kontratuaren egoera juridikora pasako dira, AK modalitatean prestakuntza-fasean ari diren ikertzaileek bekaren egoera juridikoan jarraituko dute. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin berrituko dira diru-laguntzak.

Hirugarrena. Berritzeen diru-laguntzak ordaintzea prestakuntza-faseko AE eta B modalita­teetako ikertzaileen aplikazio-zentroei, II. eranskinean agertzen direnei, kontratuak finantzatzeko, 2012ko ekainaren 26ko Aginduan xedatutako ezaugarri eta zenbatekoen arabera, III. eranskinean adierazten dira zenbatekoak. Kontratu horiek 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldia hartuko dute.

Laugarrena. IV. eranskinean agertzen diren AE, AK eta B modalitateen onuradunei ematea ikertzaileen prestakuntza-programetarako 2012-2013 ikasturtean eman diren diru-laguntzen hirugarren berritzea. AE eta B modalitateetako ikertzaileek kontratu egoera juridikoan jarraituko dute, AK modalitatean prestakuntza-fasean ari diren ikertzaileek bekaren egoera juridikoan jarraituko dute. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin berrituko dira diru-laguntzak.

Bosgarrena. Berritzeen diru-laguntzak ordaintzea prestakuntza-faseko AE eta B modalita­teetako ikertzaileen aplikazio-zentroei, IV. eranskinean agertzen direnei, kontratuak finantzatzeko, 2012ko ekainaren 26ko Aginduan xedatutako ezaugarri eta zenbatekoen arabera, V. eranskinean adierazten dira zenbatekoak. Kontratu horiek 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldia hartuko dute.

Seigarrena. VI. eranskinean agertzen den ez onartuen zerrenda onartzea. Berton, arrazoiak agertzen dira.

Zazpigarrena. VII. eranskinean agertzen den baztertuen zerrenda onartzea. Berton, arrazoiak agertzen dira.

Zortzigarrena. 2012ko ekainaren 26ko aginduak xedatutakoaren arabera erabakiko dira diru-laguntza horien zenbatekoa, iraupena eta jasotzeko gainontzeko baldintzak.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko web-orrian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 9a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak bere ordez izenpetzeko eskumena eman zion 2011ko irailaren 23ko Ebazpenaren bidez.

Zientzia Politikarako zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA OCHOA OLASCOAGA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)