Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko azaroaren 15ekoa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 15ekoa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 232
  • Hurrenkera-zk.: 5307
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/11/15
  • Argitaratze-data: 2012/11/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko Erabakiaren bidez, Arabako Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu sanitarioetako erakundea sortu zen Arabako Osasun Barrutian, eta Santiago Ospitalea eta Txagorritxu Ospitalea zerbitzu sanitarioetako erakundeak kendu ziren.

Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera-egiaztapena berritzeko egin den eskaria jaso denez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen egiaztapenei buruz Osasuneko sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan xedatzen denarekin bat etorriz (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), eta Osasun eta Kontsumo Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuaren 13. artikuluak ematen dizkidan egitekoak burutuz (azaroaren 14ko EHAA, 220. zk.), honako hau,

Lehenengoa. Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari egiaztagiria ematea.

Bigarrena. Honako pertsona hauek Batzorde horretako kide direla baiestea:

Lehendakaria: Marianela Hernández López andrea, Medikuntza eta Kirurgia orokorrean lizentziatua.

Lehendakariordea: Guillermo Alcalde Bezhold jauna, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua.

Idazkaria: Felipe Aizpuru Barandiaran jauna, Medikuntza eta Kirurgia orokorrean lizentziatua.

Kidea: Begoña Garitano Tellería andrea, Erizaintzako unibertsitate diplomaduna.

Kidea: Carlos Martínez Martínez jauna, Farmazian lizentziatua.

Kidea: Emilio Pérez Trallero jauna, Medikuntza eta Kirurgia orokorrean lizentziatua.

Kidea: Laura Barbero Cubillas andrea, Medikuntza eta Kirurgia orokorrean lizentziatua.

Kidea: Arturo Pinedo Roa jauna, Zuzenbidean lizentziatua.

Kidea: Carlos Egea Santaolalla jauna, Medikuntza eta Kirurgia orokorrean lizentziatua.

Kidea: Iciar Alfonso Farnós andrea, Farmakologo Klinikoa.

Kidea: María Teresa Audicana Berasategui andrea, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua.

Kidea: María Teresa Audicana Berasategui andrea, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua.

Kidea: Andrés Canut Blasco jauna, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua.

Kidea: Carmen Gistau Torres andrea, Erizaintzako unibertsitate diplomaduna.

Kidea: Iciar Olabarri Espiga andrea, Zuzenbidean lizentziatua.

Kidea: Yolanda Pérez Jiménez de Aberasturi andrea, Erizaintzako unibertsitate diplomaduna.

Kidea: Ignacio Tobalina Larrea jauna, Medikuntza eta Kirurgia orokorrean lizentziatua.

Kidea: Ana Gonzalez-Pinto Arrillaga, Medikuntza eta Kirurgia orokorrean lizentziatua.

Kidea: Javier Martínez Gorostiaga jauna, Farmazian lizentziatua.

Kidea: Enrique Bárez Hernández jauna, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua.

Hirugarrena. Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoei dagozkien zereginak burutu ahal izan ditzaten, ondoren aipatuko den esparruko zentroetan erabilgarri dauden baliabideak eta osasun-baliabideak banatzeko modua aintzakotzat hartuta, hemen zehaztutako hauxe izango da Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak jarduteko esparru geografiko eta instituzionala:

Arabako Unibertsitate Ospitalea, Santiago egoitza.

Arabako Unibertsitate Ospitalea, Txagorritxu egoitza.

Lezako Ospitalea.

Arabako Ospitale Psikiatrikoa.

Arabako Osasun Barrutian, Osasun Mentaleko ospitalez kanpoko zerbitzu guztiak.

Arabako Osasun Barrutian, ospitaleetako zein ospitalez kanpoko zentro pribatu guztiak.

Olagibeleko espezialitatea-zentroa.

Arabako Osasun Barrutian, Familiei laguntzeko zentroak eta lehen mailako arretarako zentro publikoak.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) Arabako Osasun Barrutian dituen zentroak.

Laugarrena. Batzorde horrek honako zehaztasun hauek bidali beharko dizkio Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzari, gordailatzeko eta argitaratzeko: berariaz nolako lan-prozedurak erabiliko dituen jardunean, bilerak zenbatero egingo dituen, eta, aurretiaz erabakitakoari jarraituz, erantzunak emateko gehienez erabiliko duen denbora-tartea. Horretaz gainera, indarreko legeriaren arabera Osasun Ministerioko Zerbitzu Sozialak eta Berdintasunari igorri beharreko jakinarazpenak ere eskatuko zaizkio, izapideak egin ahal izateko.

Bosgarrena. Ebazpen honen bidez emandako egiaztapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unean bertan sartuko da indarrean, eta bere iraunaldia hiru urtekoa izango da; epe hori amaitutakoan, indarraldia luzatu egin ahal izango da dagokion eskabidea egin ondoren, eta, betiere, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Erabaki hori Osasun Ministerioko Zerbitzu Sozialak eta Berdintasunari jakinaraziko zaio.

Batzordearen betekizunetan, baldintzetan edo osaeran gerta litezkeen aldaketa guztien berri jakinarazi behar zaio Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariari; betiere, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Seigarrena. Indargabetuta geratzen dira iraungitako Santiago eta Txagorritxu Ospitaleetako Ikerketa Klinikoko Etika Batzordeei dagozkien egiaztagiriak.

Zazpigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Sailburuordetzan edota Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 15a.

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaria,

JOSÉ ASUA BATARRITA.