- EBAZPENA, 2012ko azaroaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisiak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten da. Azterlan horiek enpresa horietako langileen gaitasun eta kualifikazioak hobetzeko izango dira, enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko azaroaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisiak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten da. Azterlan horiek enpresa horietako langileen gaitasun eta kualifikazioak hobetzeko izango dira, enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 252
- Hurrenkera-zk.: 5934
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/11/15
- Argitaratze-data: 2012/12/31
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Funtzio publikoa
Testu legala
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren maiatzaren 8ko Aginduaren bidez (maiatzaren 15eko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan 2012ko ekitaldian prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisiak egiteko diru-laguntzen deialdia egiten da.
Deialdiaren 7. artikuluan jasotzen da Hobetuzek aurkezten diren eskaerak aztertuko dituela eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari dagozkion proposamenak egingo dizkiola, zerbitzu horretako zuzendari nagusiak bidezko ebazpena eman dezan; enpresa onuradunen zerrenda eta emandako kopuruak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
Halaber, agindu horren 4. artikuluan balorazio-irizpideak ezartzen dira, eta analisia eta balorazioa egin ondoren 50 puntura iristen ez diren prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisiak finantzatuko ez direla finkatzen da. Gainera, 5. artikuluan, laguntza zehazteko irizpideak finkatzen dira.
Horrenbestez, honako hau
Lehenengoa. I. eranskinean agertzen diren enpresei diru-laguntzak ematea, bertan jasotako zenbatekoen arabera. Diru-laguntzen zenbateko osoa 800.000 euro da, eta adierazitako enpresek aurkeztutako prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisiak finantzatzera zuzenduko da.
Bigarrena. Agindu horren 5.4 artikuluaren arabera, I. eranskinean aipatzen diren zenbatekoak baldintzatuta daude dakartzan inbertsio-ahalegina egin izana egiaztatzera.
Hirugarrena. II. eranskinean jasotako eskaerak ez onartzea, bertan adierazten diren arrazoiak direla eta.
Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita; edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Gasteizko AdministrazioarekikoAuzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 15a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JAVIER RAMOS SALAZAR.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


