Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko azaroaren 19koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bitartez ebazten diren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko ekainaren 20ko Aginduz deituriko diru-laguntzak. Agindu horren bitartez, genero-ikuspegia udal-hirigintzan sartzeko 2012rako diru-laguntzak emateko oinarriak ezartzen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 19koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bitartez ebazten diren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko ekainaren 20ko Aginduz deituriko diru-laguntzak. Agindu horren bitartez, genero-ikuspegia udal-hirigintzan sartzeko 2012rako diru-laguntzak emateko oinarriak ezartzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 5742
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/11/19
  • Argitaratze-data: 2012/12/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aipatutako laguntzen deialdiari buruzko txostena aztertu da.

GERTAKARIAK

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko ekainaren 20ko aginduak genero-ikuspegia udal-hirigintzan sartzeko 2012rako diru-laguntzak emateko oinarriak ezartzen dituena.

Aginduan bertan, 5. artikuluan, adierazten dira aurreikusitako laguntzen eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Aipatutako agindu horretan aurreikusitako Balorazio Batzordeak epearen baitan aurkeztutako eskariak eta dokumentazioa ebaluatu ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena aurkeztu du.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko ekainaren 20ko aginduaren 9. artikuluak adierazten du diru-laguntzen deialdia ebazteko organoa Etxebizitza Sailburuordetza hau dela.

Aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriak aztertu ondoren

Lehenengoa. Udalei edota udal hirigintza elkarteei diru-laguntzak emateko aukera ukatzea jarraian zehaztuko diren dokumentuak idazteko, azaltzen diren arrazoiengatik.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Udalei, udal multzoei edota udalaren hirigintza-elkarteei diru-laguntzak ematea; jarraian zehaztuko diren diruz lagundu daitezkeen jarduerentzako, zehazten diren kopuruetan, urte bakoitzeko:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena. Ebazpen honi atxikitzea baremazio osoa taula formatuan, eskaera bakoitzaren puntuazio zehatzarekin.

Laugarrena. Diru-laguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira onuradunak, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Bosgarrena. Esleipen ebazpen hau jakinarazi eta 15 eguneko epea ukorik egin gabe igaro ondoren, onartutzat emango dugu diru-laguntza, eta emandako kopuruaren % 20ari dagokion lehenengo ordainketa egingo dizuegu onuradun erakundeei.

Seigarrena. Diru-laguntza jaso duten jarduerak aldatu edo moldatu nahi badira, idatziz jakinarazi behar da; aldaketak egin ahal izateko, Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak berariaz onetsi behar du eskaera. Hala dagokio ere, jarduera gauzatuko duen enpresa edo profesionala aldatu nahi baduzue.

Zazpigarrena. Lanak entregatzeko epea zortzi hilabete naturalekoa izango da, laguntza eman dela jakinarazi denetik hasita. Etxebizitzako sailburuordeak epe hori luza dezake horretarako emandako ebazpenean, gehienez 2013ko abenduaren 31 arte. Horretarako, erakunde onuradunak epea amaitu aurretik idatzizko eskaria egingo du, eta eskaerari erreferentziako Aginduaren 12. artikuluan zehaztutako dokumentazioa atxikiko dizkio.

Zortzigarrena. Ebazpen honen berri ematea interesdunei, eta jakinaraztea ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaiola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

Bederatzigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek honen berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 19a.

Etxebizitzako sailburuordea,

MARÍA PAZ LARRUMBIDE MORENO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.