- 56/2012 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu56/2012 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 246
- Hurrenkera-zk.: 5736
- Xedapen-zk.: 56
- Xedapen-data: 2012/11/21
- Argitaratze-data: 2012/12/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional; Sailak
Testu legala
Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau
Ameriketako Estatuen Erakunderekin, aztertzeko aukerarik dagoen lankidetzan jarduteko eta informazioa eta esperientziak trukatzeko AEEko jarduera eta programen inguruan, I. eranskinean jasotzen da.
Idahoko Estatuarekin lankidetza-hitzarmena, bi eskualdeen garapen ekonomiko eta kulturala bultzatzeko lotura-zubi berriak indartzeko, II. eranskinean jasotzen da.
Genero Berdintasunerako eta Emakumearen Ahalordetzeko NBEren elkar ulertzeko memoránduma (NBE-Emakumeak), zertarako eta, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko estrategia integrala garatzeko, partaidetza soziopolitikorako eta emakumeak ahalordetzeko Hego Amerikan, III. eranskinean jasotzen da.
Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmena. Helburua: unibertsitate-masterrak egiten diharduten ikasleen mugikortasunerako diru-laguntzak emateko modua arautzea, IV. eranskinean jasotzen da.
Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmena. Helburua: Paisaiaren Europako Itunari dagokionez prestakuntza- eta ikerketa-jarduerak burutzeko, V. eranskinean jasotzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Vitoria-gasteizko Udalaren arteko hitzarmena, boluntariotza sustatzeko, VI. eranskinean jasotzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 21a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
Asmoen adierazpen honen bitartez, Eusko Jaurlaritzak eta Amerikako Estatuen Erakundearen Idazkaritza Nagusiak (GS/OAS) adierazten dute borondatea dutela aztertzeko ea aukerarik dagoen zenbait gaitan lankidetzan aritu eta esperientziak eta informazioa trukatzeko; hala nola, GS/OASek bere estatuko kideen garapenerako eta hazkunde iraunkorrerako burutzen dituen jardueretan, Eusko Jaurlaritzak interesa baitu horietan lagundu eta parte hartzeko. Jarduera horien artekoak dira honako hauek sustatzea: erakundeak sendotzea, gobernu elektronikoa, gardentasuna eta gobernu irekia, enplegu aukerekin lotutako lanbideheziketa, lehiakortasuna eta ekoizpen sarea.
Aldeen arteko lankidetza burutu eta esperientziak eta informazioa trukatzeko, GS/OASen politikei eta prozedurei eta GS/OASen eta Espainiaren artean ezarritako hitzarmeni jarraituko zaie, beren eskumenak eta araudiak erabat errespetatuta.
Washingtonen izenpetuta, 2012ko urriaren 5ean.
Guillermo Echenique.
Espainiako Euskal Autonomia Erkidegoko Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.
José Miguel Insulza.
Amerikako Estatuen Erakundearen idazkari nagusia.
Boise-n, 2012ko otsailaren 20an.
HONAKOAK BILDU DIRA:
Alde batetik, Guillermo Echenique Gonzalez, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean.
Beste aldetik, Brad Litle, Idaho-ko gobernadoreordea, Idaho estatuaren izenean.
ETA ZERA ADIERAZI DUTE:
Idaho eta Euskadik lotura handia dute familiagatik, kulturagatik eta adiskidetasunagatik, oso hurbilekoak dira biak, eta are gehiago izango dira aurrerantzean, azkenaldian izandako harremanen ondoren, aukera dagoelako zubi berriak eraiki daitezen Idahoren nahiz Euskadiren garapen ekonomiko eta kulturalari bideak zabaltzeko.
Horren ondorioz, lankidetza-hitzarmena sinatu nahi dute bi aldeek ekonomiaren, hezkuntzaren eta kulturaren arloan egin nahi diren lan zehatzak bertan biltzeko, eta, zehazki, bakoitzak egin beharreko ekarpenak eta bestelako zenbait kontu mamitzeko.
Ekonomiaren arloan, Idahok baditu hainbat abantaila lehiakortasun kontuetan, beste aldeari eskaintzeko: Estatu Batuetan, herritarrentzako energia-iturri merkeak eta fidagarriak hornitzen punta-puntakoa da, adibidez, energia geotermikoa, hidroelektrikoa, gas naturala eta abar hornitzen; negozioko kostu baxuak ditu; zerga baxuak eta aurreikusteko modukoa du, eta balio zintzoetan oinarritutako gobernu estatala da. Gainera, Energiaren Ikasketen Programa berezia dauka, Idahoko Laborategi Nazionalean, eta nazioarteko kontuetan eskarmentu handikoa da: teknologia berrietako enpresa aitzindarietako asko bertakoak dira, eta asko munduan zehar barreiatuta daude, Euskadin bertan ere baditugu.
Kulturari eta hezkuntzari dagokionez, Idaho, eta, bereziki, Boise, mundu osoko euskal komunitate aktiboena eta garrantzitsuena da, bai bertako euskal erakunde askorengatik, bai egiten duten lanagatik, bost urtean behin, Jaialdia dela-eta, mundu osoko euskaldunen hiriburu bihurtzen baita. Ikastola, Museo eta Kultur Zentroa, eta Boise State Unibertsitateak ematen duen Euskal Ikaskuntza programa horren adibide garbia dira, ez dago horrelakorik kanpoko beste euskal komunitateetan.
Hori dela-eta, honako hitzarmen hau sinatzeko ados jarri dira bi aldeak, honako klausula hauen arabera
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hitzarmenaren helburua.
Hitzarmen honen bitartez EAEko Administrazio Orokorraren eta Idaho Estatuaren arteko lankidetza taxutu nahi da, bi eskualdeen ekonomia eta kultura garatzeko zubi berriak eraiki eta bermatzeko.
Bigarrena. Ekonomiara eta enpresara bideratutako ekintzak.
Ekonomia eta enpresa garatzeko ekintzak aurreikusten ditu hitzarmen honek:
Energien arloan bi eskualdeek zer interes berdin dituzten aztertzea, bereziki, energia berriztagarrien inguruan (Energiaren Euskal Erakundearen bitartez), bai eta teknologia berrien arloan ere, araztuz aukerarik balegokeen arlo horietako arloko prestakuntzan elkartrukeak egiteko, nekazaritzan eta teknologian aurrera egiteko.
Sektore horietako enpresei handitzen laguntzea, produktu berriak sartuz.
Estatu Batuetan kokatu nahi duten euskal enpresek Idahon jartzeko zer aukera duten aztertzea.
Euskal enpresentzako prospekzio-bisitak antolatzea, energia berriztagarrien arloan jarduten direnak, bereziki.
Idahoko eta Euskadiko enpresen artean Task Force (lan-taldea) eratzerik baden eta nola eratu behar den aztertzea.
Hirugarrena. Kultura eta hezkuntza bultzatzeko ekintzak.
Kultura eta hezkuntza garatzeko ekintza hauek aurreikusten ditu hitzarmen honek:
Bilboko Guggenheim Museoarekin elkarlana egin.
Bi lurraldeetako kulturazko euskal produkzioak batean eta bestean erakusteko bidea erraztu:
Euskadiko kultura-emankizunak Idahoko festibaletan agertzen lagunduz.
Idahoko euskal kultura-taldeak Euskadira etortzeko laguntza emanaz, hemengo euskaldunek diasporako euskaldunen agerpen kultural arrakastatsuenak ikusteko aukera izan dezaten.
Ikasleen elkartrukea bultzatu, batez ere, energia berriztagarrien, arkitekturaren edo arteen arloko unibertsitate-ikasleena.
Idahoko unibertsitateak Euskadira erakarri eta hurbildu, eta alderantziz.
Boise State Unibertsitateko Euskal Ikasketen Programari eta Boiseko Ikastolari laguntzen jarraitu.
Laugarrena. EAEko Administrazio Orokorraren eta Idahoko Estatuaren konpromisoak.
Bi aldeek hitza ematen dute hitzarmen honetan jasota dauden ekimenak mamitzeko ahalegina egiteko.
Horretarako, Bilbon eta Boisen bulego bana irekiko dute, eta alde bakoitzak beste aldeari bere bulegoa erabiltzen utziko dio.
Boiseko bulegoaren izena zera izango da: «Euskadik Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon daukan ordezkaritzaren Idahoko bulegoa».
Eta Bilbokoa, berriz, «Euskadiren Idahoko Bulegoa» izango da.
Alde bakoitzak jarri beharreko baliabide guztiak jarriko ditu bulegoek behar bezala egiteko lan, eta abian dauden egitasmoen jarraipena egiteko, besteak beste, sektore pribatuari laguntza emanez, eta elkarlanerako sail berriak esploratu beharko ditu.
Bosgarrena. Lankidetza-hitzarmenaren segimendua.
Bi aldeak ados jarri dira hitzarmen honen jarraipenerako Segimendu Batzordea eratzeko, eta batzorde horixe izango da hitzarmenaren xedea betetzeko beharrezko lankidetza eta koordinazioa eramango dituena.
Alde banako bina kidek osatuko dute Segimendu Batzordea:
Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria, edo berak izendatutako ordezkaria.
Lan Harremanetarako zuzendaria, edo berak izendatutako ordezkaria.
Idaho eta Euskadi Senidetzeko Fundazioaren lehendakaria, edo berak izendatutako ordezkaria.
Idaho eta Euskadi Senidetzeko Fundazioaren lehendakariordea, edo berak izendatutako ordezkaria.
Seigarrena. Indarraldia eta amaiera.
Sinatu eta hurrengo egunean bertan hartuko du indarra hitzarmen honek, eta 2012ko abenduaren 31 arte iraungo dio indarraldiak. Horren ondoren, urte naturaletan urtez urte luza daiteke, bi aldeek hala adosten badute idatziz adierazita.
Alde bakarrak amaitu nahi izatea nahikoa izango da hitzarmena amaitzeko, bi hilabete aurrez adieraztea da baldintza bakarra.
Zazpigarrena. Hitzarmenaren izaera eta interpretazioa.
Hitzarmen hau administraziokoa eta borondatezkoa da, interpretazioari dagokionez.
Hitzarmena taxutzen hasita, interpretazioa dela-eta desadostasunen bat sortzen bada, hasieran, Segimendu Batzordeari egokituko zaio adostasuna lortzea; ezingo balu, orduan, aldeek erabaki beharko dute.
Bi aldeek erabaki dute hitzarmen honek ez diola inongo legezko obligaziorik eragiten ez alde bati ez besteari.
Adostasuna adierazteko eta hitzartutakoa finko geratzeko, bi aldeek agiria sinatu dute, goiburuan idatzita datorren lekuan eta egunean.
New York, 2011ko urriaren 20a.
Patxi López Alvarez jauna, Eusko Jaurlaritzaren lehendakari eta legezko ordezkari gisa.
Michelle Bachelet andrea, Genero Berdintasunerako eta Emakumearen Ahalduntzerako NBEren Erakundearen (NBE-Emakumeak) zuzendari exekutibo gisa, Erakundea ordezkatuz, NBEren idazkari nagusiak 2010eko irailaren 14an kargurako egindako izendapenaren arabera.
ADIERAZI DUTE:
Lehenengoa. Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 1. artikuluak ezartzen duenez, «Euskal Herriak, bere naziotasunaren adierazgarri eta autogobernura iristeko, Autonomia erkidego gisa eratzen du bere burua Espainiako Estatuaren barruan, Euskadi zein Euskal herria izenez, Konstituzioarekin eta oinarrizko arau duen Estatutu honekin bat».
Bigarrena. Autonomia Erkidegoak bere eskumenak esleituta dauzkan sektore material bakoitzaren gainean proiektatzen da garapenerako lankidetza, eta Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du komunitatearen garapenean (toki-garapena) eta emakumeen egoeran, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 10.39 artikuluaren arabera.
Hirugarrena. Emakumeen eta gizonen berdintasun teorikoa eta praktikoa oinarrizko giza eskubideetako bat da, nazioarteko arauetan aitortua eta berretsia, hala nola diskriminazio mota oro desagerrarazteari buruzko Nazio Batuen Konbentzioan eta Beijingo Ekintza Plataforman, eta Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 9.2.d) artikuluan ezarritakoaren arabera, herri-aginte edo botere publikoek gizakien eta gizataldeen askatasuna eta berdintasuna zinezko eta benetako izan daitezen baldintzak eragitera eta oztopoak desagerraraztera bideratutako neurri oro hartu beharko dute.
Emakumeen parte-hartze soziopolitikoa lehentasunezko gaia izan da emakumeen egoera juridiko eta sozialari buruzko NBEren Batzordearen 55. edizioan, 2011ko otsailaren 22tik martxoaren 4ra bitarte antolaturikoan.
Izan ere, emakumeen ahalduntzea eta erabakiak hartzeko eta boterea baliatzeko prozesuetan haiek berdintasun-egoeran parte hartzea funtsezko gaiak dira berdintasuna, garapena eta bakea lortzeko, ahalduntze hori baliabideak baliatzeko eta norberaren eta komunitatearen bizitzan termino sozial, ekonomiko eta politikotan parte hartzeko beharrezko gaitasunak garatzeko prozesutzat kontuan hartuta. Lanaren eta etxeko erantzukizunen banaketa desberdinak, botere-harreman halaber desberdinen fruitu denak, mugatu egiten ditu emakumeek foro publikoetan erabakiak har ditzaten parte hartzeko aukerak aurkitzeko dituzten posibilitateak, eta egoera hori oraindik ere larriagoa da herrialde pobretuetan. Emakumeek ordezkapen eskasegia dute erabakiak hartzen diren esparruetan, izaera politikokoak edo ekonomikokoak direla, eta hori horrela, funtsezkoa da berdintasunaren aldeko politika publikoek emakumeen parte-hartzea susta dezatela maila guztietan, bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalaren funtsezko elementu baten bidez, hau da, elkarteak. Demokrazia paritarioaren kontzeptuaren oinarria zera da, gizartea berdin osatzen dutela emakume eta gizonek eta herritarren eskubideen erabateko egikaritzapena erabaki politikoak hartzeko bien ordezkaritza ekitatiboaren mende dagoela. Horregatik, erabaki politikoak hartzeko emakumearen parte-hartze erabateko eta berdintasunezkoa justizia- eta berdintasun-kontua da demokrazia paritario batean eta gizarte erabat demokratiko batean.
Laugarrena. Azken hamarkadetan, Latinoamerikako herrialde gehienek gero eta konpromiso handiagoa hartu dute genero-berdintasunarekiko, nazioarteko itunak sinatuta eta aldaketak sartuta beren legedi nazionaletan, ordezkapen politikoko kuota-sistemak onartuz tokian tokirako eta nazio osorako, eta emakumeen eskubideak defendatzeko mekanismoak instituzionalizatu eta sendotu dituzte. Dena den, eta hori guztia gorabehera, Latinoamerikako emakumeak orain ere gainordezkatuta daude biztanleriaren estratu pobreenetan eta zerbitzu publikoetan, eta emakumeei buruzko gizarte-politiketarako sarbide mugatua dute erabaki politikoak hartzen diren mailetan.
Bosgarrena. Eusko Jaurlaritzak 2005eko otsailaren 18an onartu zuen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea, aurrerapausoa planteatzen duena berdintasun-politikak garatzeko, beharrezko tresna gisa behar bezala erantzuteko eskakizunei genero-ikuspegiaren integrazioan eta administrazio-politika eta -jardun guztien sexu-berdintasuna lortzeko helburuan.
Horretarako, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan herri-aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipio orokorrak ezartzen ditu legeak, eta zenbait neurri ere arautzen ditu. Neurrion xedea da emakumeek eta gizonek bizitzaren arlo guztietan aukera eta tratu berdinak izan ditzaten bultzatzea eta bermatzea, eta, bereziki, emakumeen autonomia sustatzea eta gizartean, ekonomian zein politikan duten posizioa sendotzea, diskriminaturiko kolektiboa den aldetik. Lege horren atariko tituluak bi printzipio edo estrategia osagarri ere definitzen ditu, gaur egun nazioartean egokientzat hartzen direnak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko: genero-ikuspegiaren integrazioa eta ekintza positiboa.
Orobat, erakunde eskudunek nazioarteko instituzio eta erakundeekin harremanak eta parte hartzeko ildoak ezartzea erreminta eraginkorra da Lege horrek esleituriko helburuak betetzeko.
Seigarrena. Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen arabera, giza kapitalaren eta garapenerako lankidetzaren ikuskera integrala behar da, garapen-bidean dauden herrialdeetako garapenerako ekarpenetan inspiraturikoa, eta bereiziki Garapenerako Nazio Batuen Programan (GNBP).
Era berean, lankidetza deszentralizatua deiturikoan kokatzen da Memorandum hau garatuta abiarazi nahi den garapenerako lankidetza, hau da, estatuaz azpiko erakundeak eta tokiko korporazioak inplikatzen dituena, gizarte zibilaren hurbiltasun handiagoarekin eta inplikazio zuzenagoarekin, jardueraren erreferentziak gehien bat eskualde- eta toki-komunitateak direlarik.
Zazpigarrena. Otsailaren 22ko 1/2007 Legeak honako lotura-elementu hauek ezartzen ditu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren eta garapenerako lankidetzaren artean:
Genero-ikuspegia berariaz sartuko da lankidetza-ekimen guztietan.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea premia estrategikoa da demokrazia sendotzeko eta gizarte- eta ekonomia-arloan mundu bidezkoago, kohesionatuago, eta garatuago bat lortzeko.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ekintzak eta emakumearen ahalduntzearen bultzada lehentasunezkotzat hartuko dira.
emakumeak talde estrukturalki behartsuak dira garapenerako ekimenetan.
aldez aurretik lankidetza-esperientzia bat izandako herri eta herrialde pobretuak hartzen dira lehentasun geografikotzat.
Genero-ikuspegia zeharkako balioa da garapenerako lankidetzako jardunetan.
Zortzigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoa zenbait organorekin hornitu da eta organo horiek, dagokien eskumen-atribuzioari esker, egokiak dira memorandum honen garapena burutzeko, eta horien artean Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundea nabarmentzen dira.
Ildo horretan, Eusko Legebiltzarrak, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortzen duen otsailaren 5eko 2/1988 Legearen onarpenaren bidez, eta legearen zioen azalpenean aurreikusitakoari jarraiki, emakumeak diskriminatzeko modu guztiak kentzeko eta emakumeek gure Erkidegoko eremu guztietan parte har dezaten sustatzeko behar diren neurriak hartzeari eman zion lehentasuna eta, horretaz gain, gaiari dagokionez, ekintza koordinatua sustatzeko zeregina ere hartu zuen bere gain. Lege horren 2. artikuluari jarraiki, Erakundearen funtsezko xedea Euskal Herriaren politika-, ekonomia-, kultura- eta gizarte-bizitzako esparru guztietan gizonezkoen eta emakumekoen arteko benetako eta egiazko berdintasuna lortzea da, helburutzat finkatuta sexuen arteko berdintasuna ahalbidetzen duten egoerak bultzatzea eta hori bete-betean lortzeko izatezko eta zuzenbidezko eragozpenak kentzea, eta Euskadin emakumearen aurkako diskriminazio modu guztiak kentzea.
Orobat, ekainaren 19ko 5/2008 Legeak sorturiko Garapenerako Lankidetzaren Agentzia da, Garapenaren Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen mandatuaren ondoren, garapenerako lankidetzako politikaren plangintza lantzeaz arduratzen den erakundea, baita plangintza hori koordinatzeaz, kudeatzeaz eta egikaritzeaz ere, pobreziaren aurka borrokatzea eta herrialde pobretuetan giza garapen jasangarria sustatzeko. Erakunde horren helburua zera da, plangintza lantzea eta Eusko Jaurlaritzaren garapenerako lankidetzako politika koordinatu, kudeatu eta egikaritzea, eta esleituta dauzkan eginkizunak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren helburua modu aktiboan kontuan izanda garatu behar dira.
Bederatzigarrena. Genero Berdintasunerako eta Emakumearen Ahalduntzerako NBEren Erakundea (NBE-Emakumeak) Nazio Batuen Erakundearen barruko 2010eko uztailaren 2ko NBEren Batzar Orokorraren 64/289 Ebazpenaren arabera ezarritako erakundea da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren helburua, emakumeen ahalduntzea eta dagozkien eskubideen egikaritzapena lortzeko. NBE-Emakumeak mandatuak lehendik bazeuden zenbait egitura biltzen eta fusionatzen ditu, hala nola Emakumearen Aurrerabiderako Atala (DAW), Ikerketako eta Emakumearen Sustapenerako Gaikuntzaren Nazioarteko Institutua (INSTRAW), Emakumearentzako Nazio Batuen Garapen Funtsa eta Generoko eta Emakumearen Aurrerabideko Gaietako Aholkulari Bereziaren Bulegoa (OSAGI).
Honako hauek arautzen dute mandatua: Beijingo Ekintza Plataformak, emakumearen aurkako diskriminazio modu guztiak ezabatzeko hitzarmenak, Nazio Batuen Batzar Orokorraren 55/2 Ebazpenak onarturiko Milurtekoaren Deklarazioak, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren dagozkion ebazpenek, Emakumearen Egoera Juridiko eta Sozialaren Batzordearen ebazpenek eta Nazio Batuen aplikatzekoak diren gainerako tresna eta arauek. Gida-erakunde eta erakunde koordinatzaile gisa duen eginkizuna da NBE-Emakumeak erakundearen egitekoaren ardatza, harturiko konpromisoak ziurtatzeko Nazio Batuen sistemak generoen arteko berdintasunari eta genero-ikuspegia gaineratzeari dagokienez egiten dituen ahaleginak herrialde horietako neurri jakin batzuetan gauza daitezen.
Hamargarrena. Generoen arteko Berdintasunerako eta Emakumeen Ahalduntzerako Nazio Batuen Plan Estrategikoak, 64/289 Ebazpenaren 77. paragrafoan ezarritakoari jarraiki formulatutakoak, erakundearen ikuskera, egitekoa eta lehentasunak ezartzen ditu estatu kideekiko eta Nazio Batuen sistemarekiko duten laguntza-eginkizunean, berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen arloan. 2011-2013 aldia hartzen du Planak, 2017. urteraino pentsatua badago ere, eta hori horrela, 2013. urtean ebaluatu eta berrikusiko dute Nazio Batuetako beste erakunde, funts eta programetako programazio-zikloekin harmonizatzeko.
Plan horrek emaitzen honako esparru bateratu hau biltzen du: emaitzen esparru bat garapen-arloan, emaitzen esparru bat kudeaketa-arloan eta emaitza integratuen esparru bat. Garapen-mailako emaitzen esparruak sei helburu nagusi biltzen ditu eta horretako bakoitzak, halaber, emaitzak, helburuak eta definituriko adierazleak biltzen ditu. Helburu horiek honako hauek dira:
emakumeen lidertza eta parte-hartze zibiko eta soziopolitikoa gehitzea.
emakumeek ahalduntzerako eta alor ekonomikoko aukeretarako duten sarbidea gehitzea.
emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeriari aurrea hartzea.
emakumeen lidertza gehitzea bakearekin, segurtasunarekin eta laguntza humanitarioarekin loturiko jardueretan.
genero-ikuspegia duten plan eta aurrekontuak lortzea.
generoen berdintasunari eta ahalduntzeari buruzko mundu osoko arau, politika eta parametroak modu dinamikoan aplikatzea, sortzen ari diren gai, erronka eta aukerei erantzunez eta maila guztietan neurriak hartzeko oinarriak finkatuta.
Kudeaketa-arloko emaitzen esparruak lau talde ditu sistema osoa hartuta, eta funtsezkoak dira emaitzak lortzeko garapen-arloan. Honako hauek dira:
koordinazio-eginkizuna egikaritzea Nazio Batuen sisteman.
emaitzen lorpenean, txostenen aurkezpenean, jakintzen kudeaketan eta ebaluazioan oinarrituriko kudeaketa-kultura bat instituzionalizatzea.
eraginkortasun instituzionala gehitzea.
baliabideak lortzea erakundearen helburuak betetzeko.
Emaitza integratuen esparruak Plan estrategikorako aurreikusitako diru-sarrerak biltzen ditu.
Planaren egikaritzapen modalitateak ere biltzen ditu planak berak estaturako, eskualderako eta mundu osorako; eskualdeko atalek eskualdeko estrategien ezarpena gainbegiratuko dute, barne-kudeaketako mekanismo gisa mundu osorako Plan Estrategikoaren aplikazioa babesteko. Eta eraginpeko herrialde bakoitzeko eredu estrategiko bat hartzearen alde egiten du, epe ertainera helburu jakin batzuk eta dagozkion emaitzak ezarriko dituenaren alde. Herrialdeen arabera programa-ereduak hartzen ez diren bitartean, NBE-Emakumeak erakundean gaur egun dauden programazio-prozedurak aplikatuko dira betiere.
Azkenik, gainbegiratzeari, txostenen aurkezpenari eta Planaren aplikazioaren ebaluazioari dagokion idatz-zatia biltzen du.
Hamaikagarrena. 2011ko martxoan amaitu zen Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak eta UNIFEM Emakumearen Nazio Batuaren Funtsak sinaturiko lankidetza-hitzarmenaren indarraldia, generoarekiko sentsibleak diren aurrekontu-prozesu eta parte-hartze prozesuen bidez gobernagarritasun demokratikoa indartzeko.
Izan ere, generoarekiko sentsibleak diren aurrekontuak erreminta indartsu eta berritzailea dira, eta aurrekontua helburuen lorpenaren kontrol-tresna eta plangintza-tresna denez, gobernuek genero-berdintasunarekin duten egiazko konpromisoa neurtzea ahalbidetzen dute, politika publikoak dagozkien aurrekontu-esleipenekin lotzen baitituzte. Bestalde, kudeaketa publikoaren gardentasuna, kontu-arrazoien ematea eta demokratizazioa sendotzen dute, eta aldi berean ahalduntzea eta erabakiak hartzeko prozesuetako emakumeen parte-hartze handiagoa bultzatzen dute.
Egungo araudia eta Generoen berdintasunerako eta Emakumeen Ahalduntzerako Nazio Batuen Plan Estrategikoaren edukiak direla-eta, sinatzaileek adierazi dute orain arte indarrean izan den Hitzarmena indartzeko eta berritzeko premia Memorandum honen bitartez eta Memoranduma etorkizunean garatzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen parte-hartze soziopolitikoa eta ahalduntzea bultzatzen duten zenbait estrategiaren bidez.
Adierazitako guztiarengatik, sinatzaileek:
ADOSTU DUTE:
Lehenengoa. Elkar ulertzerako Memorandum hau sinatzea, eta horren arabera sinatzaileek adierazten dute lankidetza-esparru bat garatzeko asmoa Eusko Jaurlaritzaren eta Genero Berdintasunerako eta Emakumearen Ahalduntzerako NBEren Erakundearen (NBE-Emakumeak) artean, estrategia integral bat garatzeko emakumeen eta gizonen berdintasunaren eta emakumeen parte-hartze soziopolitikoaren eta ahalduntzearen alde Hego Amerikako lurralde-esparruan.
Bigarrena. Lankidetza-esparru hori Genero Berdintasunerako eta Emakumearen Ahalduntzerako NBEren Erakundeak (NBE-Emakumeak) Hego Amerikako lurralde-esparruan lantzen dituen proiektuekiko garatuko da, 2011-2013 aldirako Erakundearen Plan Estrategikoari jarraiki.
Arestian adierazi denez, Plan estrategikoaren garapen-mailako emaitza-esparruaren helburuak honako hauek dira:
emakumeen lidertza eta parte-hartze zibiko eta soziopolitikoa gehitzea.
emakumeek ahalduntzerako eta alor ekonomikoko aukeretarako duten sarbidea gehitzea.
emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeriari aurrea hartzea.
emakumeen lidertza gehitzea bakearekin, segurtasunarekin eta laguntza humanitarioarekin loturiko jardueretan.
genero-ikuspegia duten plan eta aurrekontuak lortzea.
generoen berdintasunari eta ahalduntzeari buruzko mundu osoko arau, politika eta parametroak modu dinamikoan aplikatzea, sortzen ari diren gai, erronka eta aukerei erantzunez eta maila guztietan neurriak hartzeko oinarriak finkatuta.
Hirugarrena. Adierazitako helburu eta esparruen barruan, lankidetza garatzeko eremu nagusiak honako hauek dira:
emakumeen sare asoziatiboa eta beste antolamendu sare batzuk, elkarte berrien eraketa sustatuta eta jada badauden jarduerak dinamizatu eta babestuta, eta, oro har, emakumeen ordezkapenaren, lidertzaren eta eraginaren sustapenaren bidez parte-hartze zibikoaren esparru guztietan.
emakumeen eta haien ordezkapena, lidertza eta eragina sustatzea boterea egikaritzeko eta erabakiak hartzeko esparru guztietan.
emakumeen produkzio-bitartekoetarako, lan duin baterako eta aberastasunaren sorrerarako, baliabide ekonomikoetarako eta haien gaineko kontrolerako sarbidea indartzea.
prebentzio- eta laguntza-neurriak hartzea emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeriaren alorrean.
babes eta laguntza teknikoa agintari publikoentzat, genero-ikuspegiaren integrazioa sustatuz politika eta programa guztietan, bereziki, dagozkien gobernuek landuriko aurrekontuen alorrean, horietan genero-ikuspegia sartuz elementu berritzaile gisa.
dibulgazioa, sentsibilizazioa, prestakuntza eta gaikuntza oro har ekonomiaren eta generoaren arloan, eta bereziki generoarekiko aurrekontu sentsibleen arloan, baita emakumeen lidertzaren eta antolamendu-teknikaren arloan ere, dagozkien gobernuen esparrukoak zein gizarte zibilekoak, hala badagokio, teknologia berriak erabilita, Gizarte Zientzien Latinoamerikako Fakultatearen bidez (FLACSO).
eta, oro har, adierazitako helburu eta esparruei jarraiki sinatzaileek adostuta ezartzen duten beste edozein, betiere Konstituzio Epaitegiaren maiatzaren 26ko 165/1994 Epaian ezarritako mugak errespetatuta.
Laugarrena. Tresna hau aplikatzearen ondorioz izan daitezkeen finantza-betebeharrei sinatzaileek urteko ohiko aurrekontuen kargura eta dagozkien araudiak beteta erantzungo zaie.
Bosgarrena. Batzorde Misto bat eratuko da, alderdi sinatzaile bakoitzeko kideek osaturikoa.
Seigarrena. Memorandum hau garatzeko, eta betiere Batzorde Mistoaren proposamenen arabera, beharrezko hitzarmen espezifikoa/k formalizatuko da/dira, jarduera, ekimen, ekintza edo proiektu espezifikoak bilduko dituenak/dituztenak, baita horiek lortzeko estrategia eta tresnak, beharrezkoa den finantzaketa eta jardun guztien dagokien ebaluazioa eta jarraipena ere, eta lehentasuna izango du hitzarmen horren/horien interpretazioari edo aplikazioari buruzko edozein desadostasun edo zalantza era adiskidetsuan konpontzeak.
Era berean, kasu bakoitzean egokientzat jotzen den moduan ezarri ahalko da jakintza-trukea, eta hainbat modutan egikaritu ahalko da, hala nola informazio-ekarpenak, aholkularitza eta laguntza teknikoa, adituen trukea, giza baliabideen prestakuntza, mintegien edo antzeko ekitaldien egikaritzapena.
Zazpigarrena. Dokumentu hau ez da juridikoki loteslea eta ez dago Nazioarteko Zuzenbidearen pean.
Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria,
Patxi López Alvarez jauna.
Genero Berdintasunerako eta Emakumearen Ahalduntzerako NBEren Erakundearen (NBE-Emakumeak) zuzendari exekutiboa,
Michelle Bachelet andrea.
Guillermo Echenique González jauna, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.
Francisco Javier Gil Goikouria jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) Akademia Antolakuntzarako errektoreordea.
ESKU HARTU DUTE:
Lehenengoak, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko (EAE) Administrazio Orokorraren izenean, eta hura ordezkatuz.
Bigarrenak, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHUren) izenean eta ordezkari moduan.
Alde biek lankidetza komenio hau sinatzeko beharrezkoa den gaitasun juridikoa izanik,
ADIERAZTEN DUTE:
Alde biek Euskal Herriaren eta Argentina, Kolonbia Mexiko eta Venezuelaren arteko harreman kulturalak sendotu eta hezkuntzaren nahiz zientziaren arloko lankidetza sustatu nahi dute, EAEk lotura estua bezain berezia daukalako herrialde horietako historiarekin eta kulturarekin.
Euskal Herriko Unibertsitateak masterrak irakasten ditu eta abian jarriko den programaren bitartez, herrialde bakoitzak (Argentinak, Kolonbiak, Mexikok eta Venezuelak) ikasleak bidali ahal izango ditu 2012-2013 ikasturtean emango diren masterretara, eta ikasleok eskatu ahal izango dituzte komenio honen bidez ezarriko diren diru laguntzak.
Jaurlaritzako Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urtarrilaren 12ko 1/2001 Dekretuaren arabera, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia da lehendakariari laguntzen diona Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpo Harremanetan estrategia politiko-instituzionala definitzen eta zuzentzen eta, zehazki, bera da kanpo-harremanetan eragina duten jarduerak gauzatzen dituzten entitate publiko edo pribatuekiko harremanak garatzen dituena.
Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak 51. artikuluan dioenez, "Zeinek bere eskumenen esparruan, unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailak eta unibertsitateek ikasleek goi-mailako irakaskuntzako Europako esparruan mugikortasuna izatea bultzatuko dute. Hartarako, bekak eta ikasketetarako laguntzak eta kredituak emateko programak zabalduko dituzte, edo, kasua hala bada, Europar Batasunaren beka eta laguntza-programak osatuko.
Artikulu hori aplikatuz, eta bertan aipatzen den Europako testuingurua gaindituz, UPV/EHUk beharrezkotzat jotzen du Argentina, Kolonbia, Mexiko eta Venezuelako unibertsitateetako ikasleentzat beka-deialdia egitea haien mugikortasuna bultzatzeko, ikasketak atzerrian egiteak dakarren zama ekonomikoa arinduz. Izan ere, UPV/EHUk jakin badaki garrantzitsua dela goi-mailako ikasketetan mugikortasuna bultzatzea. Euskadik ordezkaritzak dituela herrialde horietan.
Bestalde, UPV/EHUren estatutuak onartzen dituen otsailaren 15eko 17/2011 dekretuaren arabera, UPV/EHUk lankidetza programak bultzatuko ditu, beste herrialde eta herri batzuetako ikasleek unibertsitate honetara etortzeko aukera izan dezaten, herri eta herrialdeon aurrerapenari eta hobekuntzari begira. Era berean, arrazoi ekonomikoen ondorioz UPV/EHUn ikasteko aukerarik gabe inor geratu ez dadin, ikasketak egiteko laguntza sistema sustatuko du UPV/EHUk.
Alde bien adostasunarekin zehaztuko dira lankidetza-hitzarmen honen alderdiak, eta hitzarmena legezko egitean honako arautegi honi jarraituko diote: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratua arautzen duena, 52. artikulua; eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzak bermatu edota itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena. Araudi horietan ezarrita daude lankidetzaren bidez diru-laguntzak gestionatzen dituzten erakundeek bete beharreko baldintzak, arauak eta eginbeharrak.
Komenio honen helburua da aipatutako herrialdeetako ikasleak UPV/EHUn prestatzeko lehendik koordinatu diren laguntza programak hobetzea, eta ikasle horiek ez geratzea UPV/EHUn ikasi barik bizi kostuen arteko aldea dela eta.
Adierazitakoa kontuan hartuta, aldeek komenio hau sinatzea erabaki dute eta honako klausula hauek ezarri dituzte:
KLAUSULAK
Lehenengoa. Komenioaren helburua.
Komenio honek Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza egituratzea du helburu nagusi, Argentina, Kolonbia, Mexiko eta Venezuelako ikasleei diru laguntzak emateko, UPV/EHUko unibertsitate masterretan direlarik.
Bigarrena. Konpromiso ekonomikoak.
Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bitartez, 24.250- euro jarriko ditu 2012ko aurrekontuaren kargura.
Akademia Antolakuntzarako errektoreordetzak 72.000 euro jarriko ditu 2012.eko aurrekontuaren kargura.
Horrela, 16 ikasleri lagunduko diete matrikula gastuak, mantenua eta ostatua ordaintzen, eta horrela sorterriaren eta herrialde hartzailearen artean bizi kostuan dagoen aldea arinduko diete.
Hirugarrena. Onuradunak.
Argentina, Kolonbia, Mexiko edo Venezuelako nazionalitatea duten ikasleak izango dira onuradunak, betiere, programa eta deialdi bakoitzean zehaztutako eskakizunak betetzen badituzte.
Laugarrena. Deialdia.
Euskal Herriko Unibertsitateak kasuan kasuko deialdia onartu eta egingo du eta, horrez gain, gaitasunaren, merezimenduaren eta publizitatearen printzipioak bermatuko ditu. Horretarako, gutxienez, espediente akademikoa eta curriculum vitaea edukiko ditu kontuan.
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak deialdia zabalduko du Euskadiren ordezkaritza hauen bidez: Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritza; Kolonbia, Venezuela eta Erdialdeko Amerikako Ordezkaritza; eta Estatu Batuetako, Kanadako eta Mexikoko Ordezkaritzak Mexikon duen bulegoa. Jaurlaritzak, gainera, laguntzak kudeatzen lagunduko du. Horretarako, eginkizun hauek beteko ditu:
Eskaerak egiteko inprimakiak doan utziko ditu interesdunen eskura.
Eskaerak jaso eta erregistratuko ditu.
Aurkeztutako eskaerak eta dokumentu osagarriak aztertu eta egiaztatuko ditu, eta osatu gabeko eskaerak edo eskaera akastunak egonez gero, akats horiek zuzentzeaz arduratuko da. Horretarako, interesdunari jakinaraziko dio hamar eguneko epea duela akatsak zuzentzeko, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluaren arabera.
Eskabideak aztertuko ditu, eta balioespen irizpide objektiboen arabera bekak emateko edo ukatzeko proposamenak egingo ditu, eskatzaileek baldintzak betetzen dituzten ala ez kontuan hartuta.
UPV/EHUko Akademia Antolakuntzako Errektoreordetzari espediente osoak eta hautatutako ikasleen zerrendak bidaliko dizkio, eta hautaketa prozesuari buruzko informazioa emango dio.
Euskadiren ordezkaritza hauek arduratuko dira eskabideak biltzeaz: Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritza; Kolonbia, Venezuela eta Erdialdeko Amerikako Ordezkaritza; eta Estatu Batuetako, Kanadako eta Mexikoko Ordezkaritzak Mexikon duen bulegoa.
Bosgarrena. Hautaketa.
Goian aipatutako Euskadiren ordezkaritzek egingo dute eskabideen lehen hautaketa, deialdian zehaztutako irizpideak kontuan hartuta. Esan bezala, hauek dira ordezkaritzok: Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritza; Kolonbia, Venezuela eta Erdialdeko Amerikako Ordezkaritza; eta Estatu Batuetako, Kanadako eta Mexikoko Euskadiren Ordezkaritzak Mexikon duen bulegoa. Diru laguntza, ordea, Euskal Herriko Unibertsitateak esleituko du.
Seigarrena. Jarraipen Batzordea.
Jarraipen Batzordea eratuko da eta aldeetako ordezkarien kopurua berbera izango da. Batzordeak hitzarmena interpretatuko du eta onuradunak hautatuko ditu. Honako hauexek izango dira batzordekideak:
Julián Celaya Loyola, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria.
Ainhoa Alday Palacios, Kanpo Harremanetarako zuzendaria.
Miren Pilare Cajaraville Bereciartua, Master eta doktorego eskolako zuzendaria.
Miren Elixabete Larrinaga Artetxe andrea, Nazioarteko Mugikortasunerako zuzendaria.
UPV/EHUko Master eta doktoregoko eskolako zuzendaria koordinatzailea izango da eta harremanetarako erreferentzia izango da Euskadin diru laguntzen onuradunentzat.
Zazpigarrena. Ordaintzeko era.
Komenio hau sinatu ondoren, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Euskal Herriko Unibertsitateari ordainketa bakarrean egingo dio diru ekarpena.
Dena dela, 2012.eko abenduaren 20a baino lehen, Jarraipen Batzordeak laguntza nora joan den justifikatu beharko du eta azken txostena aurkeztu beharko du, egindako ekarpenaren erabilera azaltzeko.
Era berean, Euskal Herriko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Administrazio Publikoko Saileko Kontrol Ekonomikorako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eskatzen dioten informazioa emango die komenio honen kontura jasotako baliabideez.
Zortzigarrena. Iraupena.
Komenio honek ondorioak izango ditu sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera, eta urtebeteko indarraldia izango du, sinatzen den egunetik kontatzen hasita.
Hitzarmen hau indarrik gabe utzi ahal izango da, aldeek ez badituzte betetzen hitzarmenean zehaztutako baldintzak edo indarreko legeriak honelako hitzarmenetarako ezarritakoak, bereziki honako hauek: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua, Euskadiko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratua arautzen duena; eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru laguntzen berme eta itzulketei buruzko araubide orokorra arautzen duena.
Ados daudela adierazteko, aldeek komenio honen bina ale sinatu dituzte, bi mila eta hamabigarreneko ekarnaren 27an.
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordea,
Francisco Javier Gil Goikouria.
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 15a.
Alde batetik: María del Pilar Unzalu Pérez de Eulate andrea, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Gobernu Kontseiluak 2012ko urriaren 9an egindako bilkuran hitzarmen hau izenpetzeko baimena eman baitzion.
Bestetik: Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko aurrerantzean EHU errektore gorena, unibertsitatearen izenean eta haren ordezkaritzan, xedapen hauetan ezarritako esleipenen arabera: apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoko 20.1 artikuluan (ULO) eta otsailaren 15eko 17/2011 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuen 178. artikuluan (2011ko otsailaren 24ko EHAA).
Aipatutako alde horiek zein bere erakundearen izenean eta ordezkari moduan dihardute, eta aitortzen zaie hitzarmen hau izenpetzeko beharrezko ahalmen juridikoa eta jardutekoa dutela.
ADIERAZTEN DUTE:
Paisaiari buruzko Europar Hitzarmena, Florentziako Hitzarmena ere esaten zaiona, Europako Kontseiluak sustatu du eta, orain arte, 27 estatu kidek eta Europako zenbait eskualdek berretsi dute. Paisaiari buruzkoa soilik den nazioarteko lehen tratatua da, eta, bere ikuskera eta postulatuetan, Europako lurralde osoa kontuan hartzen du, bai natura- eta landa-eremuak, bai hiri-eremuak eta hiri-inguruetakoak.
Euskal Autonomia Erkidegoak gorputz arau-emaile propioa dauka Lurraldearen Antolamenduaren esparruan. Egoera hori Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearekin hasi zen. Lege hori lurralde-antolamenduaren gidalerroak, lurralde-plan partzialak eta sektoreetako lurralde-planak onartzeko dekretuen bidez garatu zen, haietan biltzen baitira paisaiari buruzko parametroak, Florentziako Hitzarmenean jasotakoaren arabera.
Florentziako Hitzarmenak bereziki azpimarratzen du prestakuntzaren eta hezkuntzaren beharra, eta paisaiaren arloko adituen prestakuntza sustatzen du.
Gaur egun, paisaiari eta haren plangintzari nahiz kudeaketari buruzko masterrak daude Europan, baina Euskal Autonomia Erkidegotik hurbil ez dauden lurralde-esparruetan kokatuta, eta, horrenbestez, eskualde-mailan horrelako ikasketak eskasak direla ikusten da.
Euskal Autonomia Erkidegoa, Gobernu Kontseiluak 2009ko uztailaren 21ean hartutako erabaki bidez, Paisaiari buruzko Europar Hitzarmeneko printzipioei, arauei eta postulatuei atxiki zitzaien. Hitzarmen horrek, besteak beste, bi helburu nagusi hauek ditu: paisaien babesa, kudeaketa eta ordenazioa sustatzea eta esparru horretan europar lankidetza antolatzea. Zehazki, paisaia lurraldearen antolamendu-politiketan ondo integratzen dela bermatzeko hitzarmen horretan jasotako neurriak bultzatzeko konpromisoa hartu du erkidegoak, bai eta hezkuntza- eta sentiberatze-esparruetan hainbat ekintza abiarazteko eta gai honetan adituak prestatzeko konpromisoa ere.
Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aktiboki bultzatu du gai hori, hitzarmen batzuk hitzartuz; horietako bat honen lehenxeagokoa da, Paisaiaren inguruko Europako hitzarmenarekin lotutako hezkuntza, zabalkuntza eta sentsibilizazio jarduerak egiteko eta paisaiaren plangintza eta arkitektura masterra martxan jartzearen bidezko prestakuntza eta ikerkuntza lankidetza hitzarmena 2011ko ekainaren 8an sinatzearen bidez hain zuzen. Hitzarmen honen indarraldia 2012ko ekainaren 30era artekoa da, eta ados jarri dira alderdi biak eta arrakasta itzela izan duenez hitzarmenak, bide beretik jarraitzea erabaki dute.
Eusko Jaurlaritzaren lege-egutegian aurreikusitakoaren arabera, gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Paisaiaren Legearen proiektua idazten ari dira. Lege-proiektu horren bidetik, administrazio honen xedeen artean Paisaiaren inguruko Europako Hitzarmenaren gaineko hezkuntza, zabalkuntza eta sentsibilizazio jarduerak jarraitzea dago.
Horren guztiaren ondorioz, betiere lankidetzan aritzeko asmoz, aldeek lankidetza-hitzarmen hau egitea erabakitzen dute, honako klausula hauekin.
ARAUAK
Lehenengoa. Helburua.
Hitzarmen honen xedea da 2012 eta 2013ko ekitaldietan Paisaiaren inguruko Europako Hitzarmenaren gidalerroen gaineko ikerkuntza eta prestakuntza jarduerak abian jartzeko beharrezko izapideak gauzatzea.
Bigarrena. Ekintza-motak.
Hitzarmenaren helburua betetzearren, Euskal Herriko Unibertsitateak honako hauek egingo ditu, UFI Global Change and Heritage-ren eta berorri lotutako sailen bidez:
EHUn ikasketa hauek sortzeko baimena emateko behar diren izapideak egingo ditu: «Paisaiaren kudeaketa: lurraldea, hiria eta ondarea» master ofiziala eta «Estrategias Científicas Interdisciplinarias en Patrimonio y Paisaje (ECIPP) / Diziplinarteko Estrategia Zientifikoak Ondarean eta Paisaian (DEZOP) / Scientific Cross-disciplinary Approaches to Heritage and Landscape (SCAHL)» doktorego-programa.
Ikasketa horiek sortu eta eskaintzeko, EHUko Gobernu Kontseiluak onartu beharko ditu; Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatu beharko ditu; Eusko Jaurlaritzak baimendu beharko ditu; eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak onartu beharko ditu ikasketa horien tituluak.
Paisaiaren Europako Hitzarmeneko gaiekin lotutako doktore-tesiak egiten lagunduko du. Gaur egun, doktorego-ikasketa ofizialak arautzen dituen 99/2011 EDaren aurreko arauen araberako doktorego-programetan garatzen dira.
Hirugarrena. Erakundearteko jarraipen-batzordea.
Alde sinatzaileek beren burua behartzen dute hitzarmena sinatu eta hilabeteko epean jarraipen-batzorde bat eratzera, hitzarmenean jasotako egintzak ebaluatzeko.
Alde bakoitza bi kidek ordezkatuko dute, eta Presidentetza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izango du, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Lurraldearen Antolamendurako zuzendariaren bidez.
Laugarrena. Aurrekontua.
Hitzarmenean aipatutako jardueren aurrekontua 90.000 eurokoa da, 2012ko ekitaldian (15.000 euro) eta 2013ko ekitaldian (75.000 euro) egin beharreko jarduerei dagokienez, 12.0.1.10.21.0000.1.429.00.43130.002.H partidaren kontura.
Bosgarrena. Aldeen ekarpena eta konpromisoak.
Hitzarmenean jasotako helburuak lortzeko eta aurreikusitako egintzak gauzatzeko, hitzarmenaren sinatzaileek ekarpen eta konpromiso hauek erabaki dituzte:
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak hitzarmeneko jarduerak egitea finantzatuko du, hau da, 90.000 euro, eta horietatik 15.000 euro 2012. urteari dagozkio, eta 75.000 euro 2013. urteari.
Euskal Herriko Unibertsitateak bigarren klausulako ekintzak egingo ditu hitzarmen honen xedeak kontuan izaki.
Eranskinean sartu da hitzarmenaren bidez finantzatzeko kopuruak justifikatzeko taula.
Seigarrena. Ordaintzeko era.
Ekarpenak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ordainduko dizkio Euskal Herriko Unibertsitateari, honela banatuta:
2012ko ekitaldiaren kontura, 15.000 euro ordainduko dira hitzarmen hau sinatzean.
2013ko ekitaldian zordunduta, 75.000 euro ordainduko dira, honela banatuta:
Lehendabizi, 25.000 euro ordainduko zaizkio EHUri uztailaren 30a baino lehen, egun horretarako eginda dauden jarduketei buruzko txostena aurkeztu eta egindako gastuak arrazoitu ondoren.
Azken ordainketa 50.000 eurokoa da eta abenduaren 31 baino lehen egin beharko da, agindutako lan guztiak bete direla azaltzeko txostena aurkeztu eta gero bai eta lanok gauzatzeko gastuak justifikatu ostean.
Ordainketa hori banku bidezko transferentziaz egingo da, EHUren aurrekontuen kontura.
Zazpigarrena. Aldaketak.
Alde sinatzaileak behartuta daude berariaz eta berehala jakinaraztera edozein gertaera, baldin eta hitzarmen honetan jasotako proiektuen helburua, izatea edo baldintzak funtsean aldatzen baditu, edo haiei funtsean eragiten badie.
Zehazki, hasieran aurreikusitako eta hitzarmen honetan jasotako egintzen edozein aldaketa, bestelakotze edo ordezte Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritzak jakinarazi eta onartu beharko du.
Zortzigarrena. Indargabetzeko arrazoiak.
Hitzarmen hau sinatzen duten aldeei bagagozkie, hura indargabetzeko arrazoia izango da hitzarmeneko klausulak ez betetzea, hala nola ez betetzea bere izaeraren inguruan indarreko legediak jasotzen duen beste edozein klausula.
Bederatzigarrena. Hitzarmena interpretatzeko araubidea.
Hitzarmen hau administrazio-hitzarmena da, eta aplikatzekoa den antolamendu juridiko-administratiboaren bidez interpretatu eta garatuko da.
Hitzarmen honen bidez edo hitzarmena gauzatzean sor daitezkeen arazoak hirugarren klausulan ezarritako Segimendu Batzordeak ebatziko ditu.
Hamargarrena. Indarraldia.
Hitzarmen hau, sinatzen den egunean sartuko da indarrean, eta 2013ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.
Beren adostasunaren erakusgarri, parte-hartzaileek hitzarmenaren hiruna ale sinatzen dute, goialdean adierazitako lekuan eta egunean.
Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
María del Pilar Unzalu Pérez de Eulate.
Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea,
Iñaki Goirizelaia Ordorika.
taula. Hitzarmenaren bidez finantzatuko diren diru kopuruen justifikazioa (kontzeptuka eta urteka).
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 31.
HONAKO HAUEK BILDU DIRA:
Alde batetik: Gemma Zabaleta Areta andrea, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta haren ordezkari gisa.
Eta bestetik: Javier Maroto Aranzábal jauna, Vitoria-Gasteizko alkatea, Tokiko Gobernu Batzarrari Laguntzeko Organoaren titularrak lagunduta.
Bi alderdiek elkarri onartu diote Iegezko gaitasun nahikoa dutela dagokion erakundeen izenean hitzarmen hau sinatzeko, eta horretarako, honako hau
ADIERAZI DUTE:
Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen ekarpen nagusia Euskal Administrazioak boluntariotza sustatzeko hartzen duen konpromisoa da, aldi berean herritar guztiek gizartea eraikitzen jarduteko duten eskubidea azpimarratuz. Legearen 12. artikuluak boluntarioen lana erraztu eta sustatzeko asmotan, euskal administrazio publikoek, besteak beste, honako ekimen hauek bultzatuko dituztela dio: boluntariotza antolatua sustatzeko bitartekoak jarri, boluntarioak dituzten erakundeak iraunarazteko eta horien heziketa eta ekimena bultzatzeko hitzarmenak sinatu eta erakundeei informazioa, dokumentazioa, aholkuak eta laguntza teknikoa emateko zerbitzuak.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 12. artikuluak ezartzen duenaren arabera Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari beste egiteko eta jardun-arlo batzuen artean boluntariotzarena dagokiola.
Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 22ko 42/2011 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera, Gizarte Gaietarako Sailburuordetzari, beste zeregin batzuen artean, boluntariotzarena dagokiola, eta bere barnean Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritza dela ekintza boluntarioaren eta boluntariotza-elkarteen eta -agentzien sustapen orokorra burutzeko arduraduna, boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legeak eta hori garatzeko araudiak Eusko Jaurlaritzari agindutako zereginak betez.
Boluntariotza bultzatzeko eta 17/1998 Legeak ezartzen duena betetzeko guztiz beharrezkoa dela Eusko Jaurlaritza eta Vitoria-Gasteizko Udalaren arteko elkarlana, boluntariotza sustatzeko helburua duten ekintzetan eta gure Autonomia Erkidegoan 2012an izango den Boluntariotzaren Estatuko Kongresuaren prestakuntzan.
Vitoria-Gasteizko Udalak Green Capital 2012 titularitatea duenez, Ekolabora programaren ekintza batzuetan boluntariotza sustatu nahi duela.
Vitoria-Gasteizko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2012ko xxxxxxaren xxko bileran Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzea baimendu duela.
2012ko ren ko Gobernu Kontseiluak baimendu duela lankidetza hitzarmena sinatzea Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrenkontu Orokorretan 08.3124.22.42201.001 partidan kreditua dagoela Vitoria-Gasteizko Udalari diru laguntza bat emateko.
Bi alderdiak ados egonda, Lankidetza Hitzarmen hau sinatzea erabaki dute honako klausula hauei jarraiki:
KLAUSULAK
Lehenengoa. Helburua.
Hitzarmen honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren arteko lankidetza-esparru bat arautzea da, Green Capital 2012 ekimena ospatzeko boluntariotzarekin garatuko den Ekolabora programa garatzeko eta 2012ko Estatuko Boluntariotza Kongresuaren diseinuan eta prestakuntzan parte hartzeko.
Diruz laguntzen diren ekintzak hauek dira:
Gure Autonomia Erkidegoan 2012an izango den Estatuko Boluntariotza Kongresuaren diseinuan, prestakuntzan eta burutzean parte hartzea.
Green Capital 2012 ekimenaren harira Ekolabora programaren barruan egingo diren ekintzetan boluntariotza sustatzea. Hauen kudeaketa Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiari dagokio.
Bigarrena. Alderdien Konpromisoak.
Vitoria-Gasteizko Udalak, Herritarren Parte-hartzearen Zerbitzuaren bitartez, honako konpromiso hauek hartzen ditu:
2012ko Estatuko Boluntariotza Kongresuarekin zerikusirik duten ekintzak:
Kongresua antolatzeko egin behar diren lan prozesuen diseinuan eta martxan jartzean parte hartzea.
Kongresuko batzorde teknikoan parte hartzea, eta baita hura ondo antolatzeko Vitoria-Gasteizko Udalaren parte hartzea alde biek interesgarria jotzen duten lan saio eta topaketetan ere.
Kongresua hedatzeko, martxan jartzeko eta antolatzeko Araban burutuko diren ekintzen diseinuan eta dinamizazioan aritu.
Green Capital 2012 ekimenean programatutako ekitaldien antolakuntzan haien borondatez parte hartu nahi duten herritarrak inplikatzeko sortutako Ekolabora programa kudeatzea.
Vitoria-Gasteizko Udalak, Herritarren Parte-hartzearen Zerbitzuaren bitartez, konpromiso hauek ere hartzen ditu:
Diru-laguntza bideratzea lagungarritzat hartutako gastuetara.
Ekolabora programaren ekintzetan eta zabalkuntza-euskarrietan Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren lankidetza eta babesa adieraztea.
Erakundearen zabalkuntza-euskarrietan doan argitaratzea Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eman eta hiritargoarentzat interes orokorreko diren araudiei buruzko publizitatea.
Urteko memoria bat lantzea, bertan erakundeak gauzatutako jardunak eta urteko balantze ekonomikoa jasoz.
Egindako gastuak ondorengo klausulan ezartzen den moduan justifikatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak konpromisoa hartzen du Vitoria-Gasteizko Udala, Herritarren Parte-hartzearen Zerbitzuaren bitartez, finantzatzeko hurrengo klausulan agertzen den moduan.
Hirugarrena. Ordainketa eta Justifikazioa.
Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzaren bitartez, konpromisoa hartzen du 2012. urtean Vitoria-Gasteizko Udala, Herritarren Parte-hartzearen Zerbitzuaren bitartez, 11.040 euroko zenbatekoarekin finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2010 Legeak baimendutako kredituen kargurako ekarpen ekonomikoaren arabera.
Aipatutako diru kopurutik, 9.000 euro Green Capital 2012 ekimeneko ekitaldietan boluntariotza sustatzeko izango dira. Programa hau Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak kudeatzen duenez, gastu hauen egiaztagiriak udaleko erakunde honi buruzkoak izango dira. Beste 2.040 euroak Estatuko Boluntariotza Kongresua prestatzeari eta bultzatzeari dagozkien gastuetara eta hartutako ardura teknikoari dagozkionetara zuzenduko dira.
Hitzartutako kopurua egindako gastuak justifikatzen dituen justifikazio-kontu bat, hau da, gastua egiaztatzen duen agiri guztien zerrenda, gutxieneko honako hauek adierazita: agiriaren izaera, identifikazioa, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerarekiko egozpen-ehunekoa, aurkeztu ostean ordainduko da. Erakundeak gorde eta eskuratzeko prest izan beharko ditu jatorrizko agiri guztiak, gutxienez bost urteko epean. Edonola ere, gastuen justifikazioa aurtengo abenduaren 31 baino lehen egin beharko da. Halaber, Vitoria-Gasteizko Udalak, Herritarren Parte-hartzearen Zerbitzuaren bitartez, 2012ko abenduaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko ditu garatu diren jardueren memoria.
Gastuak ezarritako baldintzetan ez justifikatzeak, jasotako kopurua beste helburu baterako erabiltzeak edo Hitzarmen honetan ezarritako gainerako baldintzak ez betetzeak, ordura arte jasotako diru-Iaguntza, eta legezko interesak, osorik edo zati batean itzuli beharra ekarriko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan diru-laguntzak itzultzeko aurreikusitako prozedura orokorrari jarraiki.
Laugarrena. Hitzarmenaren jarraipena.
Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzaren ardura izango da Hitzarmen honetan jasotzen den diru laguntza kudeatzea. Jarraipen Batzorde bat eratuko da, izaera teknikokoa, gutxienez urtean bitan bilduko dena, eta Programaren plangintza, koordinazioa, jarraipena eta kontrola egiteko bidezkotzat jotzen diren beste guztietan.
Batzordea Hitzarmena sinatu duten erakunde bakoitzeko gutxienez kide banak osatuko dute, eta honako zeregin hauek izango ditu:
Hitzarmeneko jardunen garapena bultzatu, gainbegiratu eta kontrolatu.
Hitzarmenean aurreikusitako jardueren aldaketak proposatzea eta, hala dagokionean, onartzea, betiere honen xedea mantenduz.
Jardunak eta jardueren urteko memoria onartzea.
Bostgarrena. Indarraldia.
Hitzarmen honek sinatzen denetik 2012ko abenduaren 31ra arteko iraupena izango du, eta bere ondorioek eraginpean hartuko dituzte urtarrilaren 1etik gauzatutako jarduera guztiak.
Seigarrena. Amaitzeko eta hitzarmena baliogabetzeko arrazoiak.
Honako arrazoi hauengatik amaituko da Hitzarmen hau: itundutako epea bete delako edo alderdiek Hitzarmenean aurreikusitako baldintzak, betebeharrak eta konpromisoak bete ez dituztelako.
Alderdiek hitzarmen hau irakurri dute, edukiarekiko adostasuna adierazi dute eta lau aletan eta ondorio bakarrerako sinatu dute, goian adierazitako lekuan eta egunean.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
GEMMA ZABALETA ARETA.
Vitoria-Gasteizko Udaleko Alkatea,
JAVIER MAROTO ARANZÁBAL.
Tokiko Gobernu Batzarrari Laguntzeko Organoaren Titularra,
V. IDOIA MARTÍNEZ PEÑALBA.


