Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko azaroaren 22koa, Zerbitzu zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan izapidetuko den 959/2012 prozedura arruntean interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 22koa, Zerbitzu zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan izapidetuko den 959/2012 prozedura arruntean interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 5563
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/11/22
  • Argitaratze-data: 2012/12/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2012ko uztailaren 31n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren Agindua, uztailaren 26koa, zenbait etxebizitza azalera-eskubidean eraikita dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren jabetzeko lurzorua erosteko eskakizunak ezartzen dituena. Agindu horrek kaltetutako babes ofizialeko etxebizitzen zenbait jabek sortutako elkarteak auzi-errekurtsoa jarri du agindu haren aurka, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan (prozedura arrunta 959/2012).

2012ko azaroaren 7ko antolaketa-eginbidez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari aurkatutako administrazio-jardunari buruzko espedientea igortzeko eskatu zaio, baita interesdun izan daitezkeenei epea jartzeko ere.

Horrela bada, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin ados,

  1. Aipatutako 959/2012 prozedura arruntean interesdun izan daitezkeenei epea jartzea, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epearen barruan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan aurkez daitezen.

  2. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 22a.

    Zerbitzu zuzendaria,

    PALOMA USATORRE MINGO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.