- EBAZPENA, 2012ko azaroaren 23koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, eranskinean aipatzen diren udalei ordezkapenetarako diru-laguntza ematen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko azaroaren 23koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, eranskinean aipatzen diren udalei ordezkapenetarako diru-laguntza ematen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila; HAEE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 5536
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/11/23
- Argitaratze-data: 2012/12/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Herri Administrazioa
Testu legala
Diru-laguntza hauek, 2005eko azaroaren 30eko Agindu bidez argitaratutako Lankidetza Hitzarmenaren II. kapitulua betez ematen dira, euskarazko eskoletara joateagatik egindako ordezkapenak diruz laguntzeko.
Ikusirik ordezkapenak zuritzeko udalek aurkeztu duten dokumentazioa eta berau Aginduan ezarritakoarekin konparatu ondoren,
Eranskinean aipatzen diren udalei bakoitzarentzat izendatzen den diru kopurua ematea, egindako kontratazioen diru-laguntza gisa. Emandako diru-laguntza 2012ko uztail-abendua epeari dagokio, gehienez ere. Hala ere, diru kopuru hori alda daiteke ordu-kreditu eta asistentziari buruzko datuak jaso eta kontuan hartu ondoren.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkez daiteke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, jakinarazten den biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.
Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da Ebazpena jakinarazten den biharamunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, Administrazioarekiko Auzietako helegitea jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 23a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MarIa Encarnación Echazarra Huguet.
(Ikus .PDF)


