- EBAZPENA, 2012ko azaroaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena; Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Epaitegiaren 2012ko azaroaren 2ko 149/2012 Autoa betez, ebazpen honen bidez aldatu egiten da Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostu-zerrendetako aldaketek zein langile eragiten duten zehazteko prozedurako behin betiko zerrenda,. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko azaroaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena; Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Epaitegiaren 2012ko azaroaren 2ko 149/2012 Autoa betez, ebazpen honen bidez aldatu egiten da Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostu-zerrendetako aldaketek zein langile eragiten duten zehazteko prozedurako behin betiko zerrenda,.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 5537
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/11/27
- Argitaratze-data: 2012/12/12
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko martxoaren 2ko Agindua inpugnatzen duen prozedura laburtuaren bidezko 1521/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, 2010eko azaroaren 15ean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak erabaki du onestea Luis Miguel Juan Mesanzak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. 2009ko urriaren 2ko Agindu horren bitartez, ezetsi egiten da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2009ko martxoaren 16ko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa; izan ere, ebazpen horren bitartez, argitara ematen baita, batetik, Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostuen zerrendan egindako aldaketek otsailaren 17ko 41/2009 Dekretuak sortutakoek eragiten dien langileak zehazteko prozesuaren emaitza; eta, bestetik, otsailaren 13ko 25/2001 Dekretuko abenduaren 26ko 368/2001 Dekretuz aldatutako aurreikuspenak aplikatu eta gero plaza gabe geratu ziren pertsonen zerrenda.
Epai horrek aipatu 2009ko urriaren 2ko Agindua auzigaia dena errebokatzen du, eta «aitortzen du errekurtso-egileak lehendik zuen lanpostu betetzen jarraitzeko eskubidea; adina dela-eta, ezarritako HEtik salbuetsiz».
Ondoren, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak, 2012ko azaroaren 2an emandako 149/2012 Autoaren bidez, baietsi egin du 2010eko azaroaren 15eko 573/2010 Epaiaren eraginak zabaltzeko demanda, eta Belén Odriozola Albizu, Juan Antonio Tejero Maeso eta José Santos Bañares eskatzaileei aitortzen zaie haien lanpostuan jarraitzeko eskubidea; adina dela-eta, ezarritako HEtik salbuetsiz.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko martxoaren 2ko Aginduak agintzen du autoan adierazitakoa legez betetzea.
Agindu hori betetzeak berarekin dakar demandatzaileei lehendik zituzten lanpostuak esleitzea otsailaren 17ko 41/2009 Dekretuaren bidez sortutako Lanpostuen Zerrendan daudenak, eta, otsailaren 13ko 25/2001 Dekretuko aurreikuspenak aplikatzeagatik abenduaren 26ko 368/2001 dekretuak aldatua, plazarik gabe geratu ziren pertsonen zerrenda aldatzea.
Horren ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Aldatzea Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2009ko martxoaren 16ko Ebazpenaren II. eranskina. Ebazpen horren bidez jakinarazten zen Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostu-zerrendetako aldaketek zein langile eragiten duten zehazteko prozedurako behin betiko zerrenda. Zerrenda horretatik kentzen dira:
B01 Berritzegunea
(Ikus .PDF)
B04 Berritzegunea
(Ikus .PDF)
B08 Berritzegunea
(Ikus .PDF)
Bigarrena. Aldatzea Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2009ko martxoaren 16ko Ebazpenaren I. eranskina. Ebazpen horren bidez jakinarazten zen Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostu-zerrendetako aldaketek zein langile eragiten duten zehazteko prozedurako behin betiko zerrenda. Zerrenda horretan sartzen dira:
B01 Berritzegunea
(Ikus .PDF)
B04 Berritzegunea
(Ikus .PDF)
B08 Berritzegunea
(Ikus .PDF)
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 27a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.


