- EBAZPENA, 2012ko azaroaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Kulturako sailburuaren 2012ko maiatzaren 10eko Aginduaren babesean aurkeztutako musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntza eskabideen gainean hartutako ebazpenaren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko azaroaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Kulturako sailburuaren 2012ko maiatzaren 10eko Aginduaren babesean aurkeztutako musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntza eskabideen gainean hartutako ebazpenaren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 247
- Hurrenkera-zk.: 5783
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/11/27
- Argitaratze-data: 2012/12/21
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
2012ko maiatzaren 16an argitaratu zen EHAAn 2012ko maiatzaren 10eko Agindua, Kulturako sailburuarena, musika jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.
Aipaturiko aginduaren 11.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako diru-laguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie eta horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Agindu honen eranskinean azaltzen den bezala, Kulturako sailburuaren 2012ko maiatzaren 10eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzak argitara ematea.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 27a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.
(Ikus .PDF)


