- EBAZPENA, 2012ko azaroaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Kulturako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduaren babesean aurkeztutako dantza-jardueretarako dirulaguntza-eskabideen gainean hartutako ebazpena jakinarazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko azaroaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Kulturako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduaren babesean aurkeztutako dantza-jardueretarako dirulaguntza-eskabideen gainean hartutako ebazpena jakinarazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 247
- Hurrenkera-zk.: 5784
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/11/27
- Argitaratze-data: 2012/12/21
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2012ko maiatzaren 15ean, 2012ko apirilaren 18ko Agindua argitaratu zen, EHAAn. Agindu hori Kulturako sailburuarena zen, eta, haren bidez, dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen zen.
Agindu horren 13.1 artikuluak dioenez, deialdian aurreikusitako diru-laguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie eta horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek jakin dezaten.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. Agindu honen eranskinean azaltzen den bezala, Kulturako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzak jakinaraztea.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 27a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.
(Ikus .PDF)


