Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko azaroaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza eta Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 2013ko ekitaldirako Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) Kontabilitate bulegoak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 28koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza eta Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 2013ko ekitaldirako Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) Kontabilitate bulegoak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 5776
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/11/28
  • Argitaratze-data: 2012/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ogasun; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kontseiluaren 79/65/EEE Arautegiak, 1965eko ekainaren 15ekoak, Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Sarea sortu zuen, Europako Erkidego Ekonomikoko nekazaritza-ustiategien errentari eta ekonomiari buruzko informazioa izateko helburuarekin. Zenbait aldaketa egindakoan, Kontseilauren azaroaren 30eko 1217/2009 (EE) Arauregiaren bitartez kodifikatu zen arautegi hura.

Sare horren helburua, 1.2 artikuluan adierazten den bezala, nekazaritzako kontabilitate-datuak biltzea da; datu horiek beharrezkoak dira nekazaritza-ustiategien errenta, urtero, zehaztu ahal izateko, eta ustiategien ekonomia aztertzeko. Horrela lortutako datuekin, batzordeak nekazaritzaren egoerari eta nekazaritza-merkatuei buruzko txostenak prestatuko ditu, eta txosten horiek urtero aurkeztuko zaizkio Kontseiluari eta Europako Parlamentuari, nekazaritzako produktuen prezioak finkatzeko.

Estatukide bakoitzak bere gain hartzen du, bai behaketa-eremu gisa egoki jotzen dituen nekazaritza-ustiategiak hautatzeko ardura, eta bai ustiaketa-fitxak betetzeko prest dauden kontabilitate-bulegoen zerrenda finkatzeko ardura ere. Informazio-sare honetan bere borondatez parte hartzea erabaki duen nekazariak, bere ustiategia kontabilitaterako aukeratua izan bada, helburu horretarako dagoen zerrendatik, bere ustiapen-fitxa betetzeko prest dagoen bulegoa aukeratuko du. Urtero, estatukide arduradunak kontratu bat egingo du nekazariak hautatutako kontabilitate-bulegoekin, eta oroharreko zenbateko bat ordainduko zaio horregatik.

Euskal Autonomia Erkidegoan araudi hori Euskal Nekazaritzako Kontabilitateko Argibide Sarea (ENKAS) eratzeko Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1985eko irailaren 25eko Aginduaren bidez (1985-10-03ko EHAA, 201. zk.) egokitu eta garatu da. Sare horren helburua hauxe da: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiapenen errentari eta ekonomia-funtzionamenduari buruzko informazio zehatza lortzea.

Aurrez aipaturiko Aginduaren 8. artikuluaren arabera, EAEko kontabilitateko ustiategiek kontabilitate-bulego baten zerbitzuak erabiliko dituzte NKAESko zereginetarako. Bulego horiek Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak hautatzen ditu urtero lehiaketa publikoaren bidez, eta ustiaketen fitxak egitea kontratatzen du haiekin, oroharreko zenbateko bat ordainduta.

Horren guztiaren ondorioz, eta Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1985eko irailaren 25eko Aginduaren 8. artikuluan xedatutakoa betez,

Lehenengoa. 2013ko ekitaldian, Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES), EAEko nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietako informazio, teknikoa, fiantzarioa eta ekonomikoa lortzeko, ustiategi-fitxak betetzeko prest diren kontabilitate-bulegoak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egitea.

Bigarrena. Nahi duten pertsona fisiko edo juridiko, erakunde pribatu edo nekazaritzako erakunde guztiek parte hartu ahal izango dute, betiere jarraian adierazitako baldintzak betetzen badituzte:

  1. Pertsona juridikoa izatea, dagokion erregistro ofizialean behar bezala inskribatua, edo enpresaburu indibiduala izatea, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatutakoa.

  2. Lana behar bezala gauzatzeko behar beste elementu pertsonal eta material dituen erakundea dela egiaztatzea.

  3. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailean nekazari kolaboratzaileen idatzizko konpromisoa aurkeztea, bertan adieraziz ados daudela kontabilitate bulego horrek beren ustiategi-fitxa betetzearekin (emaitza teknikoak eta kontabilitatekoak aztertzeko), eta, estatistika sekretuaren pean, NKAESari datu horiek helaraztearekin, ebazpen honen II. eranskinaren arabera.

  4. Gutxienez hirurogei nekazari edo abeltzainen adostasuna lortzea beren ustiategien kontabilitatea kudeatzeko.

    Hirugarrena. Eskabideak aurkeztea.

  1. Epea: kontabilitate bulego gisa hautatzeko eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren.

  2. Tokia: exijitutako eskabideak eta dokumentuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Erregistroan aurkeztu behar dira (Lakua II eraikina, 2. solairua, Donostia kalea 1 zk., Vitoria-Gasteiz 01010).

    Tfnoa: 945 01 99 95

    Faxa: 945 01 97 02

  3. Administrazio-dokumentazioa: bigarren puntuan adierazitako dokumentazioaz gain, honako hauek aurkeztu beharko dira:

  1. Eskabidea, bere izenean edo ahaldun gisa sinatzen duen pertsonaren NANa.

  2. Eskatzailea pertsona juridiko baldin bada, Merkataritzako Erregistroan jasotako eraketa-eskritura eta aldaketen eskritura; betiere aplikatu beharreko merkataritza-legeak betekizun hori eskatzen badu. Halakorik ez bada, eraketaren edo aldaketaren eskritura edo agiria, estatutuak edo eraketa-egintza, zeinetan jasotzen baitira jarduera erregulatzeko arauak; beharrezkoa bada, erregistro ofizialean inskribatuak.

  3. Bere izenean ez badabil edo sozietateren bat edo pertsona juridikoren bat bada, horien ordez jarduteko behar besteko ahalordetzea. Ahalorde hori Merkataritza Erregistroan behar bezala jasota egongo da, hala badagokio. Hala ere, ekintza jakin baterako ahalordea bada, ez da beharrezkoa izango Merkataritza Erregistroan inskribatua egotea, Merkataritza Erregistroaren Erregelamenduaren 94.1 artikuluan agindutakoari jarraituz.

    Aurkeztu beharreko agiriak: jatorrizkoak edo Administrazioak zein notarioak behar bezala konpultsatutako kopiak izango dira.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz, Ingurumen. Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 28a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ LUIS BARRENA MARTÍNEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.