- EBAZPENA, 2012ko azaroaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, hainbat erakunderi hazitarako aleak atontzeko jarduerak egiteko baimena ematen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko azaroaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, hainbat erakunderi hazitarako aleak atontzeko jarduerak egiteko baimena ematen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 246
- Hurrenkera-zk.: 5739
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/11/29
- Argitaratze-data: 2012/12/20
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Hazitarako aleak atontzeko jarduera Kontseiluaren 2100/94 (EE) eta 1785/95 (EE) Araudietan araututa dago. 1768/95 (EE) Araudiaren 13. artikuluan ezartzen denez, estatu kideek beharrezko kalifikazio-betekizunak finkatu behar dituzte, halako atontze-jarduerak egiteko baimena duten establezimenduen zerrenda egin ahal izateko.
Azaroaren 14ko 1709/1997 Errege Dekretuaren bitartez, 1768/95 (EE) Araudiaren 13. artikulua garatzen da. Errege Dekretu horren 1.2 artikuluan xedatzen denez, autonomia-erkidegoen organo eskudunek eman behar dute halako jarduerak egiteko ezinbesteko baimena.
Aurreko araudia garatzeko, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak 1999ko urtarrilaren 22ko Agindua eman zuen, hazitarako aleak atontzeko jardueretarako baimen- eta kontrol-prozedurak arautzen dituena. Agindu horren 1.2 artikuluak ezartzen du Nekazaritzako zuzendariak baimena emango duela, Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak ikuskapen eta txosten teknikoa egin ondoren, eta 1.3 artikuluak, baimenak 2 urteko indarraldia izango duela eta beste 2 urterako berritu ahal izango dela.
Ebazpen honen eranskinean ageri diren pertsona juridikoek baimen hori berritzeko eskaera aurkeztu dute, eta Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak eskaera horren aldeko txostena egin du. Hori guztia aintzat hartuta, hau
Lehenengoa. Ebazpen honen eranskinean zerrendatutako pertsona juridikoei bi urtez berritzea hazitarako aleak atontzeko jarduerak egiteko emandako baimena.
Bigarrena. Ebazpen honen bidez berritzen den baimenak behartu egiten du betetzera azaroaren 14ko 1709/1997 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak eta obligazioak, bai eta Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 1999ko urtarrilaren 22ko Aginduan ezarritakoak ere (agindu horren bitartez, ereiteko bihiak egokitzeko jardueretarako baimen- eta kontrol-prozedurak arautzen dira).
Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazioi-prozedurari, eta, beraren aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen denetik aurrera.
Laugarrena. Agindu honek ematen den egunetik izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 29a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.
Hazitarako aleak atontzeko lanak egiteko baimena duten Pertsona Juridikoen zerrenda:
Barredo Hnos. S.A. - Langraiz Oka (Araba).
Cooperativa Cerealista de Foronda «COCEFOR» - Vitoria-Gasteiz (Araba).
Garlan S. Coop. Ltda. Ilarraza (Araba).
Servicios Agrícolas Alaveses S. Coop. «SAGRAL» - Alegría-Dulantzi (Araba).
Hermanos Martínez Estívaliz, S.C. Arraia-Maeztu (Araba).


