- 1437/2012 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez aldatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 1362/2012 Ebazpena. Ebazpen horrek Epaimahai kalifikatzailea izendatu zuen, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-Taldeko lekualdaketa-lehiaketarako (ez dira sartzen Fakultatibo Espezialista LMTko Familia-medikua eta Fakultatibo Espezialista LMTko Pediatriako Medikua). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1437/2012 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez aldatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 1362/2012 Ebazpena. Ebazpen horrek Epaimahai kalifikatzailea izendatu zuen, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-Taldeko lekualdaketa-lehiaketarako (ez dira sartzen Fakultatibo Espezialista LMTko Familia-medikua eta Fakultatibo Espezialista LMTko Pediatriako Medikua).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 3
- Hurrenkera-zk.: 70
- Xedapen-zk.: 1437
- Xedapen-data: 2012/11/30
- Argitaratze-data: 2013/01/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik, honako hau
Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 1362/2012 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horrek Epaimahai kalifikatzailea izendatu zuen, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-Taldeko lekualdaketa-lehiaketarako (ez dira sartzen Fakultatibo Espezialista LMTko Familia-medikua eta Fakultatibo Espezialista LMTko Pediatriako Medikua).
José Ignacio Aranzabal Pérez jaunaren ordezko presidente gisako izendapena baliogabetzea.
María Belén García Sobrón andrearen idazkari titular gisako izendapena baliogabetzea.
Ander Santamaría García jaunaren ordezko idazkari gisako izendapena baliogabetzea.
Carlos Sola Sarabia jauna ordezko presidente izendatzea.
Ander Santamaría García jauna idazkari titular izendatzea.
María Belén García Sobrón andrea ordezko idazkari izendatzea.
Bigarrena. Ebazpen honek eman den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena. Deialdiko 11. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 30a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIAN PEREZ GIL.


