- EBAZPENA, 2012ko abenduaren 4koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2012ko abuztuaren 28an emandako Aginduaren bidez araututako laguntzak ematen dituena; agindu horren bidez, diru-laguntzetarako deia egiten zitzaien Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuei eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoei, 2012-2013 ikasturtean atzerriko hizkuntza indartzeko ikastaroak eta jarduera osagar - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko abenduaren 4koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2012ko abuztuaren 28an emandako Aginduaren bidez araututako laguntzak ematen dituena; agindu horren bidez, diru-laguntzetarako deia egiten zitzaien Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuei eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoei, 2012-2013 ikasturtean atzerriko hizkuntza indartzeko ikastaroak eta jarduera osagar
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 3
- Hurrenkera-zk.: 71
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/12/04
- Argitaratze-data: 2013/01/04
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 28ko Aginduan, diru-laguntzetarako deia egiten zitzaien Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuei eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoei, 2012-2013 ikasturtean atzerriko hizkuntza indartzeko ikastaroak eta jarduera osagarriak egin zitzaten. Agindu horren 13. eta 14. artikuluek ezartzen dutenez, balorazio-batzordeak proposatuta, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak eman behar du ebazpena, aipatutako agindu horren babesean aurkeztutako eskabideen gainean; ebazpen hori, ordea, 2012ko azaroaren 30a baino lehenago eman behar du, eta, zabaltzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, adieraziz zeintzuk diren erakunde onuradunak eta zenbateko laguntzak eman zaizkien, bai atzerriko hizkuntzak indartzeko ikastaroak egiteko, bai berrikuntza-ekintzak egiteko.
Ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Ebazpen honen kontra, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik aurrera.
Bigarrena. Ebazpen hau argitara ematen da, denek haren berri izan dezaten, aginduaren 14.2 artikulua betez.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 4a.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,
JOSé CARLOS CRESPO VELASCO.
(Ikus .PDF)


