Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Artxandako Funikularra - Funicular de Artxanda, S.A. enpresak ematen dituen zerbitzuen 2013. urterako tarifak onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Artxandako Funikularra - Funicular de Artxanda, S.A. enpresak ematen dituen zerbitzuen 2013. urterako tarifak onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 5764
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/12/04
  • Argitaratze-data: 2012/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: EAEko udalak; Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Prezioen Batzordeak 2012ko abenduaren 4an egindako bilkuran hartu zuen erabakiaren xedapen-zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Artxandako Funikularra - Funicular de Artxanda, S.A. enpresak burutzen duen hiri-garraioaren zerbitzua emateko, Bilboko Udalak aurkeztutako eskariari. Eskari hori enpresa horren zerbitzuen 2013. urterako tarifak berrikustekoa zen.

Artxandako Funikularra-Funicular de Artxanda, S.A. enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, Izaera Fiskaleko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko Presazko Neurriei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraikiz (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duena (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta 2010eko ekainaren 15eko Aginduak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzkoa xedatutakoaren arabera (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia).

Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.

2013. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa. Artxandako Funikularra - Funicular de Artxanda, S.A. enpresak ematen dituen zerbitzuen 2013. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Erabaki hau 2013ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, hilabete biko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 4a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,

JOSÉ LUIS HUALDE MAYO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik