Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko abenduaren 4koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2012ko abuztuaren 28an emandako Aginduaren bidez araututako laguntzak ematen dituena; agindu horren bidez, diru-laguntzetarako 2012. urteko deialdia egiten zen, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan obrak egiteko eta ekipamendua erosteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 4koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2012ko abuztuaren 28an emandako Aginduaren bidez araututako laguntzak ematen dituena; agindu horren bidez, diru-laguntzetarako 2012. urteko deialdia egiten zen, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan obrak egiteko eta ekipamendua erosteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 5780
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/12/04
  • Argitaratze-data: 2012/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2012ko abuztuaren 28an emandako Aginduaren bidez, diru-laguntzetarako 2012. urteko deialdia egin zen, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan obrak egiteko eta ekipamendua erosteko. Agindu horren 12. eta 13. artikuluek ezartzen dutenez, balorazio-batzordeak proposatuta, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak eman behar du ebazpena, aipatutako agindu horren babesean aurkeztutako eskabideen gainean; ebazpen hori, 2012ko azaroaren 30a baino lehenago eman behar du, eta, zabaltzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, adieraziz zeintzuk diren erakunde onuradunak eta zenbateko laguntzak eman zaizkien, bai obrak egiteko, bai ekipamendua erosteko.

Ondorioz, hau

Lehenengoa. Ebazpen honen kontra, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, ebazpen hau ikastetxeei jakinarazten zaienetik aurrera.

Bigarrena. Ebazpen hau argitara ematen da, denek izan dezaten beronen berri, betiere Aginduaren 13.2. artikuluaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 4a.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,

CARLOS CRESPO VELASCO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.