- EBAZPENA, 2012ko abenduaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen dira itunpeko ikastetxeei hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko emandako diru-laguntzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 4ko Agindua aplikatuz (Irisgarri 2012). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko abenduaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen dira itunpeko ikastetxeei hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko emandako diru-laguntzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 4ko Agindua aplikatuz (Irisgarri 2012).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 251
- Hurrenkera-zk.: 5923
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/12/05
- Argitaratze-data: 2012/12/28
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 4ko Aginduaren bitartez, irisgarritasuna sustatzeko 20/1997 Legeari jarraituz, laguntzetarako deia egin zitzaien itunpeko ikastetxeei hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko.
Honako hauek aztertu ditugu: aurkeztutako eskabideak, ebaluazio-txostenak, 2012ko uztailaren 4ko Aginduaren hamargarren artikuluan jasotako esleipen-irizpideak eta agindu bereko bederatzigarren artikuluari jarraituz eratu den balorazio-batzordeak bidalitako ebazpen-proposamena. Hori guztia kontuan hartuta, hau
Lehenengoa. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko inbertsio-gastuak finantzatzeko laguntzak ematea Ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren itunpeko ikastetxeei; eranskin horretan azaltzen da zenbat diru ematen zaien itunpeko ikastetxe horiei.
Bigarrena. 2012ko uztailaren 4ko Aginduaren 15. artikuluarekin bat etorriz esleitutako diru-kopurua jasoko dute ikastetxe onuradunek.
Hirugarrena. II. eranskinean zerrendatzen diren ikastetxeei ukatu egiten zaie diru-laguntza. Izan ere, ez dituzte betetzen 2012ko uztailaren 4ko Aginduan jasotako deialdi-baldintzak.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 5a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


