- EBAZPENA, 2012ko abenduaren 5ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko abenduaren 5ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 2
- Hurrenkera-zk.: 43
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/12/05
- Argitaratze-data: 2013/01/03
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Kulturako sailburuaren 2012ko ekainaren 20ko Aginduak, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen du (2012ko uztailaren 3ko EHAA, 129. zenbakia).
Aipatutako 2012ko ekainaren 20ko Aginduaren 10. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren Ebazpen Proposamena ikusita, hauxe
Lehenengoa. Eranskinean aipatzen diren Udalei eta Entitateei diru-laguntzak ematea, bertan zehazten den bezala.
Bigarrena. Jarraian aipatzen diren Udalei diru-laguntza ukatzea aipatzen diren arrazoiengatik:
Aiako Udala: Aginduaren 6. artikuluaren arabera, eskabidea epez kanpo aurkezteagatik.
Markina-Xemeingo Udala: Aginduaren 9. artikuluaren arabera, eskabidearen zuzenketa epez kanpo egiteagatik.
Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete sailburuari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluek ezartzen dutenaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 5a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.
(Ikus .PDF)


