- EBAZPENA, 2012ko abenduaren 10ekoa, Osasun Publikoko zuzendariarena, «ECC-Evaluación y Control de Contaminantes, S.L.» sozietateak emandako maila gaituko ikastaroa gainditu duten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden maila gaituko aplikatzaile txartelak banatzeko baimena ematen duena (ikastaro hori Erandion eman zen, 2012ko azaroaren 12tik 23ra). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko abenduaren 10ekoa, Osasun Publikoko zuzendariarena, «ECC-Evaluación y Control de Contaminantes, S.L.» sozietateak emandako maila gaituko ikastaroa gainditu duten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden maila gaituko aplikatzaile txartelak banatzeko baimena ematen duena (ikastaro hori Erandion eman zen, 2012ko azaroaren 12tik 23ra).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 252
- Hurrenkera-zk.: 5941
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/12/10
- Argitaratze-data: 2012/12/31
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
- Azpigaia: Ingurumena; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ikusi da «ECC-Evaluación y Control de Contaminantes, S.L.» sozietateak bidali duen dokumentazioa, 2012ko azaroan emandako ikastaroen garapenari eta ikasleek ateratako probetxuari buruzkoa. Ikastaroa ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaileentzat zen (maila gaitua).
Kontuan izan behar da Osasun Publikoko Zuzendaritzak baimena eman ziola «ECC-Evaluación y Control de Contaminantes, S.L.» sozietateari maila gaituko ikastaroak emateko (2012ko urriaren 8ko Ebazpena). Ebazpen hori, hain zuzen ere, abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko eman zen (257/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duena). Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. Ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden aplikatzaile txartela maila gaitukoa, ebazpen honen eranskin modura doan zerrendako pertsonei emateko agintzea.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 10a.
Osasun Publikoko zuzendaria,
MARÍA MERCEDES ESTEBANEZ CARRILLO.


