Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko abenduaren 13koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, Emun Kooperatiba Elkarteari Emakumezkoen eta Gizonezkoen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera onartu zaio. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 13koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, Emun Kooperatiba Elkarteari Emakumezkoen eta Gizonezkoen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera onartu zaio.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 959
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/12/13
  • Argitaratze-data: 2013/02/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azaroaren 8ko 424/1994ko Dekretuaren bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zen honako xede hauekin: batetik, gizarte- eta lan-esparruan aukera-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak bultzatzea; eta bestetik, aipatutako esparruetan hainbat entitateri egindako lana aitortzea.

Hortaz, Dani Larrea Mendizabal jaunak, Emun Kooperatiba Elkartearen izenean aurkeztutako eskaria aztertuta, eta elkartean emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko entitateak sinatutako dokumentuaren balorazioa eginda,

Lehenengoa. Emun Kooperatiba Elkarteak erakundean emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-dokumentua oinarri hartuta, elkarteari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen izaera aitortzea, azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuak emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen figura sortu zuenak ezarritako irizpide eta baldintzen arabera.

Bigarrena. Emun Kooperatiba Elkarteak aitorkuntza erabili ahal izango du egoki ikusten dituen irudi-osagai guztietan, aitorkuntzak indarrean dirauen bitartean.

Lehenengoa. Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta honen aurka Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hileko epean, aipatu aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 13a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik