Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko abenduaren 20koa, Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute-ko zuzendariarena, literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak emateko modua arautu zuen 2012ko martxoaren 20ko Ebazpenaren babesean 2. epera aurkezturiko diru-laguntzen eskaerak ebazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 20koa, Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute-ko zuzendariarena, literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak emateko modua arautu zuen 2012ko martxoaren 20ko Ebazpenaren babesean 2. epera aurkezturiko diru-laguntzen eskaerak ebazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 27
  • Hurrenkera-zk.: 748
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/12/20
  • Argitaratze-data: 2013/02/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. EHAAn apirilaren 16an argitaratu zen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2012ko martxoaren 20ko Ebazpenak literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak emateko modua arautu zuen. Ebazpen horren 2. artikuluak diru-zuzkidura finkatu zuen, 44.000 eurokoa, modu honetan banatuta: % 60 lehen eperako eta % 40 bigarren eperako.

  2. Ebazpen horretako 8. artikuluan finkatu zen balorazio-batzordearen osaera, eta artikulu horretan bertan dio balorazio-batzordearen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.

  3. Uztailaren 13ko EHAAn Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren uztailaren 2ko Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horrek balorazio-batzordeko kideak izendatu zituen, alde batetik. Bestetik, diru-gehikuntza egin zuen, 3.000 eurokoa, hain zuzen ere, lehen eperako.

  4. Batzordeko kide guztiak bilduta, eskaera guztiak aztertu zituzten, 2012ko martxoaren 20ko Ebazpeneko 9. artikuluko 2. puntuan zehaztutako irizpideen arabera.

  5. Balorazio Batzordeak bere ebazpen-proposamena aurkeztu dio Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari.

    Hori guztia kontuan izanik, Balorazio Batzordeak aurkeztutako ebazpen-proposamena ikusita, eta deia egin zuen ebazpenaren 10. artikuluak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, honako hau

Lehenengoa. Ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen diren erakunde/pertsona edo itzulpen-proiektuei bertan zehazturiko kopuruko diru-laguntza ematea.

Bigarrena. 2. eranskinean azaltzen diren erakunde/pertsonek egindako diru-laguntza eskaera ezestea, 2012ko martxoaren 20ko Ebazpenaren 9. artikuluko 4. puntuan adierazitakoaren ondorioz nahiz deialdiaren xedearekin bat ez etortzearen ondorioz.

Hirugarrena. Ebazpen honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

Diru-laguntzaren % 50 esleipen-ebazpena argitara eman eta gehienez ere hilabeteko epean ordainduko da.

Gainerako % 50 diruz lagundutako jarduera amaitu eta ondoren adierazitako agirien bidez justifikatu ondoren:

  1. Itzulitako lanaren argitalpenaren 3 ale, paperean bada, kopia bat euskarri informatikoan edo edizio digitalerako sarbidea.

  2. Itzultzailearen lana ordaindu dela egiaztatzen duen bankuko ordainagiria, eskatzailea argitaletxea bada.

  3. Eskabidea aurkeztu ondoren helburu berbererako jasotako bestelako diru-laguntzen zerrenda. EEIk emandakoaz gain beste diru-laguntzarik jaso ez bada, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena aurkeztuko da onuraduna ordezkatzeko lege-ahalmena duen pertsona fisikoak izenpetua.

    Diru-laguntzaren justifikazioa behar bezala gauzatu ez bada edo dena delako zioarengatik laguntzaren zenbatekoa gutxitzea edo kentzea badagokio, EEIko zuzendariak banakako likidazioebazpena emango du, egiaztagiriak aurkezteko epea amaitu eta bi hilabeteko epean. Hala badagokio, bi hilabeteko epea izango da itzultzeko, xedapena jasotzen denetik.

    Laugarrena. Onuradunen betebeharrak.

    1. Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta ondorengo hamabost eguneko epean, onuradunak berariaz eta idatziz uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu egin dela ulertuko da.

    2. Diru-laguntza adierazitako helburu zehatzerako erabiltzea, eta diruz lagundutako jarduera hitzartutako epean amaitzea.

    3. Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako dirulaguntzei buruzko informazioa ematea, hala eskatuz gero.

    4. Itzulpen lana argitara ematen den euskarrian eta zabalkundea egiterakoan EEIren logoa jartzea eta bertan zehatz adieraztea itzulpenerako dirulaguntza jaso duela.

    5. Diruz lagundutako proiektuan aldaketaren bat eginez gero, horren berri idatziz ematea EEIri. Berri hori jasotzen duenetik, EEIk 15 egun balioduneko epea izango du erantzuteko. Erantzunik ez bada, aldaketa onartutzat joko da.

    6. Onuradunak diruz lagundutako proiektuarekin lotutako irudi eta materiala erabili ahal izateko baimena bermatzea EEIri, horrek informazioa hainbat euskarritan zabal dezan.

      Bosgarrena. Arauak ez betetzea.

    1. Ebazpen honetan edo maila orokorragoko aginduetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

    2. Emandako diru-laguntza guztia edo zati bat ebazpen honetan aurreikusitako jarduera ez den besteren batean erabiltzea.

    3. Hala badagokio, diru-laguntzaren likidazio-ebazpenean zehaztutako diru-kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epean.

    4. Halakorik gertatu dela egiaztatzen bada, ez betetzea gertatu dela ulertuko da eta, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoari jarraiki, pertsona edo entitate onuradunak itzuli egin beharko dizkio EEIri jasotako diru-kopuruak eta horiei legez dagozkien interesak.

      Seigarrena. Publizitatea.

      Ebazpen hau prozedurako interesatu guztiei jakinaraziko zaie eta, ondoren, ebatzitako deialdiaren erreferentzia EHAAn argitaratuko da, denek jakin dezaten.

      Zazpigarrena. Ebazpen honetako laguntzak Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian ezarritako «minimis» arauaren mende daude. Araudi hori Ituneko 87. eta 88. artikuluak minimis L 379/5, 2006-12-28 laguntzei aplikatzeari buruzkoa da (egun Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluak). Arau horiei jarraiki, enpresa jakin bati emandako laguntza osoak ezin du izan berrehun mila (200.000) eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.

      Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Bere aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

      Donostia, 2012ko abenduaren 20a.

      Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute-ko zuzendaria,

      MARÍA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

      (Ikus .PDF)

      (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik