Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko abenduaren 28koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2012ko apirilaren 18ko Ebazpena indargabetzen duena. Ebazpen horren bidez, 2012rako Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta trebatzeko beken deialdia egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 28koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2012ko apirilaren 18ko Ebazpena indargabetzen duena. Ebazpen horren bidez, 2012rako Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta trebatzeko beken deialdia egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 521
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/12/28
  • Argitaratze-data: 2013/01/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuak Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko bekak arautzen ditu.

Dekretu horren 2. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2012ko apirilaren 18ko ebazpenaren bitartez Gobernu irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta trebatzeko lau beken deialdia egin zen 2012. urteko ekitaldirako.

Ekonomia, antolamendu eta egokitasun arazoek deialdia aurtengo ekitaldirako ezarritako baldintzetan baliogabetzea gomendatzen dute.

Hautaketa-probak oraindik egin ez direnez, hautaketa-batzordea bildu ez denez, behin- behineko ez behin betiko ebazpen-proposamenik ez dagoenez, ez dago eskatzaileen eskubiderik, ez baitira pertsona onuradunen izaera izatera iritsi eskatzaileok.

Ondorioz, honako hau,

Indarrik gabe uztea Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2012ko apirilaren 18ko ebazpena. Ebazpen hori 2012rako Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta trebatzeko beken deialdia egiteko izan zen.

Ebazpen honekin amaitu egiten da administrazio-bidea, eta, beraren aurka, aukeran da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea ebazpena eman zuen organoari. Hilabeteko epea izango da horretarako, jakinarazpena jasotzen denetik kontatzen hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea ere aukeran izango da, jakinarazpena jasotzen denetik kontatzen hasi eta 2 hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 28a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.