- 1/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako honako erabaki hau argitara emateko dena: «Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari interes orokorreko arrazoiengatik uko egiteko Erabakia». - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako honako erabaki hau argitara emateko dena: «Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari interes orokorreko arrazoiengatik uko egiteko Erabakia».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 17
- Hurrenkera-zk.: 458
- Xedapen-zk.: 1
- Xedapen-data: 2013/01/10
- Argitaratze-data: 2013/01/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
2012ko abenduaren 11n egindako bileran, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau onartu zuen: «Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari interes orokorreko arrazoiengatik uko egiteko Erabakia»; eta erabaki horri behar bezalako zabalkundea ematearren, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 10a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.
2012ko otsailaren 26an, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau onartu zuen: Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren oinarriak onartzeko Erabakia. Gauzak horrela, eta Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko abenduaren 8ko 231/2011 Dekretua betez.
Organo eskudunak irekitako prozeduraren bidez gauzatutako espedienteari hasiera emanik, lehiaketa horri uko egin behar zitzaiola ikusi zen, interes orokorreko arrazoiengatik.
Arrazoi horiek honako hauek dira: Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko Lege Orokorrean egindako aldaketak; Ministro Kontseiluaren erabakiak, hedabideak lehiaketaren oinarrien alderantzizko zentzuan metatzen laguntzen dutenak; 25 urte baino gehiago igaro izana egindako azken lehiaketatik; eta oinarrietan lizentziak emateko 15 urteko epea aurreikustea, izaera estrategikoaren maila ematen diona.
Horregatik guztiagatik uko egiten zaio lehiaketari.
Horren indarrez, Kulturako sailburuak proposaturik, eta dagokion eztabaida egin ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
«Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari uko egiten zaiola adieraztea.
Bigarrena. Erreferentziako espedientea artxibatzea, ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta, behar izanez gero, egindako ukoa dagokien aldizkari ofizialetan argitaratzea».
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (16)
- Ikus: 11/2016 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, argitara ematen da Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki bat, zeinaren bidez lizentzia ematen baitzaio Eus
- Ikus: 14/2011 EBAZPENA, otsailaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, «Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak ematek
- Ikus: 52/2015 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Radio Lider Euska
- Ikus: 90/2016 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentzia Araba Irratia SLri
- Ikus: 34/2015 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak ematen zaizkio Rad
- Ikus: 10/2016 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, argitara ematen da Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki bat, zeinaren bidez ONG Pausu Media Elkarteari liz
- Ikus: 68/2016 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentzia Murumendiko Uhinak Kultur Elkarteari emateko Gobernu Kontsei
- Ikus: 26/2015 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, lehiaketa publiko honen Balorazio Mahaia osatuko duten kideak izendatzeko erabakia argitaratzea xedatzen da: Eusk
- Ikus: 91/2016 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentzia 2 más 2 Publicidad
- Ikus: EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 31koa, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22 Agindua argitaratzen duena, zeinaren bidez eteten baita Gobernu Kontseiluaren 2012ko aben
- Ikus: 29/2016 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gobernu Kontseiluaren 2016ko apirilaren 19ko erabakien edukia; erabakiok 2015eko uztailaren 27ko Akor
- Ikus: 70/2016 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentzia Onda Guipuzcoana FM SLri emateko Gobernu Kontseiluak hartuta
- Deuseztatutakoa: 143/2018 EBAZPENA, irailaren 24koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, argitaratzen baita Gobernu Kontseiluaren Erabaki bat, zeinaren bidez prozedura bat abiarazten baita, Gobernu-kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko; horren bidez uko egiten zaio, interes publikoagatik, euskal autonomia erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari.
- Ikus: 69/2016 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena. Ebazpen horren bidez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentzia Lekaio Kultur Elkarteari emateko, Gobernu Kontseiluak hartut
- Ikus: 38/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gobernu Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berraztertzeko prozedurari hasiera e
- Ikus: 16/2019 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko Gobernu Kontseiluak hartutako Erabakia, zeina Kulturako sailburuaren 2012ko otsailaren 29ko Aginduak onartutako lehiaketa publikorako deialdiaren ondoriozkoa baita.


