- 2/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 17
- Hurrenkera-zk.: 459
- Xedapen-zk.: 2
- Xedapen-data: 2013/01/10
- Argitaratze-data: 2013/01/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional; Sailak
Testu legala
Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau
Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Andorrako Erakundeak Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoarekin bat egiteko hitzarmena. I. eranskinean jasotzen da.
Esparru-akordioa, ingurumenaren gaian mugaz gaindiko lankidetzan aritzeko dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Euskal Itsasertzeko Ingurumenaren aldeko ekimenen Zentro Jasangarriaren (CPIE) artekoa. II. eranskinean jasotzen da.
Lankidetza-hitzarmena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren artekoa, «Karrera judizial eta fiskalera eta idazkari judizialen kidegora sartzeko hautaketa-prozesua prestatzeko masterra» izeneko graduondoko berezko tituluko eskolak ematera bideratutako ikasketak garatzeko. III. eranskinean jasotzen da.
Hitzarmena, 2012rako berariazkoa, 1999ko ekainaren 2an Barne Ministerioaren Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuak duen Ordezkaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artekoa. IV. eranskinean jasotzen da.
Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Getariako Udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza). V. eranskinean jasotzen da.
2011ko irailaren 28an Arabako Foru Aldundiak eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak arreta soziosanitarioa hobetzeko izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren aldaketa. VI. eranskinean jasotzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 10a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.
Kontuan izanik 118. ebazpena (1980), Europako Toki eta Lurralde Agintarien Konferentziaren Europako mugaz gaindiko elkarlanari buruzkoa, 15. lan-saioa, 1980ko ekainak 10-12.
Kontuan izanik 133. ebazpena (1982), Pirinioetako Lurraldeen Konferentziari buruzkoa, 17. lan-saioa, 1982ko urriak 19-21.
Kontuan izanik 1983ko apirilaren 15ean Bordelen sinaturiko Pirinioetako Lan Elkartea osatzeko Akordioaren Protokoloaren xedapenak.
Kontuan izanik 1989ko maiatzaren 6ko Pirinioetako Lan Elkartearen Antolakuntza eta Funtzionamendu Araudia.
Kontuan izanik Elkartearen Kontseiluaren Akordioa, Pirinioetako Lan Elkartearen Antolakuntza eta Funtzionamendu Araudia aldarazten duena, Bertizen hartua, 1997ko apirilaren 24an.
Kontuan izanik 1995eko martxoaren 21eko Baionako Hitzarmenaren xedapenak, lurralde-taldeen arteko mugaz gaindiko elkarlanari buruzkoa.
Kontuan izanik Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoa eratu duen 2005eko martxoaren 17ko mugaz gaindiko elkarlanerako administrazioen arteko hitzarmena.
BILDURIK:
Alde batetik,
Alain Rousset jauna, Akitaniako Lurralde Kontseiluko presidentea.
Luisa Fernanda Rudi Ubeda andrea, Aragoiko Gobernuko presidentea.
Artur Mas jauna, Kataluniako Generalitateko presidentea.
Patxi López jauna, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.
Christian Bourquin jauna, Languedoc-Roussillon Lurralde Kontseiluko presidentea.
Martin Malvy jauna, Midi-Pyrénées Lurralde Kontseiluko presidentea.
Yolanda Barcina andrea, Nafarroako Gobernuko presidentea.
Eta bestetik,
Gilbert Saboya jauna, Mugaz gaindiko Elkarlanerako Andorrako Erakundeko presidentea
Elkarri Hitzarmen hau sinatzeko lege-gaitasuna aitortu ondoren, honako hau
ADIERAZTEN DUTE:
2005eko martxoaren 17an Jacan sinaturiko CTPko kide diren erakundeen arteko mugaz gaindiko elkarlanerako administrazioen arteko Hitzarmenaren bitartez Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoa eratu zen.
Partzuergoaren xedea berau osatzen duten lurralde-erakundeen eskumenen barruan ekimen komunak burutzea da, honako alor hauetan, batez ere: garraioa eta komunikabideak, energia arazoak, nekazaritza, basoko eta mendiko ekonomia, turismoaren eta termalismoaren sustapena, baliabide naturalen eta ingurumenaren babesa, lurraldearen antolakuntza eta hirigintza, lurraldeen eta landa inguruaren garapena, kultur ondarea, prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza, eta baita programa europarren kudeaketa ere.
Aurretik aipaturiko administrazioen arteko hitzarmenaren laugarren klausulak adierazten duenez, Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoan lurralde-erakunde berriak sartzeko beharrezkoa izango da, aurretik Batzorde Betearazlean eztabaidatu ondoren, bat egite hitzarmena onestea eta gauzatzea, horrek dakarren estatutuen aldaketarekin. Baionako Hitzarmenaren ondorioetarako eta batez ere Espainiako, Frantziako eta Andorrako barne zuzenbidean ezarritako prozedurak kontuan izanik, bat egite hitzarmenak mugaz gaindiko elkarlanerako hitzarmen izaera izango du.
2010eko otsailaren 16an, Baionako Hitzarmenaren Zuzenketa eta Bat egiteko Protokoloa sinatu zen Andorra La Vellan, Espainiako Erresumaren, Frantziako Errepublikaren eta Andorrako Printzerriaren artean.
2010eko urriaren 27ko Batzorde Betearazlearen erabakiarekin bat etorriz, Mugaz gaindiko Elkarlanerako Andorrako Erakundeak Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoarekin bat egitea onetsi da.
HITZARTU DUTE:
Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren gastuak ordaintzeko, urtero kotizazio zenbateko bat ezarriko da, berdina kide bakoitzarentzat. Inbertsio eragiketei dagokienez, Partzuergoaren barruan erabakitzeko gaitasuna duten erakundeek hartutako irizpideak errespetatuko dituzte.
Aipaturiko epe hori igaro ondoren, administrazioen artean sinaturiko hitzarmena berriztatu ahal izango da, erakunde sinatzaileek berariaz hala erabakiz gero, eta Mugaz gaindiko Elkarlanerako Andorrako Erakundea barruan geratuko litzateke.
Iruñean eginda, 2012 azaroaren 15ean zortzi aletan bakoitza frantsesez, gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta okzitanieraz. Bost testuek izango dituzte ondorioak.
(Ikus .PDF)
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren Estatutuak
kapitulua
Espainiako Erresumak eta Frantziako Errepublikak, 1995eko martxoaren 10ean Baionan, lurralde-erakundeen arteko mugaz gaindiko elkarlanari buruz sinaturiko Hitzarmenaren babespean, eta 2010eko otsailaren 16an sinaturiko Zuzenketa eta Andorrako Printzerriak Bat Egiteko Protokoloa kontuan izanik, Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoa mugaz gaindiko elkarlanerako erakunde publikoa da.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko kideak honako hauek dira:
Mugaz gaindiko Elkarlanerako Andorrako Erakundea.
Akitaniako Lurraldea.
Aragoiko Autonomia Erkidegoa.
Kataluniako Autonomia Erkidegoa.
Euskal Autonomia Erkidegoa.
Languedoc-Roussillon Lurraldea.
Midi-Pyrénées Lurraldea.
Nafarroako Foru Erkidegoa.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren lurralde-eremua berau osatzen duten erakundeen lurraldeari dagokiona da.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren xedea mugaz gaindiko elkarlana sustatzea eta garatzea da, berau osatzen duten lurralde erakundeen eskumenen barruan, interes orokorreko ekintza komunak burutuz, eta, batez ere, honako alor hauetan:
Garraioa eta komunikabideak.
Energia arazoak.
Nekazaritza, basoko eta mendiko ekonomia.
Turismoaren eta termalismoaren sustapena.
Baliabide naturalen eta ingurumenaren babesa.
Lurraldearen antolakuntza eta hirigintza.
Lurraldeen eta landa inguruaren garapena.
Kultur ondarea.
Prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoak bere lurraldearen aldeko laguntzak jasotzea kudea dezake Europar Batasunaren edo Estatuetako Gobernuen aurrean, beti ere bere eskumenen barruan.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren lehentasunezko jarduketa-eremuak hedatu daitezke, Osoko Bilkurako kideek aho batez erabakiz gero, berau osatzen duten lurralde erakundeen eskumenen barruan.
1995eko martxoaren 10ean Baionan, lurralde-erakundeen arteko mugaz gaindiko elkarlanari buruz sinaturiko Hitzarmenean ezarritakoa errespetatuz, eta administrazioen arteko sorrerako Hitzarmenaren terminoetan, Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoa Espainiako zuzenbide publikoak eta estatutu hauek araupetuko dute.
Bere helburuak eta xedeak bete ahal izateko, Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoak, aplika daitekeen araudiarekin bat etorriz, honako hau egin dezake:
Bere funtzionamendua araupetu.
Ondasunen administrazio eta erabiltze ekintzak burutu.
Betebeharrak bere gain hartu.
Proiektuak eta programak martxan jarri.
Diru-laguntzak eta bestelako laguntzak eskatu pertsona publikoei eta pribatuei.
Langileak, obrak, zerbitzuak eta hornidurak kontratatu.
Orokorrean, estatutu hauetan ezarritako xedea bete ahal izateko beharrezkoak diren ekintza guztiak burutu.
Bere betebeharrak aurrera eraman ahal izateko, Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoak Espainiako, Andorrako edo Frantziako beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin elkarlanean jardun dezake, horretarako beharrezkoak diren hitzarmenen edo kontratuen bitartez.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren iraupena berau osatzen duen Hitzarmenaren indarraldiari dagokiona izango da.
Bere helbidea Pirinioetako Lan Elkartearen egoitzan egongo da, Jacako hirian (Aragoi).
kapitulua
GOBERNU ETA ADMINISTRAZIO ORGANOAK
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoa organo hauek osatzen dute:
Osoko Bilkurak.
Partzuergoaren presidenteak.
Batzorde Exekutiboa.
Idazkari nagusiak.
Zuzendariak.
Osoko Bilkura Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko kide diren erakundeetako presidenteek osatuko dute, eta haiek egon ezean, beren ordezkariek ordezkaturik egongo dira, kide den erakunde bakoitzaren Barne Zuzenbidearekin bat etorriz.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren orientazio estrategikoak eta politikoak erabakiko ditu, Batzorde Exekutiboak aurkezturiko proposamenetan oinarrituz.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren barruan kide berriak sartzeko aukerak eztabaidatuko ditu.
Gutxienez urtean behin bilduko da, presidenteak egindako deialdiaren ondoren.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren presidentzia txandaka hartzen dute beren gain kide bakoitzeko presidenteek, honako ordenari jarraituz:
Mugaz gaindiko Elkarlanerako Andorrako Erakundea.
Akitaniako Lurraldea.
Aragoiko Autonomia Erkidegoa.
Kataluniako Autonomia Erkidegoa.
Euskal Autonomia Erkidegoa.
Languedoc-Roussillon Lurraldea.
Midi-Pyrénées Lurraldea.
Nafarroako Foru Erkidegoa.
Presidentetzak 2 urteko iraupena izango du. Ez ohiko abaguneak egonez gero, gehienez ere beste urtebetez luzatu ahal izango da, Osoko Bilkurari galdetu eta hark onetsi eta gero.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko presidenteari honako hau dagokio:
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko Presidentetza izatea edozein erakunde publiko edo pribaturen aurrean.
Osoko Bilkuraren saioak deitzea eta haien buru izatea.
Presidenteak, dagokionean, Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren ordezkaritza aurrera eramatetik sorturiko betebeharrak idazkari nagusiaren esku utzi ahal izango ditu.
Batzorde Exekutiboa Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko erabaki organoa da.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko kide den erakunde bakoitzeko ordezkari titular batek eta ordezko batek osatzen dute. Biak ere erakunde bakoitzak erabakitako prozeduren arabera eta epealdirako izendaturik egongo dira.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko kide bakoitzak boto bakarra izango du.
Zuzendariak Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren lan-saioetan parte hartuko du; ahotsa izango du, baina botorik ez.
Batzorde Exekutiboak, bere erabakien bitartez, Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoari dagozkion gaiak kudeatuko ditu.
Hori dela eta, honako betebehar hauek izango ditu:
Osoko Bilkuraren aurrean Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren orientazioak aurkeztea eta haiek martxan jartzea bere gain hartzea.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren urteko txostena eta programa onestea.
Ekintza komunak zehaztu eta horien kudeaketa bateratua onestea, proiektu eta programa europarren esparruan batez ere.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko zuzendaria izendatzea eta kargutik kentzea.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko zuzendariaren kudeaketa kontrolatzea.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko langileen kontratazioa onestea.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren barne-araudia onestea.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren helburu estrategikoak eta jarduera plana martxan jartzen laguntzeko Batzordeak edo lantaldeak sortzea, aldatzea edo baliogabetzea.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren aurrekontua eta kontuak onestea.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko kideek egin beharreko ekarpen ekonomikoak ezartzea.
Obren, zerbitzuen eta horniduren kontratazioa onestea.
Ondarea eskuratzea eta besterentzea onestea.
Ez ohiko lan-saioan Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren estatutuak aldatzeko eta berau desegiteko proposamena onestea.
Estatutu hauetan beste organo batzuei berariaz agindu ez zaien beste edozein eginbehar betetzea.
Idazkari nagusia da Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko txandakako presidentzia bere esku duen lurralde taldeak Batzorde Exekutiboan duen ordezkari titularra.
Idazkari nagusiak betebehar hauek izango ditu:
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko presidenteak bere esku utzitako betebeharrak aurrera eramatea.
Batzorde Exekutiboari, urteko lehen hiruhilekoan jardueren urteko programa proposatzea, Osoko Bilkurak emandako orientazio estrategikoekin eta dagokion aurrekontu proiektuarekin bat etorriz, Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko zuzendariarekin elkarlanean.
Batzorde Exekutiboaren bilerak deitzea eta eguneko gai-zerrenda ezartzea, Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko zuzendariarekin elkarlanean.
Batzorde Exekutiboaren lan-saioen buru izatea eta eztabaidak zuzentzea.
Osoko Bilkurak zehazturiko orientazio estrategikoak eta Batzorde Exekutiboaren erabakiak betetzen direla zaintzea.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren jarduerei buruzko urteko txostena prestatzea eta aurkeztea, zuzendariarekin elkarlanean.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren urteko Osoko Kontseilua antolatzea. Haren kostua berak ordezkatzen duen taldeak hartuko du bere gain.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko zuzendaria Batzorde Exekutiboak izendatzen du, estatutu hauetako 10.d), 18.1 eta 20.3, artikuluetan xedatutakoari jarraituz.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko zuzendariak betebehar hauek izango ditu:
Batzorde Exekutiboaren bileren eguneko gai-zerrenda osatzeko gaien zerrenda proposatzea idazkari nagusiari.
Batzorde Exekutiboaren bileren aktak jasotzea.
Idazkari nagusiari Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren urteko jarduera txostena aurkeztea eta hari dagokion aurrekontuaren proiektua.
Idazkari nagusiarekin elkarlanean, Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren urteko jarduera-txostena burutzea.
Arduradun gisa jardutea programa europarren kudeaketaren alorrean.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren ekonomia eta giza baliabideak kudeatzea, barne araudiarekin bat etorriz.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren jarduerak eta hark bere esku utzitako eskumen guztiak Batzorde Exekutibotik jasotako jarraibideekin bat etorriz burutzen direla egiaztatzea.
kapitulua
ARAUDI FUNTZIONALA
Batzorde Exekutiboak ohiko bi bilkura izango ditu urtean birritan gutxienez, Batzordeak berak ezarritako aldizkakotasunaren arabera, eta ez ohiko lan saioan idazkari nagusiak hala irizten dionean edo, gutxienez, kideen erdiak hala eskatzen dutenean.
Batzorde Exekutiboa legez eraturik geratuko da kideen erabateko gehiengoa, idazkari nagusia barne, bertan dagoenean.
Idazkari nagusiak, zuzendariak lagunduta, ezarriko du lan-saio bakoitzeko eguneko gai-zerrenda, Batzorde Exekutiboko kideek idatziz aurkeztutako gai guztiak kontuan izanik.
Deialdiak idazkari nagusiak egingo ditu, eta Batzorde Exekutiboko kideei gutxienez hamabost egun lehenago jakinarazi beharko zaizkie. Premiazko arrazoirik baldin badago, aipaturiko epe hori bost egunetara labur daiteke. Deialdiekin batera dagokion eguneko gai zerrenda aurkeztu beharko da.
Erabakiak hartzeko orduan, aurretik adostasuna bilatuko da.
Dena den, akordiorik lortzen ez bada, erabakia, bertaraturiko kideen erabateko gehiengoz hartuko da.
Kide guztien aldeko botoa beharrezkoa izango da honako gai hauei buruz hartuko diren akordioak baliozkoak izan daitezen:
Estatutuak aldatzea.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren lehentasunezko eremuak hedatzea.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoan kide berriak sartzea.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoa desegitea.
Zuzendariak saio bakoitzaren akta jasoko du, eta hartutako eta kide bakoitzari jakinarazitako akordioak aipatuko ditu bertan. Horiei buruzko ziurtapenak eman ahal izango ditu, idazkari nagusiaren oniritziarekin.
kapitulua
ARAUDI JURIDIKO EKONOMIKOA
Dagozkion administrazio-eskumenak erabiliz, Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedurari buruzko legedia espainiarrean ezarritakoaren arabera egokituko du bere jarduketa.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoak gauzatzen dituen kontratuak sektore publikoko kontratuei buruzko legedia espainiarrean Herri Administrazioetarako ezartzen denera egokitu beharko dute, publizitate, konkurrentzia, berdintasun eta ez bazterketa printzipioak errespetatuz, baita Andorrako lizitatzaileen kasuan ere.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoak lan-kontratudun langileak eduki ahal izango ditu. Kontratuak eta erlazioak zuzenbide espainiarrak araupetuko ditu. Kontratazioaren alorrean, enplegu publikoari buruzko legedia espainiarretik sorturiko betebeharrak errespetatzera zuzenduriko neurriak hartuko dira.
Horrez gain, hautagai guztien aukera-berdintasunaren printzipioa bermatuko da, haien nazionalitatea bat edo beste izanik ere.
Ondare-erantzukizunaren alorrean, Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoari, Herri Administrazioen ondare-erantzukizunari buruzko legedia espainiarra aplikatuko zaio, bere erantzukizuna ezartzeko orduan zein hori eskatzeko prozedurari dagokionez.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren jarduketaren inguruan sor daitezkeen auzien aginpidea Espainiako Epaitegien eta Epaimahaien esku egongo da, dagokion ordena jurisdikzionalari aplika dakiokeen legedia kontuan izanik. Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren jarduketa zuzenbide administrazioari loturik dagoenean, administrazioarekiko auzi bidezko epaitegien eta auzitegien esku egongo da.
Dokumentu eta ekitaldi instituzionalak gutxienez Pirinioetako Lan Elkarteko lurraldeko 5 hizkuntza ofizialetara itzuli eta interpretatuko dira. Lan-dokumentuak eta barne izaera dutenak, berriz, frantsesez eta gaztelaniaz soilik itzuli eta interpretatuko dira. Hala nahi duten ordezkaritzek, hala nahi badute, beren lurraldeko hizkuntzara itzultzeak duen kostua bere gain har dezakete.
Aurrekontu proiektua urteko lehen hiruhilekoan onetsi behar da.
Aurrekontu kudeaketaren kontrola barne erregimeneko araudian ezarritako modalitateen arabera egiten da, eta kanpo auditoria jasoko du, Kontuen Auditoria Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoak bere kide diren finantza kontrolerako agintaritzetatik bideraturiko eskariei erantzun beharko die, eta baita nazio eta europar erkidego mailakoenak ere, jasotako finantzaketak kontuan izanik.
Bere helburuak aurrera eraman ahal izateko, Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoak honako baliabide hauek izango ditu:
Kide diren erakundeen ekarpenak,
Beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik jasotako diru-laguntzak,
Bere ondaretik datozen sarrerak eta zuzenbide pribatuan aurreikusten diren gainerako diru-sarrerak, zerbitzuak eskaintzetik eta kreditu-eragiketak sinatzetik sorturikoak barne,
Dohaintzak eta zuzenbidean onartzen den beste edozein titulurengatik jasotako funtsak, baldin eta Baionako Hitzarmenaren markoa errespetatzen badute.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren ondarea bere kideek esleituriko ondasunek eta bere funtsen kargura eskuraturiko ondasunek osatuko dute.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko kide diren erakundeek ondasunak esleitu diezazkiokete partzuergoari, helburuak bete ahal izateko. Esleituriko ondasunek eta eskubideek dagozkien jatorrizko kalifikazioa eta titulartasuna izango dute, eta Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoari adskripzioan zehazten diren helburuak kontserbatzeko eta erabiltzeko eskumenak dagozkio.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko kide diren erakundeak arduradun izango dira, Administrazioen arteko Hitzarmenean ezarritako bakoitzaren finantza partaidetzaren mugen barruan.
kapitulua
ALDAKETA ETA DESEGITEA
1. 6.3 eta 18.2.c) artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Osoko Bilkurak hartuko ditu erakunde berriak Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoarekin bat egiteari buruzko erabakiak.
Erabakia hartu aurretik, kide bakoitzeko organo eskudunak bere berrespena eman beharko du.
Kide berriak sartzeko, kasuan kasuko bat egite hitzarmena gauzatu beharko da, eta horren ondoriozko aldaketak egin beharko dira estatutuetan. Baionako Hitzarmenaren ondorioetarako eta, batez ere, Espainiako, Andorrako eta Frantziako barne-zuzenbidean ezarritako prozedurak bete ahal izateko, bat egite hitzarmenak mugaz gaindiko elkarlanerako hitzarmen izaera izango du.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoko kide batek bere tokia bere borondatez uzten badu, horrek ez du eraginik izango Partzuergoak Baionako Hitzarmenean oinarrituriko mugaz gaindiko lankidetzarako erakunde gisa duen izaeran, baldin eta, gutxienez bi Estatutako lurralde erakundeak geratzen baldin badira. Kidearen toki uztea, indarrean dagoen aurrekontu ekitaldiaren amaieran gauzatuko da.
Batzorde exekutiboak Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren estatutuen aldaketa proposa dezake, bertako kideen herenak, gutxienez, hala eskatzen badu.
Aldaketa-proiektuak justifikaziorako arrazoiak, aldatu edo sartu beharreko aginduen testua eta baliogabeturiko aginduen zerrenda jaso beharko ditu.
Aurkezturiko proposamenetan oinarrituz, ez ohiko lan saioan bildutako Batzorde Exekutiboak estatutu berriak onartuko ditu. Horretarako, beharrezkoa izango da bertako kideen aho bateko aldeko botoa jasotzea.
Horrela onetsitako Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren estatutuen aldaketa Partzuergoa osatzen duten erakunde guztiei jakinaraziko zaie, dagozkion eskariak eta prozedurak erabiliz onetsi ahal izateko.
Behin betiko onespena jaso duen estatutuen aldaketa Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, abuztuaren 1eko 1317/1997 Errege Dekretuaren xedapenak betez.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoa desegin daiteke bertako kideen akordio bitartez, estatutu hauetako 18.2.d) artikuluan aurreikusitako baldintzak betez.
Desegiteko akordioak Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren ondasunak, eskubideak eta betebeharrak kitatzeko era ere jaso beharko du.
Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergoaren desegitea aipaturiko kitapen-eragiketa horiek burutu ondoren baino ez da gauzatuko, desegite akordioan zehazturiko egutegia eta baldintzak betez.
Iruñean egina, 2012ko azaroaren 15ean, zortzi aletan, bakoitza frantsesez, gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta okzitanieraz. Bost testuek izango dituzte ondorioak.
(Ikus .PDF)
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta CPIE Euskal Itsasertzeko Ingurumenaren aldeko Ekimenen Zentro Iraunkorraren bidez -horrela izendatuko ditugu aurrerantzean.
Ingurumena babestu eta hobetzeari eta bizi-iturriak zentzuz erabiltzeari garrantzi handia ematea erabaki du, eta ingurumenaren arloko arazoen dimentsio orokorra onartzea.
Txingudiko badia mugaz gaindikoa dela onartu du, eta gune sozio-ekonomiko bat izateaz gain ezinbesteko habitata eta babeslekua dutela Natura 2000 Sareko hainbat animalia eta landare espeziek.
EEren Tratatuko 174. artikuluan eta EEEren 1979ko apirilaren 2ko 79/409 eta 1992ko maiatzaren 21eko 92/43 zuzentarauetan oinarrituko du lankidetza.
Ingurumenaren arloko erkidegoko «Ingurumena 2010ean: etorkizuna gure eskuetan dago» Seigarren Programari atxikitzeko erabakia hartu du. Bereziki, Natura eta Biodibertsitatearen gaineko helburuei begira: natura-sistemen egitura eta funtzionamendua babestu eta oneratzea eta Europako Batasunean nahiz munduan biodibertsitatea pobretzeari amaiera jartzea.
Euro-eskualde bat sortzeko Akitaniako Eskualdeko Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak 2009ko azaroaren 30ean izenpetutako adierazpen bateratuarekin hasitako ikuspegian inskribatu da.
Uste osoa du Txingudiko badia babesteko lankidetza indartzeak lagundu egingo duela bi eskualdeen arteko harremanak garatzen.
Hitzartu dute:
Paisaiak babestu, zaindu eta oneratzea.
Lehorreko, itsasoko eta itsasertzeko habitatak babestu eta leheneratzea.
Naturaren eta biodibertsitatearen babesa mugaz gaindiko lankidetzaren politikan txertatzea.
Elkarrekin definitu eta hautatutako egitasmo zientifiko eta teknikoak landu eta gauzatzea.
Lankidetzaren xede diren gaietan informazioa eta esperientziak trukatzea.
Guneak eta ekipamenduak hobetzen parte hartzea.
Ingurumena eta naturaguneak babestearen gaian hezkuntza eta sentsibilizazio programa komunak garatzea.
Sinatzaileen artean erabakitako beste edozein lankidetza mota.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzatik:
Germán Alonso Campo jauna, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendari gisa.
ª Esther Solabarrieta Aznar andrea, Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzako Ingurumen Prestakuntzako zerbitzuburu gisa.
Euskal Itsasertzaren CPIE-tik:
Georges Lafeu jauna, Euskal Itsasertzaren CPIE-aren presidente gisa.
Pascal Clerc jauna, Euskal Itsasertzaren CPIE-aren zuzendari gisa.
Sinatzaileetako edozeinek eskatzen duenean bilduko batzorde hori, eta batzordearen zereginen artean hauek dira nabarmenenak:
Hitzarmenaren segimendua eta ebaluazioa.
Lankidetza-proposamen berriak egitea.
Lantaldea behar den guztietan bilduko da, batean Hendaian eta bestean Irunen; lankidetza-egitasmoen inguruko gaiak aztertuko ditu, ekintzak eta horiek gauzatzea koordinatuko du, eta, finkatutako modalitateen arabera, sinatzaileei zuzenduriko gomendioak emango ditu.
Akordio hau izenpetu eta zortzi eguneko epean, sinatzaile bakoitzak izendatuko ditu mugaz gaindiko lantaldeko kideak; taldean lau pertsona izango dira, sinatzaileen arteko harremana ziurtatuko dute, eta lankidetza-egitasmoak koordinatuko dituzte.
Mugaz gaindiko lankidetza-egitasmoak finantzatzeko laguntzak eta diru-laguntzak eskatzeko konpromisoa hartzen dute sinatzaileek.
Akordio honen amaiera iragartzeak, sinatzaileek beste modalitate bat aukeratu ezik, ez dio eragiten akordio honen kariaz gauzatzen ari diren egitasmo edo programei.
Bi sinatzaileak ados daudela adierazi ondoren, akordio hau Hendaian 2011ko uztailaren 21ean sinatzen da, jatorrizko bi aletan: frantsesez, euskaraz eta gazteleraz eta hiru testuen fedea emanez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua, Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2011ko maiatzaren 31ko Erabakiz horretarako baimenduta,
María del Pilar Unzalu Pérez de Eulate.
Euskal itsasertzeko Ingurumenaren Aldeko Ekimenen CPIE-aren izenean,
Georges Lafeu.
Donostia, 2012ko urriaren 29a.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Francisco Javier Gil Goikouria jauna, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordea, UPV/EHUko errektoreak 2012ko urtarrilaren 28an emandako ebazpenaren bidez izendatua. Francisco Javier Gil Goikouria jaunak UPV/EHU ordezkatuko du, UPV/EHUko Estatutuen 180. eta 183.3 artikuluetan eta errektoreak egiturari buruz eta eskumenak zehazteari buruz emandako beste zenbait ebazpenetan esleitutako eskumenen babesean.
Beste aldetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, lehendakariaren irailaren 2ko 16/2012 Dekretuaren bidez izendatua. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari izango da, Jaurlaritzari buruzko 7/1981 Legeko 26. artikuluak eta Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4. artikuluak ematen dizkioten eskumenez baliatuz.
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa. Karrera judizial eta fiskalera eta idazkari judizialen kidegora sartzeko hautaketa-prozesua prestatzeko masterra izeneko berezko tituluko eskolak ematera bideratutako ikasketak garatzeko lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko behar den legezko gaitasuna aitortzen diote elkarri aldeek.
Bigarrena. Masterra UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean egingo da, Zuzenbide Publikoko Sailaren zuzendaritza akademikopean.
Hirugarrena. Bi aldeek interesa dute karrera judizial eta fiskalera eta Idazkari Judizialen Kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko jarduera pedagogikoetan. Prestakuntza-jarduera horiek hainbat diziplinetako aditu-taldeek gauzatuko dituzte, oposizioak prestatzeko sistema prozesu akademikoaren barruan geratuko da, hain zuzen ere graduondoko unibertsitate-ikasketen esparruan eta tutoritzapean, eta prestakuntzaren helburua lortzen ez dutenei masterraren bidez prestakuntza jaso dutela ofizialki egiaztatzeko aukera emango zaie.
Laugarrena. Orain arte esandakoa kontuan hartuta, ondorengo klausulak izango dituen lankidetza-hitzarmen hau izenpetzen dute alde inplikatuek.
KLAUSULAK
Lehenengoa. Helburua.
Hitzarmen honen helburua da karrera judizial eta fiskalera eta idazkari judizialen kidegora sartzeko hautaketa-prozesua prestatzeko masterra izeneko graduondoko berezko tituluaren prestakuntza-programa garatzeko alde sinatzaileen arteko lankidetza gauzatzea 2012-2015 edizioan (2012-2013, 2013-2014 eta 2014-2015 ikasturteak). Lankidetza hori 2012-2013 ikasturtean hasiko da eta 2014-2015 ikasturtean bukatuko, berezko tituluko ikasketak emateko proposamenean aurkeztu eta Gobernu Kontseiluak onartutako ikasketa-planarekin bat etorriz.
Bigarrena. Diru-laguntza/Finantzaketa. Ezaugarriak eta erabilera.
Berezko tituluaren gastuak finantzatzen laguntzeko, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailak zuzeneko diru-laguntzaren bidez, eta ez ohiko arrazoiak tarteko eta gaia berria delako, 457.000 euro emango ditu hiru urterokotarako, hain zuzen ere, 2012, 2013 eta 2014 ekitaldietarako, bigarren klausula honen 4. puntuan deskribatutakoa kontuan hartuz.
Lehenengo ikasturtean (2012-2013), Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailak lehenengo urterokoa ordainduko du: 157.000 euro. Horietatik 132.000 euro hitzarmen honetako seigarren klausulan deskribatutako Batzorde Paritarioak banatuko du, beka-deialdiaren arabera, zeina ondorio honetarako UPV/EHUk arautuko duen bere arautegia jarraituz. Ikasle bakoitzeko 6.600 euroko muga eta, gehienez ere, 20 ikasleko muga ezarri dira. Zenbateko hori graduondoko berezko tituluaren gastuei aurre egiten laguntzeko erabiliko da, hain zuzen ere, ikasketa horiek emateko behar diren baliabideen zati bat bermatzeko helburuarekin. Era berean, gainerako 25.000 euroko kopurua masterra martxan jartzeak eta funtzionatzen hasteak dakartzan hasierako gastuak ordaintzeko erabiliko da.
Gainerako ikasturteetan, 15.000 euro erabiliko dira funtzionamendu-gastuetarako, eta dagokion urterokoaren gainerako kopurua Batzorde Paritarioak banatuko du, aurreko puntuan deskribatutako prozedura berbera erabiliz.
Horiek horrela, ordainketa-egutegia honela geratzen da:
2012-2013 ikasturtea: 157.000 euro ordainduko dira (ekarpenetik 132.000 euro beketarako eta 25.000 euro funtzionamendu-gastuetarako).
2013-2014 ikasturtea: 150.000 euro ordainduko dira, horietatik 15.000 euro, funtzionamendu-gastuetarako.
2014-2015 ikasturtea: 150.000 euro ordainduko dira, horietatik 15.000 euro, funtzionamendu-gastuetarako.
Hitzarmen honen babesean emandako laguntzen zenbatekoak, helburu berbera duten beste diru-sarrera edo baliabideekin elkartuta (matrikularen prezioa, adibidez), ezingo du inola ere gainditu erakunde onuradunak gauzatu beharreko jarduerak duen kostua.
Diru-laguntza osoa ordainketa bakarra eginez ordainduko da ekitaldi bakoitzean, dagokion urterokoaren bidez, klausula honen 2. puntuan adierazitakoaren arabera UPV/EHUk berak ondorio honetarako egingo duen beka-deialdia ebatzi ondoren.
Euskal Herriko Unibertsitateak faktura edo ziurtagirien bidez justifikatu beharko ditu egiten dituen gastuak. Agiri horiekin batera, diru-laguntza eman eta hurrengo urteko otsailaren 28a baino lehen egindako ordainketak egiaztatzen dituzten kontabilitate-agiri baliozkotuak aurkeztu beharko ditu.
Gastuak ez badira adierazitako moduan justifikatzen, jasotako zenbatekoa beste zerbaitetarako erabiltzen bada edo hitzarmen honek ezarritako gainontzeko baldintzak ez badira betetzen, une horretara arte jasotako zenbateko osoa edo zati bat eta legezko interesak itzuli beharko dira, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak diru-laguntzak itzultzeko aurreikusten duen prozedura orokorrari jarraituz.
Hirugarrena. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen betebeharrak.
Agiri honetako lehenengo klausulan adierazitako prestakuntza-jarduera gauzatzea.
Hitzarmenak helburu duen prestakuntza-programa gainditzen duten ikasleei berezko titulua ematea, indarrean dagoen arautegiarekin bat etorriz.
Unibertsitateak edo Masterrak berak argitaratutako edo inprimatutako materialetan, publizitatean edo herritarrei begira egiten den beste edozein ekintzetan, tituluaren edo masterraren finantziazio-iturria Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila eta bere Justizia Sailburuordetza direla adieraztea.
Laugarrena. Hitzarmeneko beste aldearen betebeharrak.
Graduondoko berezko tituluko ikasketak emateak eragiten dituen gastuak finantzatzeko konpromisoa hartzen du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailak. Horretarako, bigarren klausulan aurreikusitako moduan moldatutako diru-ekarpena egingo du.
Sailak hitzarmen hau sinatuta, bertan jasota azaltzen diren konpromisoak besterik ez ditu hartzen.
Bosgarrena. Jarraipen Batzordea.
Lau ordezkariz osatutako Jarraipen Batzorde bat eratuko da. Bi Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoak izango dira, eta beste biak Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailekoak. Hitzarmenaren alde sinatzaileek izendatuko dituzte hurrenez hurren ordezkari horiek, eta zeregin hauek izango dituzte:
Hitzarmena gauzatzerakoan hitzarmenaren interpretazioarekin edo gauzatzeko moduarekin gertatzen diren gorabeherak konpontzea.
Bi erakundeak lankidetzan jarraitzea komenigarria eta beharrezkoa den ala ez ebaluatzea.
Batzordearen lehendakaritza alde sinatzaileek izango dute, txandaka. Txanda bakoitza ikasturte batekoa izango da, eta lehenengo txandan Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren ordezkaria izango da lehendakaria.
Klausula honetan araututako batzordeak, berak ezartzen dituen funtzionamendu-arauen arabera jardungo du, betiere Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko II. tituluaren II. kapituluan kide anitzeko organoentzat aurreikusitako xedapenak errespetatuz.
Seigarrena. Batzorde Paritarioa.
Berariazko Batzorde Paritarioa eratuko da master honetarako. Sei ordezkariz osatuta egongo da. Bertan sartuta geratuko da ondorio guztietarako unibertsitate-arautegiak nahiz Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearenak ezartzen duten Batzorde Akademikoa, eta Batzorde Akademikoko kide bat izango da lehendakaria.
Master honetako Batzorde Paritarioak sei kide izango ditu: UPV/EHUko Batzorde Akademikoa arauz osatzen duten hiru irakasleak eta arlo judizial edo fiskaleko edo Idazkarien Kidegoko hiru prestatzaile, unibertsitatetik kanpokoak, baina, era berean, master honetako irakasle direnak. Hitzarmeneko alderdi sinatzaileek izendatuko dituzte horiek guztiak.
Batzorde Paritarioaren eginkizunak:
Ikasleak aukeratzeko irizpideak ezartzea.
Aukeraketa, onarpena eta onarpen-errekurtsoen ebazpenak egitea. Onartua izateko, matrikula formalizatu beharko da UPV/EHUko dagokion administrazio-unitatean.
Bekak esleitzea.
Ikasleen azken ebaluazioa eta ebaluazio globala egitea.
Praktiken arduraduna izendatzea, halakorik behar izanez gero.
Arlo akademikoari dagozkion gainontzeko eskumenak gauzatzea.
Zazpigarrena. Hitzarmenaren erregimena eta interpretazioa.
Hitzarmen hau administrazio-hitzarmena da, eta, interpretatzeko eta garatzeko, indarrean dagoen ordenamendu juridiko-administratiboari lotu behar zaio.
Jarraipen Batzordeak izango du hitzarmen honekin edo haren betearazpenarekin sortzen diren arazo edo auziak konpontzeko eskumena, aurreko klausulan aurreikusitakoaren arabera.
Zortzigarrena. Hitzarmenaren iraupena eta ondorioak.
Hitzarmen hau 2012-2015 ediziorako egongo da indarrean, eta esan beharrik gabe luzatuko da «Karrera Judizial eta Fiskalera eta Idazkari Judizialen Kidegora sartzeko hautaketa-prozesua prestatzeko masterra» izeneko graduondoko berezko tituluaren hurrengo edizioetarako, baldintza hauekin: ikasketa horiek arautzen dituen arautegiak aurreikusitakoarekin bat etorriz ikasketa horien luzapena onartzea, ikasketa horietarako kreditu egoki eta nahikoa egotea Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan, eta alderdietako batek, luzapena baino gutxienez hiru hilabete lehenago, hitzarmena salatzen duela ez jakinaraztea.
Hitzarmenak sinatzen denetik bere indarraldia bukatzen denera arte izango ditu ondorioak, eta sinatzaileek ere orduan izango dituzte betebeharrak, aurreko zenbakian ezarritakoarekin bat etorriz.
Eta ezarritakoari jarraituz eta ezarritako horrekin ados daudelarik, bildu direnek hitzarmenaren bi ale sinatzen dituzte, goiburuan adierazitako leku eta egunean.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordea
FRANCISCO JAVIER GIL GOIKOURIA.
Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 23a.
BATZARTURIK:
Alde batetik, Ana Mato Adrover andrea, Osasun, Gizarte Gai eta Berdintasuneko ministroa, abenduaren 21eko 1826/2011 Errege Dekretuaren bidez izendatua (abenduaren 22ko BOE), Espainiako Gobernuaren ordezkari gisa, Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 4.1 artikuluak eta Estatuko Administrazio Orokorraren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 13.3 artikuluak ematen dizkioten eskumenak baliaturik.
Bestetik, Javier Rafael Bengoa Rentería jauna, Osasun eta Kontsumoko sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta ordez, ekitaldi honetan parte hartzeko eskumena ematen baitio Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko azaroaren 21ean hartutako erabakiak.
ADIERAZTEN DUTE:
Barne Ministerioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak lankidetzarako protokolo orokor bat sinatu zuten 1999ko ekainaren 2an, droga-menpekotasunaren inguruan, eta protokolo horren arabera, urteko berariazko hitzarmen batean ezarriko dira Esleipenak Koordinatzeko Mahaiaren eta autonomia-erkidego horretako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren arteko lankidetza gauzatzeko programak. Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun eta Kontsumo Sailak 2012an honako programa hauek garatuko ditu:
Alkohol-kontsumoari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan prebentzio hautakorra bultzatzeko programa. 90.000 euro.
Euskal Autonomia Erkidegoko aisia-espazioetan alkohola kontsumitzeari lotutako arriskuak aurreikusi eta murrizteko programa: 50.000 euro.
Patologia fisiko edo mentalak dituzten eta epai penalaren ondoriozko zigor edo segurtasun neurri alternatiboa bete behar duten drogazaleentzat programa eta komunitate terapeutikoko gizarte-arreta: 195.000 euro.
Bigarrena. Osasun, Gizarte Gai eta Berdintasuneko Ministerioak (Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernu Ordezkaritza) finantzatuko ditu programa horiek, Esleipenak Koordinatzeko Mahaiaren 2012ko ekainaren 1eko Ebazpena betez. Guztira, 335.000 euro emango ditu, 26.14.231A.458 kontzeptuaren kontura eman ere, horretarakoxe hornitu baita drogen trafikoagatik eta gisako delituengatik konfiskatu diren ondasunen funtsetik etorritako kredituez, hala xedatuta baitago Drogen trafikoagatik eta gisako delituengatik konfiskatu diren ondasunen funtsa arautzen duen maiatzaren 29ko 17/2003 Legearen 3.1.b) artikuluan. Funtsak hitzarmen hau sinatu ondoren ordainduko dira.
Hirugarrena. Hurrengo ekitaldiaren lehenengo hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun eta Kontsumo Sailak Esleipenak Koordinatzeko Mahaiari bidaliko dio azken txostena, hain zuzen ere, programen garapena ebaluatzen duena, bai eta programak betearazteko egindako gastuen ziurtagiri zehatza eta xehatua ere.
Laugarrena. Erabakitako lehenengo puntuan aipatutako programak Osasun eta Kontsumo Sailak garatuko ditu, 2012ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoan.
Bosgarrena. Hitzarmen hau garatu eta aplikatzeari dagokionez, kontuan hartuko da bi alderdiek sinatutako lankidetzarako protokolo orokorrean ezarritakoa, eta egindako gastua diruz lagundutako zenbatekoa baino txikiagoa bada, soberakina Altxor Publikora itzuliko da. Gainera, berariazko hitzarmenean aurreikusita ez dagoena aipatutako protokolo orokorrak arautuko du.
Seigarrena. Hitzarmen hau Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren 4.1.c) artikuluaren barruan sinatzen da (testu bategin hori azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen), eta kontratuei buruzko arauen eremua kanpoan geratzen da. Hala ere, lege horren printzipioak aplikatuko dira, sor litezkeen zalantzak eta hutsuneak argitzeko.
Gerta litezkeen eztabaidak administrazioarekiko auzietako jurisdikzioaren eskumen izango dira.
Hitzartutakoa behar bezala jasota geratzeko, bi ale sinatzen dira, goian adierazitako lekuan eta egunean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.
Osasun, Gizarte Gai eta Berdintasuneko ministroa,
ANA MATO ADROVER.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 14a.
BILDU DIRA:
Batetik, Idoia Mendia Cueva, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, EAEren Administrazioaren ordezkari gisa, eta bestetik,
Nikanor Lertxundi Ibarguren, Getariako Udaleko alkate-lehendakaria, udal horren ordezkari gisa.
Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Kontseiluak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz Toki Araubidearen arloan indarrean dauden xedapenen Testu Bategina onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.
Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako hau
ADIERAZTEN DUTE:
30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak aurkez daitezke edozein administrazio-organotako erregistroan, dela Estatuko Administrazio Orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administrazioetakoak, dela probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteetako kontseiluen administraziotakoak, dela Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 121. artikuluak aurreikusten dituen udalerrietako udaletakoak, dela gainerako Toki Administrazioko erakundeetakoak, betiere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.
Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Getariako Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da hitzarmen hau dela medio.
Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren.
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Getariako Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.
Bigarrena. EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako lotutako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Getariako Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Hirugarrena. Getariako Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horren menpeko edo hari atxikiriko zuzenbide publikoko erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere erregistroetan onartzea.
EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikuluaren eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.
Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunera, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, betiere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; betiere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.
Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
Getariako Udalari, EAEko Administrazioa osatzen duten eta haren menpe edo hari atxikita dauden organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, bai eta informazio hori, etengabe, eguneratzea ere.
Getariako Udalari baliabide egokiak ematea, berorrek, EAEko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.
Erregistroak antolatzeko eta informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.
Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, betiere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasunari eragiten badiote; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatuko dute.
Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta administrazio sinatzaileetako batek hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.
Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.
Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Getariako Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.
Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira, eta haien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.
Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi ale sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.
Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
Idoia Mendia Cueva.
Getariako Udaleko alkate-lehendakaria,
Nikanor Lertxundi Ibarguren.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 10a.
Alde batetik, Jesús María Fernández Díaz jauna, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Osasuneko sailburuordea.
Beste alde batetik, Marta Alaña Alonso andrea, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Saileko foru-diputatua.
Eta, bestetik, Julián Pérez Gil jauna, Osakidetza erakunde publikoaren zuzendari nagusia.
Partehartzaileek adierazitako karguetan jardunez eta legez eman zaizkien eskumenak erabiliz dihardute, eta elkarri aitortzen diote dokumentu hau izenpetzeko gaitasuna.
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa. Arabako Foru Aldundia, Osasun eta Kontsumo Saila eta Osakidetza erakunde publikoa elkarrekin ari direla lanean arreta soziosanitarioa hobetzeko, 2011ko irailaren 28an sinatutako hitzarmenaren bidez.
Bigarrena. Jarraipena egiteko eratutako batzorde mistoaren 2012ko urriaren 4ko akta kontuan hartuta, lehenengo klausula aldatzea proposatzen dela, eta finantzatutako plaza-kopurua handitzea, eta, horrenbestez, aipatutako hitzarmenaren I. eranskina aldatu egin behar dela.
Hirugarrena. Hitzarmenaren zortzigarren klausulan jasota datorrela hitzarmena zabaldu egin daitekeela beste zerbitzu-mota batzuk finantzatzea sartzeko, bai eta Gizarte Zerbitzuen 12/2008 Legearen 46.2 artikuluan aipatutako arreta-taldeak gehitu daitezkeela ere.
Laugarrena. Alderdiak ados daudela lankidetza-tresna hau aldatzearekin, eta bat datozela aldatu behar denarekin ere, eta agiri hau sinatzea erabaki dutela, zeinetan klausula hauek arautuko baituten:
KLAUSULAK
Lehenengoa. Lehenengo klausula aldatzea (hitzarmenaren helburua), eta beste puntu bat, 3.a, gehitzea. Honako hau hitzez hitz:
Arabako Foru Aldundiaren mendeko diren zentro eta zerbitzu publiko eta hitzartuen bidez arreta soziosanitariorik eman ezin bada, hitzarmen honen barruan sartuko da zerbitzuari lotutako prestazio ekonomiko bidez finantzatzen diren gailuak finantzatzea, baldin eta lekurik badute eta hitzarmen honetako betekizunak betetzen badira.
Bigarrena. Dokumentu honen helburua da eranskinean ezarritako lekuen finantzaketa areagotzea.
Eta aurretik esandako guztiarekin ados daudela adierazteko, aldeek agiri honen hiruna kopia sinatu dituzte, hemen adierazitako tokian eta egunean.
Jesús María Fernández Díaz. Osasun-sailburuordea.
Marta Alaña Alonso. Gizarte Zerbitzuen foru diputatua.
Julián Pérez Gil. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.
(Ikus .PDF)


